Eguna: 3-12

  • 2021-3-12. Corrugados irekitzekotan, herriguneko labea Trukutxora eramatea proposatu zuen Udal Gobernuak, bezperan Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Corrugadosen jabe Cristian Lay enpresarekin bildu ondoren.
  • 2017-3-12. Imanol GoƱik eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten IX. Zuzenien mendi lasterketa.
  • 2015-3-12. Haurrentzako jolas parke berria jarri zuten Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 2005-3-12. Azpeitian Gazteok Zer!?-ek I. Truke Azoka antolatu zuten.
  • 1956-3-12. Diputazioaren gutun batez jabetu zen herria. Gipuzkoako monumentu deklaratu ziren: Basazabal etxea, Antxieta, Enparan, Madalena, Altuna, Errekarte, Loiola, Elizkalean den platerezko erako etxea eta Amue zubia.
  • 1947-3-12. Azken Cruzada Nacional deiturikoan hildakoen panteoia ordaintzeko, herriak 8.573'05 pezeta ordaindu zituen.
  • 1947-3-12. Frantzisko Gurrutxaga Nafarroako Usua herriko Musika Bandako zuzendariak eginiko eskaerari erantzunez, herriak erabaki zuen lokal bat eta beharrezko instrumentuak ematea, Musika Banda osatu eta akademia bat martxan jarriko zuela adieraztean. Sortuko zen bandak San Ignacio de Loyola izena izan beharko zuen.
  • 1923-3-12. Ogasun Batzordera pasatu zen Union Azpeitiana Kirol Elkarteak bere sorrerako lehen gastuei aurre egiteko eginiko diru laguntza eskaera.
  • 1917-3-12. Aurkeztutako planoak ikusi ondoren, etxe bat egiteko baimena eman zioten Luzio Aizpururi, Trinkete deitutako orubean.
  • 1906-3-12. Joxe Artetxe Aranburu idazlea jaio zen. Bere lana gehienbat gazteleraz egin zuen; euskaraz, berriz, 'Egan' eta 'Zeruko Argia' aldizkarietan idatzi zuen. P. Goenagaren 'Agurea eta otsoa' lanak Artetxeren hitzaurrea du. Gipuzkoako Biblioteka Probintzialeko zuzendaria izan zen.
  • 1866-3-12. Herriko gauzainen arautegia ontzat hartu zuela adierazi zuen gobernadoreak.
  • 1866-3-12. Aurrez erreta ziren Kakatxingoa deituriko etxe eta lurraldeen jabeari ordaintzea erabaki zuten, beharrezkoa egiten baizitzaion herriari erosketa Harzubitik Loiolara egin nahi zuen bidea egokitzeko.
  • 1866-3-12. Juan Amezua organo egileak parrokikoa amaitutzat eman zuen, eta bera aztertzeko batzordea izendatu zuen Udalak.
  • 1809-3-12. Aurreko batean Thuvenot jeneralak emandako gutuna irakurri zuen alkateak, gazteleraz xehetasunak emanez ondoren. Bertan zioen garbi agertu zuela herriak bere oposizio berezia, denbora guztian izanik matxinada sortzeko nahia, baina azpilanean ibilitakoek orduan zutela une egokia, Espainiako erregeak emandako amnistia aprobetxatuz, bat-batean beraien nahiak eta lanak alde batera uzteko, Espainiako dinastia berriaren auka egin gabe. Herriak erabaki zuen alkateari ahalmen osoa ematea Frantziako jeneralari erantzuteko, 5.000 biztanle zituen herri honetan ez zela horrelako sentimendurik agertuz, baizik eta bakar batzuk besterik ez zirela horrela jokatu zutenak, eta itxaropena zuela, ordurarte izan zuen iritzia mereziko zuela aurrerantzean herri honek.
  • 1794-3-12. Parroki atariko obrak jarraitzea erabaki zuten, kontuan izanik aleen urritasuna eta herriko langileek zeukaten beharra, lana emanik horrela, eta haien sendiei laguntza berezia.
  • 1730-3-12. Ugarte burdinolako hauspoak egiteko herriko basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten Gaspar Zuloagari.
  • 1730-3-12. Herriak erosita zuen garia erabiltzea agindu zieten ogia egiten zuten emakumeei, eta ez beste nonbaiten erositakoa. Agindua betetzen ez zuenari dukat bateko isuna ezartzeko prest zen herria.
  • 1707-3-12. Kalbarioko gurutzeak egokitzea erabaki zuten, bakar batzuk erorita eta beste batzuk apurtuta zeudelako.
  • 1629-3-12. Bolbora, beruna eta metxa erosteko mendiak saltzea erabaki zuten, 150 zilarrezko dukat bitartean.
  • 1622-3-12. Aita santu Gregorio XV.ak Loiolako Inazio kanonizatu zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan