Maitatu nahi, baina ezin

Gutxi dira oso XVI. mendean euskaraz idatzi eta gureganaino heldu diren dokumentuak. Liburu izatera iristen ez diren lerro eta orri solteak dira gehienetan, gutunak, elegiak, edota elizako gora-beheraren bat dela tarteko Śezteiak maizenikŚ, ezkongaiek elkarri egindako fede aitortzak-eta. Gauza gutxi inondik ere, literaturatik baino balio filologikotik gehiago dutenak beti.

Hauen guztien artean, Nafarroakoak dira gehienak (Iru˝ea, Uterga, Olazti, Bakedano, Espartza-Galar...), eta Iru˝eko Elizabarrutiaren Artxiboan gorde izan dira. Han aurkitu zuen Jose Mari Satrustegik hona ekarri den hau ere, eta Jose Inazio Telletxea Idigorasi egindako omenaldian eman ezagutaraztera 1982an. Harrezkero, Azkoitiko gutuna bezala ezagutzen da, nahiz eta, ez egilea azkoitiarra izan, ez Azkoitian bertan idatzi. Azkoitiarra gertaerako pertsonaia nagusietako bat da, Pedro Idiakez. Iru˝eko artxiboan dagoen ôInforme sobre el matrimonio de D. Pedro de Idiaquez con do˝a Isabel de Lobiano, en 1596ö horretan kontatzen denez, aita hil zitzaionean sartu zuen amak Isabel Lobiano Ibissate Mutrikuko Santa Katalina komentuan. Han lau urte zeramatzala, ezkontzaz elkartzeko asmoa jakinarazi omen zion Idiakezek Isabelen amari. Mutila ez zen, itxura guztien arabera, amaren gustukoa, eta Debako Juan Urrutiak eta lekaime etxean zegoen honen alaba Anak egin behar izan omen zuten bi maiteminduen arteko bitartekari lana. Egunak pasatuko ziren, harik eta halako batean, abisua heldu zen arte barrutik, ôjosirik zegoela oihala eta ostegunean joateko biltzeraö. Ihesa prest zegoen.

Bazkalondo batean atera omen zen Isabel komentutik, giltza ate sarrailan zegoela aprobetxatuta. Mutila zuen zain kanpoan, eta nola bestela, zaldi gainean. Mojak ihesaz ohartu zirenean, Mutrikura jo bide zuten, laguntza eske, eta halaxe atera omen ziren hainbat herritar bi maiteminduen atzetik. Jazarpenari harriak ezarriko zizkion istripua ere gertatu zen, ordea. Deba ibaia zeharkatzen ari zela, meza emateko zegoen zestoar apaizgai bat ito zen. Gau hartan, Zestoako Lili etxean afaldu ostean, Azkoitian, Zabala jaunaren etxean eman omen zuen gaua andregaiak. Hurrengo egunean izan zuen Idiakezko semeak neska etxeratzeko bidea: Landakarandako bere baratzean adiskideen agurra jasotzen zuen bitartean, herriko apaizaren aurrean eskutik hartuta Pedrok, eta Isabelek ezkonfedea eman zioten elkarri.

Trentoko biltzarraz geroztik era honetako ezkontzak baliogabeak eta zigorgarriak baziren ere, Idiakez gaztea libre atera zen edozein kargutatik. Ez alferrik zen herrian lur sail asko zituen familia aberats bateko seme. Estuago hartu zuten bikoteari ihesean lagundu zion Ana Urrutia debarra. Salatua, ikertua, miaketan ari zitzaizkiola, amaiturik gabe zuen gutun baten zirriborroa aurkitu zioten gelan, Iru˝ean dagoen txosteneko auzi paperetan erantsia datorrena.

Errepikapenez josia, gorputz hartzen ez duten esaldiz egina, ez dago ondo idatzia. Irakurtzeko zaila da, iluna zaio oso 1596ko gutun hau gaur egungo irakurleari.

Bi bertsio ematen ditugu hemen. Ezkerrean, Urrutiak idatzita utzi zuen bezalaxe, eta Satrustegiren arabera gaurkotua eskubian:

Curemesedeoriec bida(l)du cjdan cartaren
herrepustaric heliyeun ecjegina(ga)tj
bida(l)duhotjigot curemesede oregana
daducan ob(l)igacjoagatj
ta heginten det nergar
dan guctja daquidala
herregelaen contra eginten dena
baja ectygot ecjco argatjc
curemesedeori serujceary betjco
segituac ar(r)ya conujrtjtu liquiala
daducat esper(n)cea yca(n)go dala
curemesedeorj sup(l)icacen djgot
cergatjc ecary deuan gactjgatu begit
gaquj bei ece gurie
negocjoac guera d(a)dyana daduca one
mesedeonec guc(i)cac

Zure Mesede horrek bidaldu zidan kartaren
errepustarik herenegun ezin eginagatik
bidalduko digot Zure Mesede horrengana
dadukan obligazioagatik,
ta egiten det negar
dan guztia dakidala
herregelaen kontra egiten dena.
Baia eztigot etsiko hargatik
zure mesede horri serbitzeari betiko.
Segituak harria konbertitu likiala
dadukat esperantza izango dala.
Zure Mesede horri suplikatzen digot
zergatik ekarri deban gaztigatu begit.
Jakin bei eze gure
negozioak gera dadina daduka ona
Mesede honek guzizak.

Ez da guregana heldu den garai honetako gutun bakarra. 1622koak dira ondorengoak, Azpeitiko abadesa batek bere iloba Marianari idatziak. Aingeru Irigaraik eman zituen ezagutzera 1955ean. Gutun hauek ere Iru˝eko Elizbarrutiko Artxiboan gorde dira, eta Errezilgo Mariana Arzallus eta Tolosan mediku zegoen Hernando Lortia iruinsemearen arteko harremanen ingurukoak dira. Azkoitikoan bezala, badugu maitasun istorioa eta badugu hau begi onez ikusten ez duen guraso bat. Dirudienez, Marianaren aitak ez zuen gogoko bi gazteen artekoa, eta honen arreba mojari egokitu zitzaion, antza, aita hori gozatzeko lana.

Mariana komenturen bateko zeldan daukate, seguruenik aita petralak sartuta. Aita-alaben arteko harremana, oso ozpinduta dago. Gauza bakarrak salba lezake, dirudienez, bi maitaleen arteko harremana: Hernandoren hidalgia agiriak (yraguia, iralgria dakar gutunetan). Sasoi hartan askotan egin ohi zenez, mutila ôodol garbikoaö dela, hots, familian ez judu ez moriskorik ez duela izan frogatzen duenean emango zaio bikoteari elkartzeko aukera, ez bestela.

Gutunak berez puntuazio ikurrik eta letra larririk gabe daude. Dena den, ikusiko den bezala, argiagoak eta landuagoak dira Azkoitiko gutuna deritzana baino.

Jesus Ma(ria)
*dirala guerequin. Amen. ăure bentura*
*bada mendicuarequin ezcošea ygrašria*
*ecarri beša leen; guero gucioc ayta orri*
eraguingo diogu, Antonio ta don Martin
eta or perdicacen deban e[rr]etoreac.
Monja da estadu andiena; nay bade-
*šu nic eztišut eragocico. ăuk vste de-*
*šu monjac debela contentu gucia; aen*
*artean ere bada šerbayt. ăeurc šeu-*
*re ayta ory ondoena beratuco dešu.*
*Ondo esan eguiošu beti. Nic yraglia*
dacarenean eraguingo diot bada-
car. Bitartean aytaor*en esanac sofri yša-*
*šu pacienciarequin, Jaungoicoaren*
*amoreš. Yraguia datorrenean estuco*
*degu aytaory. Badaquišu šer esaten*
dan gure artean; lennena bada
*guišon ondradua, bigarrena odol gar-*
bia. Au danean ezta bearic.
*Egun osteguna. ăure Maria de Jesus.*

Jesus M
*dala gurequin. Nic, vste dešu, lecua*
*dedala escribicecoš. Argatic yceš*
esanion Madalenchori eman.
*Mesede eguin digue ygarošen*
dotoreac ta aytac ta arebac, guci-
ac modu onecoac. Ostegunean
emetic ygaroco dira Tolosara.
Dotoreac esan dit escribi de-
*guišudala, šuri. Ala au egui-*
*ten det. ăure carta rrecibidu*
*šebala; ez nabrabendasunic*
*yšateagatic eztebala eranšun.*
Au da ondo pensatu, guichitan
bitartecoac adicea. Orayn pa-
*cienciarequin ygaro yšašu*
*aurqui caršela o*retatic atera-
*co šera. Egun astelena. ăurea*
Mari(a) de Jesus.

Jesus M
*dirala gurequin. Amen. Carta bidaldu nišun-*
*nean esaten nišun ayta jaun orrec šer*
esan cidan. Emen asco ygaro degu.
*Nic esan diot šuc monja nay dešula*
*gaztigatu didašula. Esan dit šatošela*
*egun bašuetan egotera. Nic eranšun*
*diot bašatoš ona ezcerala esse onetatic*
ceure bician ateraco. Au esan dioda-
nean aserratu da. Ea ynor dadu-
*can šuc bayce besteric. Nic esan diot*
iralgria ondo probatua ecarrico de-
bala dotoreac. Au esan diodanean
asi da gayzqui esaten. Nic esan dio
eztebala dotoreac culparic erre-
*gen alaba albaleu adošeynec nay*
*leuqueala. Esan dit šuc dešula be-*
*raš culpa. Bayeš esan diot. Esan dit*
*pagua eman diošu. Esan diot ezta-*
la orregati pagu gayztoric, beguietaco
sua gayzto dala amodioa ychua dala.
*Esan dit gaztiga deguišudala nayz-*
*tebala monja šeran, bera orayn ser-*
*bi dešašula. Ta yceguiošu, ezšaytu jo-*
*co, onegui derišu. Antonioc diona ba-*
*da estuco da. ăuc barriz euci ecynda*
*baletor, orducoš yralgria nay neuque.*
*ăuc ezconduta berori juango lišay*-
te. Gure jaunac animaoi confri da-
*naš probey gayzšala. Aguindo serbicen*
*bioz osoaš eguingo det. Egun ostiralea.*
*ăure Maria de Jesus*.

Hauek dira gure aurreneko testuak. Pedro eta Isabelenak, Mariana eta Hernandorenak, beguietako sua gayzto dala, bi maitasun istoriook ematen diote hasiera gure literaturari.

Ezta zer zetorkigun bageneki ere. Maitatu nahi, baina Eliza ohea zaintzen.

Bibliografia:

SATRUSTEGI, Jose Mari: Euskal testu zaharrak, Euskaltzaindia, Iru˝ea, 1987.

SARASOLA, Ibon: ô*Contribuciˇn al estudio y ediciˇn de textos antiguos vascos*ö, ASJU XVII, 1983.