Azpeitiko alkateak

XX. eta XXI. mendeek izan dituzten gorabehera politiko, ekonomiko eta sozialak medio, Azpeitiko alkate eta udalbatzek egin dituzten ekintza eta garapenak maila eta garrantzia desberdinekoak dira, bakoitzari egokitu zaion garaiaren arabera. Ondoren dago alkateen zerrenda, 1897tik. (Iturriak: Azpeitiko Udala eta Uztarria)

JUAN MARI ACILONA ALTUNA. 1897-1899/1909-1910.
JUAN MARI ACILONA ALTUNA. 1897-1899/1909-1910..  -Azoka plaza estalia egiteko proiektua onartu zuen eta A. Mugica arkitektoak gauzatu zuen. Zezenplazaren kokapen berria ere erabaki zuen.  
JUAN JOSE ECEIZA ARZUAGA. 1899- 1903
JUAN JOSE ECEIZA ARZUAGA. 1899- 1903.  -Azoka plaza inauguratzen da 1902ko uztailaren 14an. Zezenplaza egitea garestiegia zela-eta lehenengo atzera bota zuen proiektu hori. Gainera, herritar askok beste behar garrantzitzuagoak bazirela esaten zuten. Bozkaketa egin ondoren, 1903ko uztailaren 31ean inauguratzen da.  
IGNACIO FONT OLAZABAL. 1904-1906
IGNACIO FONT OLAZABAL. 1904-1906.  -Gernikako arbolaren kimua landatu zuen Cristina Plazan. Zumarragatik Zumaira joaten zen tranbia egiteko 28.000 pezetatako prestamoa eskatu zuen.1905. urteko abenduan hil zen  
JOSE IGNACIO SUDUPE ARREGI.1906-1909
JOSE IGNACIO SUDUPE ARREGI.1906-1909.  -Musika Eskola sortzen da.1908ko urtarrilak 1ean hiltegia inauguratzen da.  
FRUCTUOSO ELORZA ARREGI. 1910-1912/1914-1916
FRUCTUOSO ELORZA ARREGI. 1910-1912/1914-1916.  -Enparango zubia zabaltzeko eta hilerrirako bidean hobekuntzak egiten dira.Plazako kioskoa egiteko planak eta aurrekontuak eskatzen zaizkio Ramon Cortazar arkitektoari 1916an -Dimititu egiten du bere kargutik Udaleko idazkaritzarako oposaketak gainditzean  
JOSE JOAQUIN AZTIRIA ZABALA ANCHIETA. 1912-1914
JOSE JOAQUIN AZTIRIA ZABALA ANCHIETA. 1912-1914.  -Gernikako arbolaren kimua pelotalekura eraman zuen. 1913an San Agustinpeko buzoia jarri zuen.Herriaren sarreretan autoen abiadura kontrolatzeko 10km/o adierazten zuten seinaleak jarri zituen  
ELIAS AZPIROZ MENDIOLA. 1916-1918
ELIAS AZPIROZ MENDIOLA. 1916-1918.  -Loiolako abenida egiteko herriak 15.000pezetatako subentzioa jaso zuen  
CRUZ MARI ECHEVARRIA TABERNA. 1918-1920/1930-1931
CRUZ MARI ECHEVARRIA TABERNA. 1918-1920/1930-1931.  -Probintzi kanpotik ekarritako artikulu edo janariak saltzea debekatu zuen Azoka Plazan 
JULIAN ORBEGOZO EMBIL. 1920-1922
JULIAN ORBEGOZO EMBIL. 1920-1922.  -Udalaren esku dauden eraikin guztietan kartelak euskaraz jartzeko mozioa onartzen da.Suhiltzaileen sekzio bat sortzeko proiektua onartzen da  
CASTO ORBEGOZO EMBIL. 1922-1923/1924-1925/1931-1933
CASTO ORBEGOZO EMBIL. 1922-1923/1924-1925/1931-1933.  -1922ko apirilaren 10ean, suhiltzaile taldea sortzen da.Urrestilla, Aratz –erreka eta Azpeitiko hilerriak udalak erostea onartzen da  
IGNACIO BERECIARTUA CENDOIA. 1923-1924
IGNACIO BERECIARTUA CENDOIA. 1923-1924.  -Erret Dekretuz udal guztiak deuseztatzen dira eta Iganacio Bereciartua Cendoia jartzen da alkate. 
JUSTO ALBERDI. 1925/1930
JUSTO ALBERDI. 1925/1930.  -Herriko eraikuntza, alineazio eta zabalkuntzarako diseinu berria egiten du. 
ROQUE AZTIRIA MIMENDIA. 1930
ROQUE AZTIRIA MIMENDIA. 1930.  -Denbora gutxi egin zuen alkatetzan, izan era, Gobernadore Zibilak herriko alkatetzak zinegotzi zaharrenaren eskuetan uzteko agindua eman zuen. 
JESUS ECHEVARRI CASTELL-RUIZ. 1933
JESUS ECHEVARRI CASTELL-RUIZ. 1933.   
JOSE ANTONIO OYARZABAL OYARZABAL. 1933-1934/ 1936
JOSE ANTONIO OYARZABAL OYARZABAL. 1933-1934/ 1936.  -Lehenengo alkate nacionalista. Urrestilla eta Aratz-erreka arteko bidea inauguratzen da  
JOSE ALZURU SAN PEDRO. 1934/1941-1944
JOSE ALZURU SAN PEDRO. 1934/1941-1944.   
ROQUE ASTIGARRAGA ETXANIZ. 1934-1936/ 1936-1939
ROQUE ASTIGARRAGA ETXANIZ. 1934-1936/ 1936-1939.  -Perez Arregi plazan Gerra zibilean hildako reseteen omenez monumentoa eraikitzeko ordena eman zuen. San Inazio eguneko festa profano guztiak bertan behera utzi zituen  
ROQUE ASTIGARRAGA ETXANIZ. 1934-1936/ 1936-1939
ROQUE ASTIGARRAGA ETXANIZ. 1934-1936/ 1936-1939.  -Perez Arregi plazan Gerra zibilean hildako reketeen omenez monumentoa eraikitzeko ordena eman zuen. San Inazio eguneko festa profano guztiak bertan behera utzi zituen -Aurreko alkateak dimititu egin zuen osasun arazoengatik eta Ciriaco Agirre jarri zen alkate. -1936ko irailaren 9an Espainiako ejerzitoak herria sitiatu zuen  
IGNACIO EGAÑA OTEGUI. 1939- 1941/ 1945-1952
IGNACIO EGAÑA OTEGUI. 1939- 1941/ 1945-1952.  -Perdillegin eskola egiteko proiektua egin zuen. 1941 ean Julio Beobide eskultoreari “Monumento alos Caidos” inauguratzen dute, Julio Beobide eskultoreak egin zuen.  
URBANO AZKUE LARRAÑAGA. 1941
URBANO AZKUE LARRAÑAGA. 1941.  -Ignacio Egañari alkatetzako kargua kentzen zaio (1945 berriro ematen diote) eta Garai hartan alkate orde zen Urbano Azcue jartzen da alkate.  
DIONISIO ALKORTA ECHEVERRIA. 1944-1945
DIONISIO ALKORTA ECHEVERRIA. 1944-1945.  -Obra garrantzitsurik ez da egiten , izan ere, udala egoera ekonomiko larrian aurkitzen da. Lagun Onak taldea subentzionatzen da.  
IGNACIO ECHEVERRIA ALTAMIRA. 1952-1961
IGNACIO ECHEVERRIA ALTAMIRA. 1952-1961.  -Loiolako abenida egiteko proiektuak onartzen dira. Herriko argi indar instalazioak berritzen dira  
JUAN ASTIGARRAGA BIKENDI. 1961-1972
JUAN ASTIGARRAGA BIKENDI. 1961-1972.  -Santiago kaleko haur parkea egiten da. 
SILVESTRE OTAMENDI AROCENA. 1972-1977
SILVESTRE OTAMENDI AROCENA. 1972-1977.  -Azoka plaza berritu eta handitzen da 
AGUSTIN PRAT SORALUZE. 1977-1979
AGUSTIN PRAT SORALUZE. 1977-1979.  -Transizio garaiako alkatea izan zen. Igerileku estalia egiteko proiektua onartzen da. 1978. urtean Basozabalen berritze lanak egiten dituzte  
LUCIANO LAZKANO URANGA. 1979-1983
LUCIANO LAZKANO URANGA. 1979-1983.  -Diktaduraren ondoren egindako lehenengo bozkan aukeratua izan zen. Azpeititik Azkoitira doan pasealekua egiten da.  
IMANOL ELIAS ODRIOZOLA. 1983-1985
IMANOL ELIAS ODRIOZOLA. 1983-1985.  -Lehenengo Antzerki Topaketak antolatu ziren. Euskaltegi bat irekitzea onartzen da. Igerilekua inauguratzen da.  
JOSE MARI BASTIDA ARRIETA. 1985-2003
JOSE MARI BASTIDA ARRIETA. 1985-2003.  EAJ alderditik izan zen alkate 
JULIAN EIZMENDI. 2003-2007
JULIAN EIZMENDI. 2003-2007.  EAJko kidea. EAJ-EA koalizioko alkate izan zen.  
IÑAKI ERRAZKIN. 2007-2009
IÑAKI ERRAZKIN. 2007-2009.  EAE-ANV alderdiko alkate 
JULIAN EIZMENDI. 2009-2011
JULIAN EIZMENDI. 2009-2011.  EAJ-ko alkatea 
ENEKO ETXEBERRIA. 2011...
ENEKO ETXEBERRIA. 2011... .  Bildu koalizioko alkatea.