Eguna: 1-26

  • 2020-1-26. Euskal Nekazarien Batasunaren Baserritarron Laguna saria jaso zuen Nikolas Segurola artzainak.
  • 2013-1-26. Imanol Elias historialaria zendu zen gaixotasun luze baten kontra borrokan ibili ostean, 77 urterekin. Historialaria izateaz gain, antzerki-egilea, antzerki zuzendaria, historialaria, Azpeitiko alkatea, idazlea, irakaslea... eremu askotan nabarmendu zen Elias. irakaslea... Besteak beste, Azpeitiko ohorezko kronista izendatu zuen Udalak 2010ean; 2011n, Kultur Mahaiak ohorezko bazkide. Uztarriak haren biografia argitaratu zuen, Mailo Oiarzabalek idatzia, 2002an.
  • 2005-1-26. Sanjuandegiko errotonda inauguratu zuten. Ekitaldira Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia etorri zen, besteak beste.
  • 1991-1-26. Euskal Herriko Koruen Batzar Nagusia ospatu zuten.
  • 1991-1-26. Euskadiko Junior Igeri Txapelketa jokatu zuten.
  • 1920-1-26. Frantzisko Larrañagari, hark Azpeitiko parrokirako eta agintariak esertzeko egin zituen hamasei lagunentzako bi aulki handiak ordaintzea erabaki zuten.
  • 1857-1-26. Aurreko urtean eta herrian bertan, 17.614 arroa pasatxo ardo ez ezik, 1.213 arroa pattar saldu zirela adierazi zuten. Inguruko herrietara, berriz, beste 617 arroatik gora saldu zituzten.
  • 1775-1-26. Bi egun lehenago aurkitutako utzitako haurra Iruñeko Ospitale Nagusira eramatea erabaki zuten, bere inudeari horrela egiteko eskatuz.
  • 1766-1-26. Joxe eta Inazio Oñederrak Udalarekin bederatzi urtean elurraren hornikuntza egiteko eskritura egin zuten. Herriko frontoiaren inguruan zen bolatokiak sortzen zituen irabaziak haientzat gelditu ziren.
  • 1759-1-26. Loiolako elizako pulpituak, Inazio Ibero maisuak emandako eran lantzeko tratua egin zuten Gregorio Agirre maisuarekin.
  • 1716-1-26. Gaixotasuna kontuan izanda, ontzat hartu zuen herriak, udalbatzar nagusian, Juan Inazio Tornay sendagilearen dimisioa. Beste sendagile bat herriratu artean, bere lanean jarraituko zuela adierazi zuen Tornayk, deitzen ziotenean gaixoei bisita eginez. Ahalik eta azkarren sendagile bat herriratzeko agindua eman zieten Manuel Altunari eta Karlos Joakin Aztinari, kontuan izanik horrelako kasuetan beti euskaldunari lehentasuna eman izan zaiola.
  • 1710-1-26. Izarraizko izoztegia alokatu zieten Bartolome Larraar eta Jeronimo Sarasuari, urtean 50 dukat ordainduz eta sei urterako, erdia San Juan egunean ordainduz eta beste erdia Santu Guztien egunean.
  • 1710-1-26. Parrokiko etxezain Frantzisko Azkuek 22 haritz eskatu zituen, parrokiko koru azpian eta sakristian obrak egiteko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan