Eguna: 12-25

  • 1991-12-25. Aurrez Juan Mari Garin lasterkalariak 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko 31.18ko marka hautsi zuen Diego Garciak, 30. 53.004 denboran utziz.
  • 1894-12-25. Jaiotza edo Naximentua lehen aldiz ikusgai jarri zuten herrian.
  • 1859-12-25. Idazkariak Diputazioak hilaren 23an emandako gutuna irakurri zuen. Idatzian hilaren 27an, euskal Tertzioak osatzeko herriari tokatzen zitzaizkion 44 gizasemeek Tolosan izan beharko zutela gogoratzen zuen. Orduan Marokon zen gerrarako behar ziren. Hurrengo egunean bertan taldea, alkatea buru zela, Tolosara bidean jartzea erabaki zuten.
  • 1689-12-25. Inazio Urkieta eta Lasalde, parrokiko erretorearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, honi eskatuz denbora galdu gabe elizako koru azpian margoak eta pinturak eginarazteko. Bera zen Martin Garatetxea maisuaren alargunaren ordezkoa eta hark zuen eginbehar hori, eskrituran agertzen zen moduan. Herriko fidelari guztia zaintzeko agindu zioten.
  • 1491-12-25. Loiolako Inazio jaio zen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan