Besterik
'Kafe' eta Haikako beste inputatuen gurasoek beraien seme alabak bi urtez gartzelan egon izana salatu dute
| 2003-05-20 : 18:05 | Besterik
Haika eta Segiko sumarioetan inputatutako presoen gurasoak larunbatean batzarra egin zuten Gasteizen, beraien seme alaben egoera aztertzeko.
Urola Ikastolak behin behineko informazio gela zabalduko du bihar
| 2003-05-19 : 16:05 | Besterik
Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk informazio gela bat zabalduko du bihar Hartzubiko errota aurrean dagoen lokalean. Informazio gela maiatzaren 24a arte irekita izango da bertara hurbildu nahi duen ororentzat.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Egunkari berrirako akzioak salgai
| 2003-05-14 : 16:05 | Besterik
Euskarazko kazeta egiteko diru bilketa hasi da, eta Azpeitian ere badu islada. Herrian 54 mila euro bildu behar dira akzioetan, eta akzioak eskuragarri ditu nahi dituenak.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Uztarria.com)
Ilegalizaziorik ez
| 2003-05-07 : 15:05 | Besterik
Eskubide guztiak, herritar guztientzat, Euskal Herri osoan. Maiatzaren 8an AuBren ilegalizazioaren aurkako bilkurak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Ehun lagun inguru kontzentratu dira Udalbiltzaren kontrako operazioa salatzeko
| 2003-04-30 : 21:04 | Besterik
Espainiako Estatuaren "beste eraso bat" salatzeko kontzentratu dira gaur iluntzean Azpeitiko plazan ehunen bat lagun; hain zuzen, Udalbiltzaren kontrako operazioa salatzeko.
Lurrinezko trenean 1.548 bidaiari ibili dira Aste Santuan
| 2003-04-23 : 11:04 | Besterik
Aste Santuko bost jaiegunetan 1.548 bidaiari ibili dira Burnibidearen Euskal Museoko lurrinezko trenean. Iaz baino 500 pertsona gehiago ibili dira aurtengo Aste Santuetan lurrinezko trenean.
Trenaren Museoak Aste Santutan ordutegi berezia izango du
| 2003-04-14 : 11:04 | Besterik
Burnibidearen Euskal Museoak Aste Santuko oporraldian ordutegi berezian izango da zabalik. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Alde Zaharreko dendariak desfilerako modelo bila
| 2003-04-10 : 13:04 | Besterik
Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea modelo bila dabil datorren apirilaren 26rako antolatu duen desfilerako. Hori dela eta larunbatean, apirilaren 12an 'casting'-a egingo da elkarteak Eliz Kale 14an duen egoitzan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak saihesbiderako hegoaldeko bidea hobetsi du
| 2003-03-26 : 11:03 | Besterik
Diputatuen Kontseiluak hegoaldeko bidea hobetsi du Azpeitiko saihesbiderako El Diario Vasco egunkarian irakurri dugunez. Erabakia atzo, martxoaren 25ean, egindako bileran hartu zen, eta bertan izan zen Roman Sudupe Aldun Nagusia.
Espeleologia, patinaje ikastaroa... IV. Gazte Astean
| 2003-03-25 : 19:03 | Besterik
Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak IV. Gazte Astea antolatu du. Gazte Astea apirilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta bertan parte hartzeko izena datorren ostegunean eman behar da, martxoaren 27an.
Iraurgi Ikastetxeko 57 langilek ere bat egingo dute gerraren aurkako deialdiarekin
| 2003-03-24 : 18:03 | Besterik
Iraurgi Ikastetxeko langileek bozketa burutu dute martxoaren 25eko ordubeteko lanuztearekin bat egin edo ez erabakitzeko, eta bozketan parte hartu duen gehiengo handiaren babesarekin baietza nagusitu da.Diarteko ikasleek artelanak salmentan jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat laguntzeko
| 2003-03-19 : 10:03 | Besterik
Diart arte estudioko ikasleek eta irakasleak Betharrametako erakustokian euren artelanak salgai jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat lagundu asmoz. Egindako aurreikuspenen arabera ekimen honen bidez 2.400 euro lortuko dira. Erakusketa eta salmenta astelehenean jarri zuten martxan, eta dagoeneko hamar koadro saldu dituzte.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Izeta IIak irabazi zuen apustua
| 2003-03-17 : 11:03 | Besterik
Izeta II.ak irabazi zuen Goenatxoren kontra jokatutako apustua eta jokoan ziren 12.000 euro eskuratu zituen. Goenatxo ondoezik jarri zen eta ezin izan zuen hirugarren txandan parte hartu. Ordu arte apustua parekatuta zen.
Lan munduan emakumearen egoera salatzeko konzentrazioa egin da LAB-ek deituta
| 2003-03-07 : 12:03 | Besterik
Emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko da bihar martxoaren 8an. Hori dela eta, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du eguerdian herriko enparantzan "diskriminaziorik ez, aukera berdinak" lelopean.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Berdintasuna, justizia-kontu hutsa
| 2003-03-05 : 16:03 | Besterik
Sobera dakigu denok mundu osoko emakumeok desabantaila handiak ditugula gizonezkoekin alderatuta. Emakume sektore batzuek aurrera egin dute azken urteotan eta desberdinatasunak gutxitzea lortu dute. Hala eta guztiz ere, bidegabekeria asko eta asko dago oraindik ere, eta alor guztietan ez da kemen berberaz egiten berdintasunaren alde. Honako datuok adierazten digute beharrezkoa dela oraindik ere mundu osoan emakumezkoen eskubideak aldarrikatzea:
Azpeitian ezkertiar eta abertzaleen plataforma osatu da
| 2003-02-27 : 17:02 | Besterik
Hainbat herritarrek osatutako herri plataforma martxan jarriko da larunbatean egingo duten aurkezpenarekin
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 26 (Uztarria.com...)
Gorka Beobide azpeitiarra maitasun mezu laburren irabazle
| 2003-02-07 : 13:02 | Besterik
Azpeitiarrok badakizue nonbait amodiozko gutunak idazten. Bergarako Jandun Elkarteak antolatutzen duen amodiozko gutunen lehiaketako irabazleak eta mezu elektronikoetan irabazi dutenen berri eman dute dagoeneko Sustatu albistegian. Gorka Beobide azpeitiarrak idatzitako mezua aukeratu dute amodiozko mezu labur onena.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (Uztarria.com...)
Erantzunei erantzunez
| 2003-01-29 : 16:01 | Besterik
Urtarrilaren 23an, azken Udalbatzan Agenda21aren Ekintza Plana aho batez onartua izan zenaren albistea irakurri ahal izan genuen uztarriaren web orrialdean, eta bertan jaso diren erantzunetan aipatzen diren hainbat gai argitzea nahiko nituzke.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Fresneseko kartzelan egindako protesten ondorioz, zenbait hobekuntza lortu dituzte bertako euskal presoek
| 2003-01-27 : 21:01 | Besterik
Fresnes-eko kartzelan dauden euskal preso politikoek, denbora luzez egin duten protesta amaitutzat eman dute, espetxeko zuzendaritzarekin negoziaketa lortu ondoren. Fresneseko kartzelan aurkitzen da Xabier Etxeberria azpeitiarra. Fleury-Merogisen, ordea, oraindik protesta ekintzak jarraitzen dute. Bertako espetxean aurkitzen da Jabi Agirre azpeitiarra.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 9 (Uztarria.com...)
Xabier Etxeberria, Fresnesera eta Jabi Agirre, Fleury Merogisera eraman dituzte
| 2003-01-22 : 12:01 | Besterik
Xabier Etxeberria Txapi eta Jabier Agirre Jabi Fresneseko eta Fleury Merogiseko kartzeletara eraman dituzte Laurence Levert epailearen aurrean izan ondoren.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 20 (Uztarria.com...)
Emaitzak: 836 | Orriak: 1 2 3 4 ... 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42




