Amaia Garmendia Altuna

Amaia Garmendia neska koskorra zen garaiko argazkia. 

Gitarrista, irakaslea, animalista, Elizkalekoa, garbitzailea, emakume batekin ezkondu den lehenengo emakume azpeitiarra... Guzti hori baino askoz ere gehiago da Amaia Garmendia Altuna.

Eba Iturain Solaberrieta du emaztea 2005etik, eta harekin bizi da Elizkalean. Hala ere, asteko egun batzuk Zarautzen pasatzen ditu Ebak, amarekin egoteko. 2000. urtean ezagutu zuten elkar eta ordutik batera daude bi emakumeak.

Ezaguna da Amaiaren Muxu txakurra, baina ez da etxean daukan animalia bakarra; izan ere, txoria eta katua ere baditu. Gainera, kaleko katuentzat jatekoa uzten du ganbaran, beti ere bizilagunen oniritziarekin. Ezin esan animaliak gustatzen ez zaizkionik. Ez da animalien eskubideak aldarrikatzen dituen kartelik falta izaten herriko kaleetan, berak egiten duen lanari esker.

Urte asko daramatza gitarra jotzen erakusten eta kontzertuak ematen ikasleekin. Antzerkian ere ibiltzen da, eta urtean antzerki lan bat prestatzen dute. Horrez gain, danborradako zuzendari lanak egiten urteak pasatu zituen Amnistiako taldean.

Ez da nekatu erraza Elizkaleko festen antolatzailea, eta ez da berehalakoan etsitzen duten horietakoa. Gauza guzti horiek eta Amaiaren beste hainbat kontu erakusteko argitaratu du Uztarria Komunikazio Taldeak liburuxka biografiko hau, eta irakurtzen jarraitzen baduzue, hala dela ikusiko duzue.