Eguna: 2-17

  • 1996-2-17. Kaldereroen konpartsak Fernando Olaizola, Julio Saez Bikuña eta Iñaki Elorza 'Txapas' izendatu zituen kofradiako kide nagusi.
  • 1977-2-17. Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak, Basazabal etxea berriztatzea onartu zuela jakinarazi zuten.
  • 1953-2-17. Felix Etxeberria eta Joxe Urbistondo neurtu ziren sei enbor 54'' eta lau 45'' zituztela lanerako. Etxeberriak irabazi zuen 36' 26'' 1/5 denborarekin. Urbistondok bere lana 36' 52'' denboran amaitu zuen.
  • 1951-2-17. Urolako trena martxan jarri zeneko 25. urtea beteta zen, eta Julian Elorzari eta Inazio Perez Arregiri esker ona berritzea eta herriaren lehen urrezko dominak ematea erabaki zuten.
  • 1941-2-17. Sendagile eta botika zerbitzurako, herriko behartsuen zerrenda onartu zuten.
  • 1941-2-17. Gobernadorearen baimenarekin, inauteri igandean sokamuturra kaleratzea erabaki zuten goiz, eguerdi eta arratsaldean, asteartekoa bertan behera utziz.
  • 1868-2-17. Probintziako ibaiei buruz Diputazioak osatutako arautegia ikusirik, herriko ibai zaintzaile lanerako Joxe Mari Lete eta Luis Garmendia izendatu zituzten, Lete Urrestillarako. Urtean 250 eta 200 erreal ordaindu zieten.
  • 1805-2-17. Mesedetzako Planaren berri eman zuen Odriozola erretoreak pulpitutik, baina agintarien artean oso gaizki hartu ziren sarrera bezala egindako komentarioak.
  • 1755-2-17. Joseph Moreno Zabalak, Bisitari Jeneralak parrokiko ataria berria egiteko baimena eman zuen.
  • 1744-2-17. Herriko behartsuen zerrenda egitea erabaki zuten, haiek bakarrik egin zezaten limosna eskaera herrian.
  • 1744-2-17. Baserritarrei herritar behartsuei bakarrik laguntza eskaintzeko agintzea erabaki zuten, eta kanpokoei, berriz, une larrietan bakarrik, horrela jokatzen ez zuena zigortua izan zitekeela adieraziz.
  • 1716-2-17. Herritar bereziekin egindako udalbatzarrean, Alcañicesko Markesak zuen parrokiko jabetasuna edo patronatuari buruz abokatuek zuten iritzia eman zuten ezagutzera, ahalmena izanik horrela hango apaizak izendatzeko. Bide guztiak jorratzen jarraitzea erabaki zuten, ahalmen hori herriak eskura zezan. Orduan Antonio Leon Enparan herritarra izendatu zuen markesak, eta haren aurka pausorik ez ematea erabaki zuten bildutakoek.
  • 1685-2-17. Alondegian eta udaletxean konponketa lanak egiteko, Tomas Asurza erregidoreari agindu zioten Tomas Korta kapitainari gordeta zuen dirutik 50 erreal eskatzeko.
  • 1678-2-17. Oiarzabal bere etxera bidean gurutze bat jartzeko baimena eman zioten Pedro Beltran Oiarzabali.
  • 1678-2-17. Bere bilobaren Arana etxe berria egiteko, herriko lurraldeetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten Pedro Beltran Oiarzabali.
  • 1678-2-17. Herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten Bixente Kortari, Eliz kalean zituen bere etxeak konpontzeko.
  • 1651-2-17. Valladolideko (Espainia) Chancilleriako kaparetasun alkate Pedro Gamarra zoriontzea erabaki zuten, Pedro Arriaga Ormaegiren alabarekin ezkondu zelako.
  • 1584-2-17. Apezpikuari idaztea erabaki zuten, herritar askoren nahiari erantzunez Vera Cruz kofradia sortzeko baimena eskatuz.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan