Leo Etxeberria
Miren Garate (Uztarria)
|
Berrogei urte herriari
1941etik 1981era. Bizitza motza izan zuen Leo Etxeberriak, 40 urte bete zituen hilabete berean hil baitzen. Baina, iraupen labur horren berri aurrez jakin izan balu ere, nekez aprobetxatuko zuen denbora hobeto. Sindikalgintzan aritu zen aurrena; ikastoletan gero; baita euskararen alfabetatzean ere; herriko artxibo guztiak goitik behera astindu zituen; gertutik jarraitu zuen kooperatibagintza; eta frankismo osteko lehen hauteskundeetan, Kulturako zinegotzi kargua hartu zuen. Finean, berrogei urte eskaini zizkion herriari.
Baina testuinguruak ematen die behar adinako garrantzia hark egindakoei. Frankismoan bizitzea egokitu zitzaion. Diktaduran, eta haren ezaugarri diren debeku eta inposizioan. Ezina ekinez egin egiten da, ordea. Horregatik, inguruarekin kezkatuta, gaztetatik hasi zen herriko hainbat mugimendutan Leo Etxeberria. Gainera, ez zen parte hartzera bakarrik mugatu, arrastoa utzi zuen denetan. Eta, hil zenetik 28 urte pasatu diren arren, harekin hartu-emanen bat eduki zutenek gogoan dute oraindik. Malkoei eutsi ezinda hitz egiten dute Leori buruz.
- 11 urterekin lanera
- Larunbat arratsaldeak jai
- Pisu handiko afiliatua
- Ikastolako batzordean
- Ikastolan, erdi liberatuta
- Batuaren defendatzaile
- Gau eskoletako irakasle
- Herriz herri hizlari
- Urolako lehen Biltzarrak
- Irakurtzea pasio
- Kazetaritza kolaborazioak
- Enparan sendiari buruzko lana
- Historiazalea
- Kooperatiba ereduaren alde
- Kulturako zinegotzi
- Saninazioetako programa
- Arte eta Diseinu Eskola
- Kaleen izenak
- 'Hankaundi'
- Denbora gutxi Udalean
- Zer ez ote zituen egingo?
- Hainbat omenaldi
