Eliza goraino bete da Sierbetako mojen agurreko elizkizunean

Nerea Uranga 2024ko mai. 1a, 17:52

Sierbetako  edota Mariaren Zerbitzariak kongregazioko mojek 125 urte egin dituzte Azpeitian, eta aste gutxi barru herria utzi egingo dute. Urteurren ospakizunarekin batera, herritarrak agurtzeko eta eskertzeko elizkizuna izan da gaur arratsaldean Sierbetako elizan. Eliza kanpoko ateraino bete da.

Sierbetako mojek edota Mariaren Zerbitzariak kongregaziokoek Azpeitia utziko dute laster, eta Azpeitiko herria agurtzeko eta eskertzeko meza egin dute gaur arratsaldean, 16:30ean hasita, Sierbetako elizan. Arratsaldeko laurak ingururako eliza jendez betetzen hasi da, eta konbentu barrutik dozenaka aulki eraman behar izan dituzte elizara jendeak eserita jarrai zezan elizkizuna; aldarearen bi aldamenetan ere ipini dituzte aulkiak. Meza hasterako elizaren kanpoko ateraino bildu da jendea.

Agurrarekin batera, Mariaren Sierben kongregazioak Azpeitian egin dituen 125 urteak ere ospatu dituzte. 1899.an etorri zen Mariaren Sierben kongregazioa Azpeitira, eta haien egitekoa gaixoak zaintzea izan da, etxez etxe ibili izan dira horretan.

Egun sei moja besterik ez daude Sierbetako komentuan, eta guztiak adinekoak dira gainera. Bakoitza konbentu desberdin batera joango da: Portugaletera (Bizkaia) eta Espainiara Santanderrera, Palentziara...