Eguna: 12-12

  • 2020-12-12. Iokin Agirrek Euskadiko Rallysprint Txapelketa irabazi zuen.
  • 2020-12-12. 2020ko Kirol Saririk ez banatzea erabaki zuten udalak eta Kirol Mahaiak, COVID-19aren pandemiaren lehen urtean.
  • 2015-12-12. The Friday's Crew taldeak hirugarren diskoa aurkeztu zuen, 'Hemen gara'.
  • 2014-12-12. Madalenako ermitaren ondoko etxebizitza eraitsi zuten.
  • 2012-12-12. Valentin Odriozolak Euskadiko XV. Txistorra Txapelketa irabazi zuen Ordizian.
  • 2012-12-12. Corrugadoseko lan erregulazio txostena baliorik gabe utzi zuen EAEko Justizia Auzitegiak.
  • 2009-12-12. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari, Maialen Lujanbiori, Joxe Agirrek jarri zion txapela.
  • 2007-12-12. Orkatz Kultur Elkartea ez bahitzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaileek zioten ezin dela frogatu 'herriko taberna'-k Batasuna legez kanpoko alderdiarenak direla.
  • 2006-12-12. Abrasivos Hermes S.A. enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten. Hiru egunera sinatu zuten lan hitzarmena, eta greba egiteari utzi zioten.
  • 2001-12-12. Josu Bereziartua mendizaleak 'Izarraiztik Everestera' liburua aurkeztu zuen udaletxean.
  • 2000-12-12. Altor lantegia erre zen.
  • 1993-12-12. Udalak Joxe Apalantza korrikalaria, Aizpuru pilotaria eta Nuarbe Sokatira Taldea omendu zituen.
  • 1972-12-12. Alkateak jakinarazi zuen, hainbat teknikorekin hitz egin ostean, Inazio Perez Arregik Kristina enparantzatxoan zeukan etxea eta lorategia erosi eta bertan gune lasaia sortzeko asmoa zuela. Etxea bota eta horren kontra zegoen frontoia egokitzeko asmoa zeukan. Horrez gain, etxearen jabeak adierazi zuen bost milioi pezetan saltzeko prest zegoela. Kontu horiek guztiek jakinda, Udalak Perez Arregiri hiru milioi eta erdi pezetan erosteko prest zela adieraztea erabaki zuen.
  • 1927-12-12. Ramon Garate Urrestillako kaminerua hil zen. Pultsolari aritu zen munduko onenekin; besteak beste, Raku japoniarrarekin. Horrez gain, herrira itzuli zenez geroztik, 1920tik aurrera harrijasotze erakusketak ere egin zituen.
  • 1910-12-12. Harzubiko errebalean, Roke Aztiriaren etxearen lorategiko hormaren kontra zegoen iturri publikoa kentzea erabaki zuten.
  • 1853-12-12. Agintariek azken irailean emandako erreal ordena aztertu zuten. Ordenak zioen posta zerbitzu berria Bergara, Elgoibar, Urola bailara eta Donostia arterainokoa lotuko zuena izango zela eta estafeta Azkoitian jartzea proposatzen zuen. Agintariek estafeta Azkoitian jartzearen aukera akats bat zelakoan zeuden, ezinezkoa iruditzen baitzitzaien Azkoitiari lehentasuna ematea Azpeitia izanik lurraldeko hiriburua, herri handiagoa eta biztanle gehiagokoa. Eta, gainera, Tolosatik Bilbora, Donostiatik Bilbora eta Zarauztik Nafarroarako errepideek bat egiten zuten tokia izanik Azpeitia eta astean behin azoka berezia egiten zen herria. Hori guztia azalduz eta estafeta Azpeitian kokatzeko eskatuz erreginari txostena zuzentzea erabaki zuten agintariek.
  • 1853-12-12. Kale berria sortu nahi zuten frontoi inguruan, eta horretarako Txarratalgo etxea bota beharra zegoen. Beraz, Udalak parrokiko apaizekin berriro harremanetan jartzea erabaki zuen.
  • 1810-12-12. Probintziko Kontseiluaren baimena lortu ondoren, ardiei, ahuntzei eta mandoei zerga ezartzea erabaki zuten.
  • 1704-12-12. Lehen igandean parrokien bidez adierazi zuten saltzeko asmotan sagardoari uda nahastuta zeukaten guztiek ondorengo egunean udaletxera agertu beharko zutela arratsaldeko ordu bietan, eta han salketa egiteko txandak izendatuko zituztela zozketaren bidez.
  • 1700-12-12. Herri Batzar nagusian adierazi zuten herrian zen Diputazioak gutun bat zabaldu zuela hil honen 3an herrietara, Gaztelako presidenteak azaroaren 24an idatzitako gutunaren kopia batekin. Presidenteak jakinarazi zuen erreginak eta gobernadore juntak erabakita, Felipe V.aren pendoi edo bandera altxatu zela gortean eta probintziari ahalik eta azkarren gauza bera egitea eskatu zioten, nahiz eta Carlos II.aren hiletak ospatu gabe izan. Agindua bete nahirik, abenduaren 19an eta goizeko hamarretatik aurrera Azpeitian egingo zuten batzar berezirako deialdia zabaldu zuen Gipuzkoako Diputazioak, eta banderaren altxaketa arratsaldean egin zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan