Uztarria Komunikazio Taldea

-1998 martxoa (3)-2008 martxoa (8). Uztarriako Komunikazio arloa Uztarria Kultur Koordinakundeko parte izan zen orduan, Euskara eta Kulturarekin batera. 2008ko martxoaren 8an koordinakundeak orduko egiturari bukaera eman zion, eta geroztik Uztarria Komunikazio Taldea da.

Hona hemen 1998ko martxotik Komunikazioa arloan egindakoa.

-1998ko martxoa (3). Uztarria Kultur Koordinakundearen sorrera. Aurkezpena komunikabideen aurrean. Uztarriaren hiru ardatzak:

-1998ko martxoa-1999ko martxoa. Uztarria kultur agenda banatu zen hilero, lau mila ale. Harrera ona.

-1998ko apirila (4). Uztarriaren aurkezpena herriaren aurrean. Jaialdi festa Azoka plazan. Jendetsua. Garrantzitsua.

-1999ko apirila (24). "Herri aldizkari zabal" baten aldeko prentsaurrekoa egin zen herrian, Uztarriak antolatuta, ekaineko udal hauteskundeen aurretik. Oso jendetsua eta aberatsa. Atxikimendu ugari.

-1999ko azaroa (5). Uztarria herri aldizkariaren sorrera. Hau da, 1. zenbakia. Oso harrera ona. Bazkide aldetik helburua: 333 bazkide. Informazio aldetik helburua Uztarriaren ardatz diren arloei garrantzia ematea —komunikazioa, euskara, kultura—, zabala izatea eta kalitatearen bila joatea. Harrezkero ateratako aldizkari zenbaki denak hemen.

-2000ko ekaina (27). Azpeitiko Udalarekin Komunikazio hitzarmena. Bi urtekoa (2000-2001).

-2000ko urria (10). Uztarriaren bazkideen lehen batzarra. 2000an helburuak bete egin zirela azaldu zen: aldizkaria sortu eta sendotzea, bazkide ugari lortzea, publizitatean ateak zabaltzea... Aho batez onartu zen guztia.

-2001eko maiatza (26). Uztarriak Joxe Urbieta Takolo biografia aurkeztu zuen, Enekoitz Esnaolak egina. Mendizalea zen Takolo. Uztarriak informazio alorrean sakontzeko ekin zion biografiak ateratzeari. Takolorenean, 1.500 ale atera eta denak azkar agortu ziren. Uztarriak, Udalarekin elkarlanean, 2005 hasieran bigarren edizioa atera zuen, 500 alekoa.

-2001eko uztaila. Uztarriak herrian abian jarri zuen Frantziako Tourrari buruzko lehiaketa: Pourra. Urtero antolatu du harrezkero, eta partaidetza handitzen joan da (2005ean marka: 179). (2002ko Pourra).

-2001eko iraila (22). Uztarriak Angel Otaegi biografia aurkeztu zuen, Iban Arregik egina. 1975ean fusilatu zuten Otaegi ETAko kidea. 1.500 aleko tirada, eta ale denak azkar agortu ziren.

-2001eko azaroa (hasiera). Baite Euskara Elkartea euskara aldizkaria ateratzen hasi zen, lau-zortzi orrialdekoa. 2003ko abendua bitartean 19 zenbaki atera zituen; 2003ko azaroaren 29an Baitek eta Uztarriak bat egin zuten, Uztarriak segitu zuen, herri aldizkariaz gain, euskara aldizkaria ateratzen 2004ko martxoa bitartean (20, 21 eta 22. zenbakiak) eta 2004ko apiriletik atal hori Uztarria aldizkari barruan dago.

2001eko azaroa (8). Baite Euskara Elkarteak hitzaldiak antolatzeari ekin zion, kontzientziazioa zabaldu nahian. Baitek eta Uztarriak 2003ko azaroan bat egin zuten, eta Uztarriak ere segitu du hitzaldiekin. Komunikazio arloko hitzaldiak:

-2002ko urtarrila (3). Uztarriaren Komunikazio proiektu berritua. herri aldizkari berritua eta web orri berriaren sorrera (www.uztarria.com). Oso harrera ona eta adituen kritika ederrak. Liberatu erdi baten kontratazioa.

-2002ko iraila (28). Uztarriak Imanol Elias biografia aurkeztu zuen, Mailo Oiarzabalek egina. 1.200 aleko tirada.

