17. Basurdearen bertsoak

Lorenzo Garate



Behin batean, baserritarrek basurde bat zauritu zuten, baina basurdeak kalera ihes egin, eta han kaletarrek hil. Harrezkero sestra handiak izan omen ziren Azkoitian kaletar eta baserritarren artean.

1
Mila zortzirehun da
laroeta hamabosta
kunplitu diradela
egun asko ezta;
urte berrian bian
izan degu festa,
portunatu dalako
basatxarri kasta:
polbora ta posta
ondotxo da kosta;
kaletarrak bota
guk lehenbizi jota;
ez digute ezer eman
berona dela-ta.

2
Txerria hazi mendian,
eraman kalera,
probetxu haundirik ez ta
nahikua galera;
gutxinez hamar lagun
izanak bagera
txerri hori bajatzen
Azkoiti aldera;
guzizko harrera;
guk eraman behera
hiltzeko erara
atariko atera;
hargatik, kaletarra,
ondo bizi zera.

3
Lorentxo ta Inaxio,
Joxe, Joxemaikin,
Maltzeta-etxetxokuak
nahi duanak jakin;
Erramun ta Antonio,
Manuel ta Joakin,
Utxerrikuak ziran
aita hiru semekin;
Etxosta’re gurekin
Bere ilobarekin;
Maltzeta ere pin,
horra moduz ekin;
deabruak bazituen
txerri horrek berekin.

4
Jatorriz guria zan
horren arrastua,
hargatikan genduan
kuadrila batua;
Utxerri zan estraina
horri tiratua,
juagatik ez izan
ardi golatua;
gizon armatua
bazan juntatua;
hamarren kontua
ezta alperrik jua;
kaletarrak jan dute
gure txarrapua.

5
Kuestio ederra da
hori halajaina,
zer dan horra probatu
gizon hoien grina;
hoietara ezkero
sobre zan jakina,
legetatikan fuera
naiz izan egina;
horien kozina
bistan dauan seina;
ein duten azaina
bestek eragina;
probetxu on deiela
guria zan baina.

6
Bi lagunez juntau zen
Ormola aurrian,
Jose Ormola ta Ubita
zituan urrian;
tiroz ikuttua du
Josek bizkarrian,
ataipera sartu zen
herio-sugarrian;
hasi da okerrian
kanpora beharrian,
haginka abarrian
denak jan beharrian;
atea itxi ez baliote
han zen sukaldian.

7
Santa sekula oraindik
horrelakorikan
zenek pentsatu hemen
pasako zanikan?
Zenek titua tira
bazan atzetikan,
odola hasi zitzaion
bere heridatikan;
kobrantza onikan
ez eon gugandikan;
zerbait nahi horratikan
Ormola aldetikan:
Pedrori heldua da
Patrikaratikan.

8
Askori emana da
txarri hori sustua,
gurekin estrainetik
hanka-apustua;
parera zirudien
deabruan hauspua,
beti dantzan zebilen
atzeko trozkua;
banuen juzkua,
etzen onezkua;
animali gaiztua,
ez izan justua;
Aldatxarreni ia
jan zion astua.

9
Kaso ederrak ditu
gure ehiziak:
galanki nekatu ta
etxera gosiak;
arrisku galantian
han ginan guziak,
etzuan ikaratzen
gizonai heltziak;
horren hagin luziak
etziran dultziak,
bi ontza pasiak,
mendian haziak;
hortan geradenean
Jaunari graziak.

10
Gure herida hartuta
ibaira arrastuan,
atzeko konfiantza
nonbait falta zuan;
ez ibili ta egon
istilu gozuan,
bestela hortikan gora
martxatuko zuan;
Ubantxok jo zuan
makilaz buruan,
ibaiko potzuan
bertan bota zuan;
samurtuta zegona
klaro ezagun zuan.

11
Pozik sartua zana
txerri-toki baten,
atia zabaltzia
asko omen zuten;
ez du edozeinek hala
txerria zaindutzen;
uste etzendutenak
ikusi zenduten
zuei eramaten;
ari naiz esaten:
guk ekarri aurten,
zuek beste baten;
noizbait hasiko al zerate
ordaina ematen!

12
Joxaustin Malmai ere
oso dudatikan
libratu izango da
horren ahotikan,
hoinbestez hurreratu
heltzera atzetikan,
ibaira salto egin du
oso estutikan;
hor dago pozikan
dala bizirikan;
pasa da urpetikan
ahal dun lekutikan;
egin izan bihar du
murgil ederrikan

13
Bizentek konpainiaz
egin duen lana,
badakit papeletan
bialdua dana;
ez du oso altuan
menditarren fama:
ez ginakeela juango
eper batengana;
bera egon ona,
hala dauka sona;
tiralari zuzena
hark behar zuana;
bera ere bestek hilda
izango zan juana.

15
Jose Otola kalian
estraina tiria,
hotsarekin seguru
hura ikaria!
Hamar oinez aparte
tiruan biria,
txerria azkar hiltzeko
hura zan jiria!
Aittolak ordia
petxuan erdia
zuzen nunbait tia;
ez da kobardia;
lagun izango zuan
aingeru goardia.

16
Dionisio burruka
egina estrainatik,
Kurutzia bigarren
heldua hankatik;
Martitta’re makilaz
jotzen zan burutik,
Bizente erakusten
horma gainetatik;
Marianok horratik
lehenengo tirotik
jo du bihotzetik
ahal duan lekutik;
makaldua egon ez balitz
martxa danengatik.

17
Eskribau jauna’re han zan
bolsilo testigu,
txerri horrek badu holako
zenbait kuestiu;
guretzat ere izan zan
nahikua kastigu:
nekia prankorekin
hutsikan gelditu;
eskribauak badu,
timaz jo ei du
bolsiloa pasa du
inposible ezbadu,
atzeko patrikaran
ikutua badu.

18
Bi karnizerok dute
narrua kendua,
okerra bazan ere
hor da zuzendua;
ezta sasoe txarra
Gabon ingurua;
urdaia gazitzeko
ez da berandua;
gure txarbargua
hor da geratua;
pisuz sei arrua,
zer urdai-mordua!
Ongi pasa daiteke
aurtengo negua!

19
Bertsotan ari naiz ni
txarri horren kausan,
guretzat probetxurik
ez dalako izan;
gu ailegatzerako
Aittola palta zan,
parte gabeko asko
kale hortan etzan;
gu ere esperantzan
jatorriz nola zan
herituta juan zan
herren einez dantzan;
laurden bat gutxinez’e
guretzat behar zan.

20
Ganau ona jaitsi zan
gurekin menditik,
nekiak aprobetxa
izanagatik;
baserritarrak eaman
kaletarrai betik,
hutsa da eramatia
pagatziagatik;
debalde bertatik
juan zan gugatik;
aitortu ezagatik
bistan dagonetik;
horra hogei bertso berri
basaurdiagatik.