07. Kortazar eta Uztarri Zizurkilen



Lezoko jaietara abiatu omen ziren Kortazar eta Uztarri, eta bidean, Zizurkildik pasatu behar zutenez, Otaņotarren baserri aurrean, Errekalden, gelditu eta han hasi omen ziren bertsotan:

Kortazar ta Uztarri
elkarren lagunak,
gaztetatikan gera
oso ezagunak;
orain nola diraden
Lezoko egunak,
gu gera etortzea
pentsatu degunak,
lagundutzen badigu
Jesukristo Jaunak.

Bizkarrian txamarra,
eskuan makila,
Santa Kruz bezperakin
gatoz Zizurkila,
lagun bat badet hemen
kantari abila
apropos erten degu
kontrario bila,
hortako danik bada
azaldu dedila.

Eta Errekalde zaharrak:

Kortazar ta Uztarri
honera etorrita
asko alegratzen naiz
zuek ikusita,
andrea ta umeak
etxean utzita
zer pentsatzen dezute
horrela hasita?
Gauza horri ez nago
ondo iritzita!