Eguna: 2-5

  • 2016-2-5. Kontxu Odriozola aktorea hil zen.
  • 2014-2-5. Urrestillako Igartza baserria guztiz erre zen. Ez zen inor zauritu.
  • 2010-2-5. Imanol Badiola eta Patxi Zeberio omendu zituzten Urrestillan, Tejados Aoiz erremonte txapelketa irabazteagatik.
  • 1988-2-5. Urola trena desagertzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri eman zuen, Gasteizen, Enrike Antolin Garraio eta Obra Publikoetako kontseilariak.
  • 1947-2-5. San Inazio Musika Banda desegindakoari urtarrileko laguntza ordaintzea erabaki zuten.
  • 1923-2-5. Herriaren armarria edo Loiolakoa edo antzeko zerbait izan zezakeen domina batzuk erostea erabaki zuten. Horiek herriko zinegotziek korporazioan joan behar zuten guztietan zintzilikatuta eman beharko zituzten, probintziko beste udaletako kideek bezala.
  • 1900-2-5. Herriko elektrika argia enkantean jarri eta ikusita egingo zuen inor ez zela agertu, berriro enkantean jartzea erabaki zuten.
  • 1872-2-5. Ramon Erzilla udaltzainari jubilazioa eskatzeko aholkua eman zioten, bizi zen artean eta egun bakoitzeko sei erreal emango ziotela aginduz. Izan ere, bere betebeharrari uko egin zion, San Agustin komentuko giltzak Agustin Jauregi erretoreordeari emanez Udalaren baimenik gabe. Udaltzaina defenditu zutenak ere agertu ziren, Jauregirena negarrez joan zela adieraziz giltzak itzultzeko eskatuz, baina honek ez zizkiola eman azalduz.
  • 1872-2-5. Inauterietan enparantza itxi eta bertan zezenak jolasteko gestioak egin zitzan batzorde bat izendatu zuten.
  • 1768-2-5. Ogi bakoitzari ezaugarri markatxo bat egitea eskatu zieten ogia egiten zuten emakumeei, gero neurriak hartzeko, herriak jakin zezan ogi txarra edo beharreko pisurik gabekoa nork egiten zuen.
  • 1716-2-5. Antonio Balzategi organo egilearekin parrokirako organoa egiteko eskritura sinatu zuten.
  • 1705-2-5. Enparan errotako maizterraren kexei erantzunez, gero konpontzeko teilatuaren egoera ikustea erabaki zuten.
  • 1702-2-5. Udalbatzar nagusian, ikatza egiteko egurra ateratzeko herriko mendien salmentak nola egin ziren adierazi zuten agintariek.
  • 1666-2-5. Urte baterako Gasteizera postari lana egiteko Mikel Argarainekin egin zuen kontratua herriak. Asteazken edo ostegunetan irtengo zuen herritik eta larunbat eguerdian itzuliko zen, herriak 24 dukat ordainduko zizkion urtean -erdia orduantxe bertan eta gainontzekoa irailean-.
  • 1656-2-5. Parrokiko obrak jarraitzeko eta zazpi urteren barruan amaitzekotan, eskritura egin zuten Joan Ansola maisu hargin eibartartarrarekin. Lehenengo, mila erreal eman zizkioten bere sendiarekin herrira etor zedin. Eta martxoaren lehen egunerako langileak ekarri eta beste 500 dukat eman zizkioten.
  • 1600-2-5. Kandelaria egunean eta Santo Domingo monastegian ospatutako meza nagusian, Felipe Martinez Uranga alkateak eta beste zenbait pertsonek eginiko eskaintzen berri jakin zutenean, pare bat abokatuekin kontsultatzea erabaki zuten, guztia gertakizun berria izan zelako.
  • 1591-2-5. San Agustin monastegia sortzean agertutako eztabaidak baztertuz eta bakeak egin nahian parrokiko elizgizonekin, udalbatzarrera deitu zioten erretoreari, beste apaiz batekin. Bi alderdien artean elkartasuna lor zedin, mezak errezatzea erabaki zuten.
  • 1561-2-5. Herriak, ondasunik gabe eta galerara kondenaturik zen Martin Arratia bizkaitarra Valladolidera (Espainia) bidaltzea erabaki zuen.
  • 1561-2-5. Parrokiko dorrearen gailurrean zegoen Santiago donearen irudia erortzeko zorian zegoela-eta konpontzeko agindu zuten.
  • 1558-2-5. Frantzisko IƱiguez Alzaga kapitain izendatuz ondorengo igandean alardea egitea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan