Langabeziaren bentajak

Singapurren familia osoa: Kontxu, Imanol senarra eta hiru seme-alaba. 

Kontxu Odriozola eta Elena Irureta langabezian zeuden garai hartan. 1986 inguru zen. Antzertin elkar ezagututa, lagunak ziren. Antzerkian geldialdi luzeak izan ohi dira lanik gabe. Obra bat prestatu eta, agian, 20 emanaldi eskaini eta ez da eskaera gehiago etortzen, eta hor amaitzen dira obra horrekikoak.

Behin elkarri esan zioten: ┤Hemen zeozer asmatu behar di˝agu geuk, parre egitekoa, formato txikikoa, herriz herri ibiltzeko modukoa┤. Euskeraz izango zen, baina erderaz hitz batzuk sartu behar baziren sartuko zituzten prolemarik gabe. Euskal Herrian gisa honetako obra batentzat lekua bazegoela uste zuten, aurrez inork ahaleginik egin ez bazuen ere. Beti kanpoko autoreen obrekin ibiltzen ziren. Eta hala ere, jendeak barre egiten zuen. Beraz, euskal umorea landuz, eta euskal gizonak eta andreak nolakoak diren jakinda, funtziona zezakeela uste zuten.

Ordurako Kontxuren esperientzia ez zen nolanahikoa. ┤Antzerkian inoiz ahaztu behar ez diren hiru pauso daude: presentacion, conflicto y desenlace. Beti izaten da ederra aurkezpena luzatzea piska bat, konfliktoa gogorra egin, eta desenlazea motza, jendea ustegabean harrapatzeko. Guk nola ez daukagun ahalmenik obra handi bat egiteko, ba esketx laburrak egiten hasi ginen. Zortzi esketx egin genituen┤.

Arratsaldetan biltzen ziren Kontxu eta Elena, egunean pare bat orduz edo. Pertsonaiak sortzen zituzten, esketxak, horietako asko bota egiten zituzten, besteak gorde eta ondu. Azkenean 22 pertsonaia sortu zituzten, eta horiei gorputza emateko lau aktore: Kontxu Odriozola, Elena Irureta, Mikel Garmendia eta Jose Ramon Soroiz. Zuzendaria Eneko Olasagasti izan zen. Produktorea Kontxuren senarra izan zen, Imanol Zinkunegi.

┤Gogorra izan zen, baina lehenengo momentutik ikusi genuen funtzionatzen zuela, jendeak tripak botatzen zituela┤.

Inguruko jendea inplikatu zuten, senarrak, lagunak. Kreditu pertsonalak atera zituzten Mikelek, Elenak eta Kontxuk, eta martxan jarri zuten obra. Kobratzen zutena furgoneta eta ekipoa ordaintzen joaten zitzaien hasieran, harik eta eskaera asko zeukatela ikusi zuten arte. Orduan ┤cacheta┤ igo egin zuten.

Obraren historia ezaguna da. Errezilen egin zuten aurrena, ┤Loidi Azpi┤ baserrian. Han baserritarrak ┤ku-ku-ku┤ barrezka ikusi zituzten. Gero Zestoan eman zuten, eta jendeak berdin egiten zuen barre. Euskal Herri osoa pasa zuten. 200 emanaldi urtebetean. ┤Herri txiki askotara iritsi ginen, behin ere antzerkirik ikusi ez zuten lekuetara, egiteko lokalik ere ez zeukaten lekuetara. Baliarrainen, adibidez, arkupe batzuetan egin genuen. Gazteak kotxeak hartu eta baserritarrak ekartzera joaten ziren, eta antzerkia amaitu ondoren berriro baserrietara eramaten zituzten┤.

Pertsonaia sinpleak, zuzenak, euskal izaerarekin oso lotuak, euskaldun jendea euskaldun jendeari barre egiten, kanpoko interferentziarik gabe... hona ┤Ama Begira Zazu┤ren arrakasta esplikatzeko klabe batzuk. Dena den, geroztik egin diren saioek ez dute funtzionatu. Hona berriro arrakastaren misterioa.

Eta horra aktorearen zortzigarren oinarria: kanpotik lanik ez badator, nork bere barruan gaia aurkitu eta kanporatu.