-2003ko otsaila (8). Uztarriak Patxi Altuna biografia aurkeztu zuen, Josune Etxeberriak egina. Liburu biografikoen proiektuaren azken lana. 1.000 aleko tirada.

-2003ko uztaila (18). Literatuzta literatur aldizkariaren 1. zenbakiaren aurkezpena, Uztarria Kultur Koordinakundea barruan den Literatuzta Taldeak eginda. Enparan dorretxearen atzeko zelaian egin zen ikusentzunezko ekitaldian idazleek euren idatziak irakurri zituzten irudiz eta musikaz lagunduta.

-2003ko azaroa. Etorkinei begira oinarrizko hiztegia argitaratu zuen Baitek (2003ko azaroan bat egin zuen Uztarriarekin). Bertan, egunero erabiltzen diren oinarrizko hitzak euskara batutik zazpi hizkuntzara itzuli zituen, eta Azpeitiko euskaran ere eman zituen. 200 hitzeko hiztegia da. Beste hainbat herritan zabaldu zuen hiztegia 2004tik aurrera Hitzeko enpresak (Uztarriak sortu zuen, 2004ko martxoan); arrakasta handia lortu zuen.

-2003ko abendua (6). Azpeitiko efemerideak liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Liburua Imanol Eliasek egin zuen Uztarriarekin elkarlanean, eta altxorra da azpeitiarrontzat. Egunez egun herriko historia biltzen da bertan. Uztarriaren web orrian osoa dago. 1.200 aleko tirada.

-2004ko urtarrila (17). Urola Kostako Hitza egunkariaren 0 zenbakia banatu zen. Uztarria Kultur Koordinakundea egunkariaren enpresa argitaratzaileko, Urola Kostako Hedabideak S.L.ko, kideetako bat da eskualdeko beste euskara elkarteekin (Danbolinzulo, Zestoa; Baleike, Zumaia; Artzape, Getaria; eta Txaparro, Zarautz ), Bertako Hedabideekin (EKTkoa), eta eskualdeko gizarte eragileekin batera.

-2004ko otsaila (20). Urola Kostako Hitza egunkariaren 1. zenbakia banatu zen. (I, II)

-2004ko martxoa. Uztarriak Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak S.L. enpresa sortu zuen. Hitzeko zerbitzu enpresaren zeregina, euskararen normalizazio prozesuan bidea egitea da; era berean, komunikazio zerbitzu integrala eskaintzen die erakunde publikoei eta pribatuei. Kalitateko zerbitzua da, betiere euskararen balio erantsiarekin. 2006ko otsailetik, Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak izena hartu zuen Hitzekok, berrikuntza batzuk egin ondoren. Ku-ku haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka ere argitaratu zuen.

-2004ko apirila. Literatuzta-ren 2. zenbakia argitaratu zen.

-2004ko maiatza (22). Azpeitiko mendi gida. Gure inguruak ezagutzen liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean. 19 ibilaldiren nondik norakoak azaltzen dira. 1.500 aleko tirada.

-2004ko ekaina (11). Komunikazio hitzarmena sinatu zuten Uztarriak eta Udalak (2004-2007koa).

-2004ko uztaila. Literatuzta-ren 3. zenbakia argitaratu zen.

-2004ko urria (26). Uztarria 1.000 bazkide izatera iritsi zen.

-2004ko urria (30). Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Euskarazko prentsak Azpeitian izan duen lekuaz eta garapenaz dihardu. Bertan hainbaten iritziak eta lanak jasotzen dira. 1.500 aleko tirada.

-2005eko urtarrila: Literatuzta-ren 4. zenbakia argitaratu zen.

-2005eko urtarrila (28): Uztarria.com-ek 2005eko Sareko Argia Saria irabazi eta jaso zuen Internet arloan.

-2005eko martxoa: Literatuzta-ren 5. zenbakia atera zen.

-2005eko ekaina (3): Loiolarik ez balitz liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Iņigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleek idatzitako liburua. Literaturaren historia soziala egin nahi izan da liburuan. 1.800 aleko tirada (Azkoitian ere banatu zen).

-2005eko uztaila: Literatuzta-ren 6. zenbakia atera zen.

-2005eko urria (3): Uztarria.com blogekin hasi zen. Bederatzi lagunek ekin zioten: Estitxu Elduaien, Juan Joxe Agirre, Iosu Badiola, Txetxu Urbieta, Nerea Aranguren, Begoņa Elias, Alaitz Olaizola, Xabier Alday eta Xabier Gantzarainek. Bide batez, albiste txikien Di-da atala ere jarri zuen abian uztarria.com-ek, eta 2005ean zehar beste hainbat atal ere sartu zituela esan zuen.

-2005eko azaroa: Literatuzta-ren 7. zenbakia atera zen.

-2005eko abendua (28): Otsobeltz liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Andoni Salegik egina. Komiki liburua. 1.400 aleko tirada.

-2006ko martxoa (28): uztarria.com bideoekin hasi zen, Interneten irudiak gero eta garrantzi handiagoa izango duelakoan.

-2006ko martxoa: uztarria.com herriko taldeen blogekin ere hasi zen.

-2006ko apirila (1): Uztarria eskuko kultur agenda ateratzen hasi zen, Azpeitiko elkarteen hileko ekitaldien berri emanez. Mila aleko tirada, koloretan. Taberna eta toki publikoetan eskuragai, hil hasieran.

-2006ko apirila: Literatuzta-ren 8. zenbakia atera zen.

-2006ko ekaina (3): Urrestillako musika taldeak liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Asier Sustaetak egina. Urrestillako lokaletan entsegatzen duten musika taldeen inguruko liburua. 1.200 aleko tirada.

-2006ko iraila (29): Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Amaia Mendizabalek egina. Historia liburua. 1.500 aleko tirada.

-2006ko abendua. Literatuzta literatur aldizkariaren 9. eta azkeneko zenbakia atera zen. Aldizkaria 2003ko uztailean sortu zen. Bukatzeko arrazoiak hemen.

-2007ko iraila (22). Urola Kostako Hitza egukariaren 1.000. zenbakia.

-2007ko abendua (21). Uztarriak Urolaldeko bertso zaharrak bilduma berrargitaratu zuen, CDan, Erniarraitz Bertsozale Elkartearekin batera. 1.500 aleko tirada.

-2008ko martxoa (1). Uztarriak Oroitarri bertso pasadizoen liburua aurkeztu zuen, Kepa Urbietak idatzita. 1.500 aleko tirada.

-2008ko martxoa (7). Komunikazio hitzarmena sinatu zuten Uztarriak eta Udalak (2008-2011koa).

-2008ko martxoa (8). Uztarriak kultur koordinakunde izateari utzi zion, helburuak beteta. Ekitaldian jakinarazi zuen hori (ikusi albistea). 2008an Azpeitian badaude bilguneak eta proiektu estrategikoak. Elkarteak hamar urte egin zituen, eta Euskara eta Kultura mahaien garaia da. Uztarriak Komunikazio Talde bezala baino ez du segituko.

-2008ko martxoa (12). Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean, www.hitza.info herri informazioaren leihoa jarri zuen Uztarria Komunikazio Taldeak martxan.

-2008ko ekaina (13). Uztarria Komunikazio Taldeak, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera, iragarki laburren ataria jarri zuen abian. Helbidea: www.iragarkilaburrak.com. Azpeitiko atala ere jarri zuen martxan: uztarria.iragarkilaburrak.com. Egitasmoa urte bereko urriaren 10ean aurkeztu zuten ofizialki.

-2008ko azaroa (6). Uztarria herri aldizkariaren 100. zenbakia argitaratu zen; hain justu, hedabidearen bederatzigarren urteurrenetik egun batera. Hori ospatzeko, urriaren 31n bertso saioa antolatu zuen Gaztetxean. Sustrai Colina, Jon Maia, Eneritz Artetxe, Silbia Etxaniz, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro aritu ziren kantuan, 200 bat lagunen aurrean.

-2009ko martxoa (28). Uztarria Komunikazio Taldeak Julian Bereziartuaren biografia aurkeztu zuen, Ander Ugartek idatzita.

-2009ko uztaila (18). Uztarriak Leo Etxeberriaren biografia aurkeztu zuen, Miren Garatek idatzita.

-2009ko uztaila (25). Lehen aldiz herri tonbola jarri zuen Uztarriak, Erdi kalean, festetarako. Santioetan ez ezik, saninazioetan ere eduki zuen. Harrera ona izan zuen ekimenak.

-2009ko azaroa (28). Uztarriak Valentina Agirreren biografia aurkeztu zuen, Olatz Pratek idatzita.

-2010eko uztaila (3). Uztarriak Amaia Garmendiaren biografia aurkeztu zuen, Xabier Otamendik idatzita.

Laburtuz, zer lortu da herrian 1998tik?

Komunikazioa: