Eguna: 2-10

  • 2018-2-10. Europako Giza Eskubideen Auzitegian helegitea aurkeztu zutela jakinarazi zuten Pasaiako segadan hildakoen senideek.
  • 2011-2-10. Pako Aristik Tene Saria irabazi zuen. Mikel Markezekin partekatutako 'Benito, plazer bat izan duk' proiektuarengatik saritu zuten Aristi
  • 2010-2-10. Juan Karlos Arruti 'Paterra' azpeitiar presoari "bizi osoko" zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.
  • 2001-2-10. Baite Euskara Elkartea sortu zuten, eta orduan egin zuten aurkezpena jendaurrean.
  • 1985-2-10. Zabortegi kontrolatuaren aurkako manifestazioa egin zuten.
  • 1979-2-10. Kutxaren kultur etxea bezala, Antxieta Etxeak bere ateak zabaldu zituen, berritze lanak egin ondoren.
  • 1972-2-10. Martzial Uzin enpresariari Apaizen pasealekua konpontzeko eskaera egitea erabaki zuten, enpresariak egin zituen obren ondorioz erabat apurtuta zegoelako.
  • 1928-2-10. Joxe Mari Altuna musikaria jaio zen.
  • 1908-2-10. Diputazioaren erabakiarekin bat egitea erabaki zuten; hau da, Gipuzkoari foruak ematea eskatzea.
  • 1908-2-10. Zumaiatik Zumarragara jarri nahi zuten tranbiaren proiektua egiteko herriak aurreraturik zituen 28.000 pezetaren interesak eskatzea erabaki zuten.
  • 1902-2-10. Azoka plaza egiten ari zen zuzendariaren txostena jaso zuten. Han adierazten zuenez, elurteak lanean atzerapen handia sortu zuen. Udalak hari erantzutea erabaki zuen, atzerapenean zerikusia langintza alde batera uzteak izan zuela esanez. Hala ere, luzapena eman zion lana bukatzeko, baina herritarren kexak gogoan hartu gabe. Bestetik, Azoka plazak maiatzaren lehen egunerako amaituta egon behar zuela agindu zioten.
  • 1902-2-10. Plaza Txikiko 1. zenbakia zuen etxea saldu nahian, bera enkantean jartzeko baldintzak onartu zituzten, eta beheko solairu gabe egin zuten enkantea.
  • 1897-2-10. Eibarko Elejalde etxeari kaleetan euskal deiturak jartzeko plakak erostea erabaki zuten.
  • 1868-2-10. Kontuan izanik Beasaingo Udalak astearteetan azoka izateko eskaera zuzendu zuela, Azpeitian aspalditik egiten zen egun berean eta gertatzen zenaren berri gobernadoreari ematea erabaki zuten.
  • 1847-2-10. Alkateak deituta udalbatzarra egin zuten. Gaia, inauterietan zekorketa bat egitea edo ez zen. Baina deialdia behar bezala egin ez zelako haserreak sortu ziren. Hala ere, azkenean 200 erreal izendatu zituzten festarako.
  • 1791-2-10. San Agustin komentuari, Bustinzuriko dolareak ordaintzea erabaki zuten, Isabel Astinak -hil zenean- bere esku utzi baitzituen.
  • 1787-2-10. Behar bezalako lurrik ez zuela aurkitzen eta teilak egiten zituen kexa jaso ondoren, hori horrela zen jakitea erabaki zuten.
  • 1715-2-10. Urrestillako Goardia zubia konpontzeko neurriak hartu zituzten.
  • 1599-2-10. Parrokiko etxezainari Elola kaperaren ondoko etxetik han ziren pertsona gaiztoak ateratzeko agindu zioten. Pedro Lopez Garin eta Milia Goiazek eskainitako etxea zen.
  • 1599-2-10. Espainiako erregeak bere idazkari izendatu zuela-eta Lorenzo Agirre herritarra, hau zoriontzea erabaki zuten.
  • 1599-2-10. Herrira borrero bat ekartzea onartu zuten.
  • 1595-2-10. Enparan zubia egurrezkoa egin zuelako, Martin Garmendia zurginari 34.957 marai ordaindu zizkioten.
  • 1592-2-10. Azpeitiko herria ez ezik, Azkoitikoa ere sendagilerik gabe zegoen, eta biak elkartu eta sendagile bat lortu nahian harremanak izatea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan