Eguna: 3-5

  • 2021-3-5. 52 urteko garraiolari bat hil zen, lan istripuan, Mendiaraiz enpresan.
  • 2021-3-5. Landaola saria jaso zuen Bertan merkatarien elkarteak Enkarguk proiektuarengatik.
  • 2014-3-5. Jabier Altuna Gipuzkoako batzarkide izendatu zuen EAJk.
  • 2011-3-5. Jokin Uranga bertsolaritzako Orixe Saria irabazi zuen. Ikus-entzuleek hala erabakita, bertso onenaren saria ere jaso zuen azpeitiarrak.
  • 1960-3-5. Eskuzta etxean sutea izan zen; ganbara eta goiko solairua erre ziren.
  • 1949-3-5. Inazio Orbegozo 'Arriya' neurtu zen Fausto Etxeberriarekin: hamabi enbor 60 minutuan. Aurrenak irabazi zuen, 56 minutu eta hamar segundo eginez; bigarrena erretiratu egin zen, hamaikagarren enborrean 55 minutu eta 56 segundo eginda.
  • 1919-3-5. Plaza Txikian 8.000 kiloko pisu zintzilikatu bat jartzeko Meñaca y Torner etxeak egin zuen proposamena onartu zuten.
  • 1904-3-5. Errukietxeko juntak eginiko eskaera kontuan izanik, bertan kirofanoa edo ebakuntzarako gela bat egokitu nahirik, Udalak 300 pezetako diru laguntza ematea erabaki zuen.
  • 1888-3-5. Ordainketa bat egin zuen herriak, Urola trenaren memoria bat argitaratzeko.
  • 1888-3-5. Lurraldeko kartzelak egiteko tokia erosteko eskritura sinatzea onartu zuten.
  • 1888-3-5. Batzorde bat izendatu zuten Loiolako jesuitei eskerrak emateko, laguntza berezia eman zietelako behartsuei azken elurtean.
  • 1858-3-5. Errukietxeko obren errematea hilaren 14an egitea erabaki zuten, goizeko elizkizunak bukatu ondoren.
  • 1855-3-5. Belaustegi etxetik parrokiaren Garai-Etxea bitarteko pasabidea harriztatzea erabaki zuten. Zumaiako harrobian aukeratu zituzten harririk egokienak.
  • 1826-3-5. Ibarluze jauregitik Ugoiti zubira bitarteko bidea konpontzea erabaki zuten.
  • 1791-3-5. San Fernando Erret Akademiako Antonio Ponz idazkariari gutun bat bidaltzea erabaki zuten, parrokiko ate nagusiaren proposamen bat aurkez zezan, horretarako neurriak bidalita.
  • 1790-3-5. Kontuan izanik herriko teilerian ziren ofizialak alde egin eta Bizkaian zirela langintza berean, haiek herriratzea erabakita zuen aurrez Udalak, eta bat behintzat ekarri zuen. Lagun hari agindu zioten eginiko kontratua betetzeko edo lanaren ordez diruz ordaintzeko.
  • 1734-3-5. Frantzisko Joseph Enparanen gorakada ospatzeko eginiko jaialdien gastua ordaintzea erabaki zuten; guztira, 990 erreal.
  • 1731-3-5. Loiolako dorreak amaituta zituzten, eta errematea egiteko bolak eskatu zituzten.
  • 1715-3-5. Lehen astean, Perdillegi bitarteko bidea konpontzea erabaki zuten; ondoren, Loiolara bitartekoarekin gauza bera egin zuten.
  • 1710-3-5. Izarraizko izoztegia egin zuten Joxe Joaristi eta bere lagunek eginiko eskaerari erantzunez, eginiko lanak aztertuko zituen maisu bat izendatzekotan gelditu zen herria.
  • 1710-3-5. Soreasu errota eta haren inguruko San Jose presa ikustea erabaki zuten, errotariak konponketak beharrezkoak zirela adieraztean.
  • 1582-3-5. Apezpikuari baimena eskatu eta ospitalearena zen Kirudi etxea saltzea erabaki zuten, zati bat eroria zuelako eta inor ez zelako bizi bertan.
  • 1518-3-5. Martin Garcia Oñazek maiorazkoa sortu zuen, bere oinordeko Beltran Oñaz izendatuz.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan