Triku Festa

Triku Festako karpa jartzen, Azpeitiko plazan, guztia ondo atera zedin lanean. 
Jacuzzi taldea, 2005ean, V. Triku Festari bukaera ematen, Azpeitiko plazan. 
Ion Mikel Mozo, Apunta taldeko abeslaria, Azpeitian, Oņatz tabernan, Triku Festan. 
Oier Aramendi Dj Ulea, bere saltsan, karpan. 
Dj Zendoren ekitaldia, IV. Triku Festan. 
Egarria asetzeko aukera ere ematen du Triku Festak. 
Xabier Azkune teknikari lanak egiten. 

Azpeitian kontzertu txikien zaletasuna piztu asmoz sortu zuten Urrestillako eta Zubi-zarreko musika taldeek Triku Festa. Herriko taldeei plazaratzeko aukera emateaz gain, antolakuntza guztia euren kabuz egiten hasi eta diru sarrera garrantzitsuak lortzen hasi ziren lokaletarako.

‘Triku Festa’ izenarekin, 2002tik ari dira antolatzen jaialdia, baina 2001ean ere izan zen. Aste bukaera musikalaren egitura eman zioten 2001ekoari. Ostiraletik igandera, hainbat kontzertu antolatu zituzten eta, guztiak ondo irten zuela ikusita, hurrengo urtean berriro antolatzea erabaki zuten.

Dagoeneko bost edizio antolatu dituzte eta, hasierako aste bukaera, lau egunez osatutako jaialdi garrantzitsua da. Bertatik herriko ia talde guztiak pasatzeaz gain, Euskal Herriko hainbat talde ere igaro dira; Karidadeko Benta, Aterkings, Boogei Punkers, Painfull, PAM, Arima Beltza, Klinex, Hell ber boys eta beste zenbait.