Eguna: 4-10

  • 1939-4-10. Enparantza nagusiko 2. zenbakia zuen etxea Clemente Egañari saldu zioten, 90.000 pezetatan.
  • 1939-4-10. Damaso Azkuek, aurrez altzari fabrika izan zen tokian etxe bat egiteko proiektua aurkeztu zuen, eta hori osasun delegatuari pasatu zioten.
  • 1939-4-10. Roman Azkueri, Azkue y Compañia lantegiari solairu bat altxatzeko baimena eman zioten.
  • 1924-4-10. Lazareto bat egiteko aurrekontua eta baldintzak onartu zituzten.
  • 1907-4-10. Ganadu hiltegiko obrak Joxe Mari Aldalurri ematea erabaki zuten.
  • 1905-4-10. Ganadu hiltegi berria egitea erabaki zuten.
  • 1905-4-10. Urrestillara ura eramatea onartu zuten.
  • 1899-4-10. Ondorengo bilerarako proiektua eta aurrekontua prestatzea erabaki zuten, herriaren kartzela zaharra egokitzeko, ahalik eta azkarren herriratu zitezen Jesusen Zerbitzariak ordenako lekaimeak.
  • 1899-4-10. Urola ibaiaren gainean Azoka plaza estalia egitea aho batez erabaki zuten.
  • 1871-4-10. Martxoaren 21ean emandako dekretuak Espainiak eskainitako propietateak berriro bere eskuetara pasatzen zirela jakinarazi zuen, baldin eskaera eginiko erabilpena ez bazuten. San Agustin eta Santo Domingo komentuek agindutako erabilpena zutela erantzutea erabaki zuen herriak. Alkateak eman zuen iritzia ontzat harturik, ordea, San Agustin ez aipatzea onartu zuten, oraindik ez baitzen ezer egin bertan.
  • 1854-4-10. Tomas Iturbek ezohiko udalbatzarrean Rodilek ezarritako isunari buruzko kontuak aurkeztu zituen, herria urtero ordaintzen ari zelako dirua aurreratu zutenen artean.
  • 1851-4-10. Frontoiaren inguruan pasabidea uzteko, Joakin Insausti -Eliz kalean 19. zenbakia zuen etxearen jabea-, atzeko aldea mozteko prest agertzen zela adierazi zuten, baldin eta herriak eginiko kalteak ordaintzen bazituen. Kalte horiek tasatzeko perituak izendatzea erabaki zuten. Horren berri Agustin Iturriagari jakinaraztea erabaki zuten, baita bere lur zati bat eskatzea ere, ordainduko ziotela esanez. Santiago kalea sortzear zen.
  • 1820-4-10. Aurreko egunean botoen bidez izendatutakoek aukeratu zuten udal berria. Inazio Bixente Errazti jarri zen alkatetzan.
  • 1810-4-10. Enparan errota erosi zuen Inazio Ogarriorengandik 27.000 erreal jaso ondoren, haren jabetsa ematea erabaki zuten.
  • 1773-4-10. Herriko etxe batzutan agertu zen izurriteari buruz hitz egin zuten; batzuk, hil zirela esanez eta, beste batzuek, asko sufritu zutela adieraziz. Ahalegin guztia egitea erabaki zuten izurritea zabaldu ez zedin; behar bada, Madalenako seroraren etxera bildurik gaixo guztiak.
  • 1562-4-10. Elolako kaperauak egiten zituen hutsuneak zaindu eta hamabostean behin agintariei jakinarazteko, herriak Frantzisko Zarate izendatu zuen.
  • 1562-4-10. Ikusirik Urrestillan eliza berria egitekoa zela -parrokiaren kalterakoa, dudarik gabe-, gaiari buruz probintziaz kanpoko abokatuen iritziak jasotzea eskatu zioten alkateari.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan