Eguna: 4-15

  • 2019-4-15. Haizeteak kalteak eragin zituen kiroldegiko sabaian.
  • 1994-4-15. Lagun Onak Kirol Elkarteak 50 urte betetzean liburua aurkeztu zuen.
  • 1983-4-15. Euskal Herriko Buletin Ofizialean agertu zen Juan Antxieta Musika Eskola ofizialtasunik gabeko ikastegia, baina ezaguna zela.
  • 1942-4-15. Frantzisko Garate herritarra beatifikatu eta santu egiteko espedientea martxan jartzeko eskatuz, aita santuari gutun bat zuzentzea erabaki zuten.
  • 1940-4-15. Kioskoaren azpian egin beharreko komunak enkantera atera zituzten.
  • 1929-4-15. Miguel Arozena eta Konpainia enpresak herria eta Nuarbe auzoaren artean autobus zerbitzua jarri zuela adierazi zuen. Horretarako, 900 pezetako laguntza eskatu zuen. Udalak urtean 500 pezeta ematea erabaki zuen.
  • 1914-4-15. Parrokiko dorrearen ondoan ziren komunak txukuntzea eta Azoka plazatik kanpo zirenak kentzea erabaki zuten.
  • 1891-4-15. Zumarragatik posta zerbitzua egiten zuen Juan Inazio Arregik eta honi 125 pezeta ordaindu zizkioten, lehen hiru hilabetetako soldata.
  • 1889-4-15. Errukietxeko juntak eginiko eskaera onartu zuten: herriko enparantzako pisuak erabiltzeko esklusibotasuna berari ematea diru bat lortzeko.
  • 1881-4-15. Aurreko egunean emandako agindu bati esker aurrez zegoen Udala ezerezean uztean, udal ordetasun berria gobernadoreak izendatutakoek osatu zuten.
  • 1766-4-15. Matxinada izan zen herrian. Garia eta artoaren prezioak erabaki zituzten. Arratsaldean prozesioa egin zuten Loiolara, eta agintariei eta parrokiko apaizei parte hartzera derrigortu zieten.
  • 1712-4-15. Martin Abariak suak erretako Larrañaga bere baserria altxatzeko derrama egitea eskatu zuen, eta horrela egitea erabaki zuten.
  • 1639-4-15. Parrokietan adieraztea erabaki zuten 16 urtetik 64ra bitarteko herritar eta biztanleek euren armekin ibili beharko zutela herrian: ezpata, daga, alkabuza, metxa eta munizioarekin. Horrela, deialdi bat egitean edo kanpaiak jotzean beste albisterik gabe herriko enparantzan bilduko ziren. Ez agertuz gero, ondasun galtzea eta errebelatutzat hartzea zekarren.
  • 1530-4-15. Garcia Lopez Antxieta erailaren laugarren mailako sendikoekin Loiolako jaunak eta herritar berezienek eskritura sinatu zuten, Pedro Oñaz eta Juan Martinez Lasao hiltzaileen alde, garbi utziz Ostiral Santua zelako eman zietela barkamena.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan