06. Semea txapeldun

Joan Mari Atano



1927an, Mariano Juaristi Atano III.ak, Mondragonesari Txapela kendu zionean jarritakoak dira bertso hauek.

1.
Zuk badakizu gure txikia
dala andazko arina,
karga pixka bat hartuko luke
enpeinatuko bagina;
hasieran da akabatzian
dauka jugada berdina
horren gorputza dala diote
gomiarekin egina.

2.
Eibarko plazan jokatu zuen
beste askotako moduan,
han izandako pertsona hori
askok daukate goguan;
Etxabe anaiak bezelako bi
etzeudela munduan,
Mallabi hartuta bost tantorekin
bakarrik utzi zituan.

3.
Enpresa batek egun horretan
hitz egin zion honela:
"Partidu faltik ez dek izango
jokatzen badek horrela;
ez nuan uste oraindik baina
hiretzako dek txapela".
Hori esanda gainera propin
Hogei duroko txartela.

4.
Jaia pasauta esaten zuten
han izandako gizonak:
"Zerekin einak ditu Atanok
besuak eta belaunak,
tamaina horretan menderatzeko
pelotaririk onenak?
Bibote beltzak biharko ditxik
Hori hautsiko duenak!"

5.
Kaballeruak etortzen zaizkio
Etxeko atariraino,
Preguntatuaz: "Pelotaria
nun da "tercero" Atano?"
Egunian lau kontinuo dauzka
karta edo telefono,
estimazio hau duanikan
ote da besterik ino?

6.
Nere laguna, poztuko zera
bertso hoiek aituta,
Euskal Herrian ez dago besteik
pelotariei beituta;
Atano Txikia bezelakorik
munduan ez da sortuta
monumento bat jaso beaiogu
denak merezi ditu-ta.

7.
Monumento hau jasoko'iogu
bere iduriarekin:
praka txuriak, alkandoria,
gerriko, txapelarekin,
liburu haundi bat eskribituta
bere azaina danakin,
gero gaztiak jakin dezaten
ispilu eder honekin.

8.
Liburu horretan jarriko dira
partidurikan onenak,
Ulaziakin Bilbon ta Eibarren
jokatutzen zituenak;
bera bakarrik etzan tristetu,
hemen'e baziran penak,
ez dakit hori nola leikian
herria maite duenak.

9.
Ez al dezute behin ere aitu
mondragotarren diarrik:
Mundu honetan jaiotakoak
etziola emango urrik.
Hamar urtian horrek euki du
jende guztia bildurrik,
jokatu dio ta atera du
hamabirekin bakarrik.

10.
Makina bati gustatu zaio
Marianoren sarrera,
gorputza txuri-txuri jantzita
erten du danen aurrera;
hoiek esanaz etorri ginan
guztiok herri aldera:
"Hemen ditugu mondragotarren
dirua eta bandera!".

11.
Bilbaon ere jokatu zuan
partidu kuriosua,
erretratuen aldamenian
etorri zan abisua;
ernegatutzen egon zedila
sufritu ezin dun gaixua,
jartzen zioten Atano zala
pelotarien maisua.

12.
Manorik mano aprobatzeko
beti eukitzen du poza,
Marianori tantoa sartzen
plazan ez dago erreza;
danak sailian bentzitu ditu
azkena Mondragonesa;
mundu honetan bat ez dago orain
horri jokatzeko gauza.