Eguna: 3-6

  • 2014-3-6. Azkue Literatur Saria jaso zuten Urola Ikastolako ikasle Olatz Bereziartuak, Lorea Azpiazuk eta Aiora Amenabarrek.
  • 2011-3-6. Juanjo Olaizola, Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendaria, Trenbidearen Lagunen ohorezko bazkide izendatu zuen Madrilen Trenbidearen Lagunen Erakundeen Espainiako Federazioak.
  • 2003-3-6. Izeta II.ak irabazi zuen Goenatxoren kontra jokatutako apustua, eta jokoan ziren 12.000 euro eskuratu zituen. Goenatxo ondoezik jarri zen eta ezin izan zuen hirugarren txandan parte hartu. Ordu arte apustua parekatuta zihoan.
  • 2001-3-6. Garikoitz Etxeberria 'Kafe' atxilotu zuen Espainiako Poliziak, etxean. Haika gazte erakundeko kide izateagatik eraman zuten, ETArekin lotuta.
  • 1975-3-6. Ikusita Enparan kaleko Basazabal etxearen hondamena, Euskal-Nafar Arkitektuen Ikastegira gutun bat bidaltzea erabaki zuten, ahal zen azkarren arkitektu bat izendatu zezan, haren egoerari buruz txostena burutu zezala eskatuz.
  • 1924-3-6. Herriko Osasun Juntak herriko higieneari buruzko arautegia onartu zuen.
  • 1905-3-6. Alkateari herriarentzat mesedegarriak ez ziren apustuak ezerezean uzteko eta enparantza nagusian jokatzen ziren apustuetan bitartekoei %25 kobratzeko eskubide osoa eman zioten.
  • 1899-3-6. Kartzelak egiteko kobratu zuten zerga bera, herriaren beharrei aurre egiteko, eta aurrerantzean ere kobratzea erabaki zuten: ardoa, 0'02 pezeta litroko, alkohola 0'13 pezeta, olioa 0'02, petrolioa 0'02, garagardoa 0'05, xaboia 0'01 pezeta kiloko eta abar.
  • 1895-3-6. Nuarbetar batzuk egindako eskaerari erantzunez, eta bozketa baten ondoren, bertako eliza berriaren eliza atari gainean eskola bat eraikitzea erabaki zuten.
  • 1895-3-6. Herriak idi dematan erabiltzeko erosi zuen harria ordaintzea onartu zuten.
  • 1871-3-6. Komunikazioetako zuzendari nagusiak adierazi zuen sortua zela eguneroko posta zerbitzua Zumarraga, Azkoitia eta Azpeitiaren artean. Eskaera eginiko Basilio Fernandezek karroz egingo zuen goizetan. Udalak ordutegiak izendatu zituen: goizeko bostetan irten beharko zuen Azpeititik, zortzietan iritsiz Zumarragara. Bertatik, hamar eta erditan irten eta hamabi eta erditarako herrira iritsi.
  • 1865-3-6. Azken inauterietan eginiko gastuak aurkeztu zituzten, astearteko zekorketan hildako bi zezenen balioa ere barne zela, eta agintariek onartzea erabaki zuten.
  • 1865-3-6. Etxaniz errejidoreak aipatu zuen egokia izan zitekeela, batez ere merkatarientzat, gauzain batzuk izatea herrian, gogoan izanik, batez ere, azken gauean Frantzisko Nazabalen dendan eginiko lapurreta, eta herriak erabaki zuen horrelako zerbitzua antolatuta zuten herrien berri jakitea.
  • 1814-3-6. Probintziko herri batzuek erretoreordeari zuzendu nahi zioten idatzia irakurri ondoren -gogoraziz nolako hondamena sortu zuten gerrateek, gurasoen ondotik ateraz zenbait gazte eta ondasun gabe geldituz herriak-, Azpeitiko agintariek ere sinatzea erabaki zuten.
  • 1758-3-6. Parrokian Vera Cruz aldarea egiteko baldintzak aurkeztu zituen Inazio Ibero maisuak.
  • 1678-3-6. Nikolas Brustin maisuari Urrestillako elizako aldare nagusirako egin zituen hiru margo eta aurrez zeudenen txukunketa ordaindu zizkioten.
  • 1631-3-6. Domingotarren Probintzialari herriko komentuko priore Antonio Laskoain fraidea zigortzea eskatzea erabaki zuten. Hauster egunean, bere sermoian, eta denek ulertzeko eran, pertsona partikular batzuk aipatu zituen Laskoainek, hitz gogorrak erabiliz.
  • 1629-3-6. Diputazioak agindu zuen herritarrak prest edukitzeko deialdi bati erantzun behar zitzaiola, eta herriak erabaki zuen basoak saltzeko eran zeuden edo ez. Etxez etxe biztanleek zituzten armak ikustea ere onartu zuten.
  • 1590-3-6. Parrokiko elizako obrak zirela-eta, herriak bertako patroiarekin nahiko tirabira zituela esan zuten.
  • 1561-3-6. Eskalak erabiliz etxeetan sartu eta lapurretan egin zuen Martin Arratia herriko kartzelan zeukan alkateak, galeratan denboraldi bat egiteko zigorturik. Gastu batzuk eginda ziren harekin eta, nola ez zuen inolako ondasunik, egokia zela iritzi zioten zigorra betearaztea. Herriak ordainketa eginda, Valladolideko (Espainia) kartzelara eramatea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan