Besterik
Bihotz-biriken suspertze ikastaroa antolatu du DYAk
| gaur : 10:47 | Besterik
Saioak uztailaren 1ean eta 2an izango dira. Bi eguneko ikastaroa irekia izango da, eta ez da aurretiazko osasun ezagutzarik beharko. Ordutegia 16:30etatik 21:00etara bitartekoa izango da eta 80 euro ordaindu beharko da. Izena emateko DYAk Azpeitian duen ordezkaritzara (Urola kalea) joan edo 943 46 46 22 telefonora detu beharko da.
Azpeitia ezagutu nahi?
| atzo : 12:07 | Besterik
Lehiaketa Gaztea irratiko dida! programak jarri du abian. Gaur, ekainak 18, jarri dute martxan bozketa fasea, eta hilaren 27ko dida! irratsaioan jakinaraziko dute zein den bideo irabazlea.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (TipoBatNauk, alkatxofie, Betikue)
Auzolana Gaztetxean, asteartean
| 2013-06-17 : 17:39 | Besterik
Kaixo gazte!
Gaztetxe alboko gela bat eman digute duela oso gutxi, eta hori egiteko lanen ondorioz Gaztetxea txukundu beharrean dagoela uste dugu. Txukuntzeaz aparte lan asko dago egiteko, beraz, bihar ...
Porrotxekin kalejiran Orkatzen 20. urteurrenean
| 2013-06-16 : 13:15 | Besterik
Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu, eta asteburu honetan ospatu du urteurrena, ekimen batzuen bidez. Gaur (igandea) Porrotx pailazoarekin kalejira eta emanaldi jendetsua egin dute, ospakizunari bukaera emanez. Hemen hiru bideo.
Zorrotzailearen esaera zaharra ez ote da beteko, behintzat
Zorrotzailea (txorroxkileroa) ibili da arratsaldean Alde Zaharreko kaleetan, bere txistu doinu berezia barreiatuz, etxeko tresnak zorroztu beharrean den inork kaso noiz egingo. Zorrotzailearen txistua entzun eta euria laster agertzen dela ...
Arbasoen lurretan
| 2013-06-13 : 17:27 | Besterik
Euskal Herrian jatorria duten Argentinako hogei lagunek arbasoen lurrak bisitatu dituzte. Loiolan izan da taldea, santutegia ikusten; Urola Kostako Hitza-k haiekin hitz egin du.
Gaur hasiko da ostegunetako pintxo-poteoa
| 2013-06-13 : 11:38 | Besterik
Hileko azken asteko pintxo-poteoak ostiraletan izaten jarraituko du, beste aste guztietan ostegunetan izango da.
Azkoitia eta Zestoa arteko autobus zerbitzua indartuko du Euskotrenek
| 2013-06-13 : 11:34 | Besterik
Ibilbide hori egiten duen autobusen maiztasuna orduerdikoa izan dadin lortu nahi dute.
Ilunpe pilota elkarteak egin du bere zozketa
| 2013-05-28 : 16:13 | Besterik
7865 da zenbaki saritua, eta haren jabeak hainbat sari jasoko du.
Arrakasta itzela izan du gaztetxeko 7. Garagardo Azokak
| 2013-05-27 : 10:12 | Besterik
Ostiralean eta larunbatean jendez lepo bete zen gaztetxea. Egunik jendetsuena ostirala izan zen, baina bi ...
Gaur hasiko da gaztetxeko Garagardo Azoka
| 2013-05-22 : 09:46 | Besterik
Urtero legez, aurtengoan ere ez du hutsik egingo gaztetxeko Garagardo Azokak. Gaur, maiatzak 22, hasi ...
Gizon bat ibaira erori da Berdura plazako zubitik
| 2013-05-16 : 17:48 | Besterik
17:00ak aldera gertatu da. Ertzainek eta anbulantzia batek artatu dute. Ez du zauri larririk izan.
Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute
| 2013-05-14 : 17:15 | Besterik
Maiatzaren 6an argitaratu zuen EHAA Euslak Herriko Agintaritzaren Aldizkariak berria. Izendapenarekin, eremu horretako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoak babestuko dira.
Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zatia, Azpeitira
| 2013-05-13 : 08:18 | Besterik
33.252 zenbakia izan da sariduna, eta Azpeitiaz gain beste bi tokitan ere saldu da zenbaki hori.
DYAk haurren lehen sorospenetako astebeteko ikastaroa antolatu du Azpeitian
| 2013-05-06 : 17:47 | Besterik
Ikastaroa maiatzaren 20tik 24ra bitartean izango da, eta ez du aurretiko osasun-ezagutzarik eskatzen. Matrikularen kostua 50 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Izena ematea edo informazio gehiago lortzea nahi duenak 943 464622 telefonora deitu beharko du.
Pariseko bidaiak badu irabazlea
Apirilean Bertaneko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean bi lagunentzat Parisera bidaia zozkatu du elkarteak. Mina mertzerian tokatu da saria, eta Idoia Aizpurua Etxaniz da irabazlea. Argazkian, Mina mertzeriako dendaria ...
Ikasberri Ikastolako ikasleek Uztarria eta Hitza bisitatu dituzte
Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek Uztarria eta Urola Kostako Hitza bisitatu dituzte gaur goizean. Batxilergoko informatika ikastaroan dabiltzan dozena bat lagun izan dira bisitan, irakaslearekin batera, eta Uztarria Komunikazio Taldearen nondik ...





