Asteazkenean aldaketak izango dira hondakin komertzialaren bilketa ordutegian

Aitziber Arzallus 2024ko api. 29a, 18:00

Hondakin organikoaren ontzia. (Utzitakoa)

Asteazkenean, Maiatzaren Lehena dela eta, 10:00etan hasiko dira hondakin organikoa jasotzen.

Asteazkenean, Maiatzaren Lehena dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du aldaketak izango direla hondakin komertzialaren bilketan. Hain zuzen ere, 10:00etan hasiko dira merkataritzako hondakin organikoa biltzen; beraz, saltokiek eta tabernek ordu horretarako atera beharko organikoaren ontzia.