Gitarrista Taldea

Azpeitiko Kitarrista taldea 1993an sortu zen talde bezala. Udalak hala eskatuta, Amaia Garmendia, bere kitarra eta tresneria guztia hartu eta Betharram ikastetxera joan zen. Duela hiru hamarkada inguru hasi zen kitarra erakusten, orduan etxean erakusten zuelarik. Duela urte batzuk, lekuz aldatzeko eta kitarrista taldea sortzeko proposamena egin zioten eta onartu egin zuen.

lagun ugariz osatua dago kitarrista taldea. Ikasleak talde desberdinetan daude banatuta, norberaren mailaren arabera. Azpeitiko Gitarrista taldean hamaika kantu eta akorde ikasiak dira hainbat eta hainbat gazte. Batik bat euskal musika irakasten du Garmendiak, batzuetan gainera, ikasleek beraiek ekartzen dituzte gustoko kantuak eta abestiak.

Jendaurrean hainbat emanaldi eskaini izan dituzte kitarrista taldekoek. Urtean zehar kontzertuak egin ohi dituzte. Herriko zenbait ekitalditan ere parte hartu izan dute taldeko kideek.