Eguna: 4-27

  • 2021-4-27. Corrugados Azpeitia berrirekitzeko eskaera ofizialik ez zuela jaso berretsi zuen Udal Gobernuak udalbatzarrean, EAJren eta EH Bilduren udal taldeek enpresaren instalazioen inguruan aurkeztutako mozioen eztabaidan.
  • 2018-4-27. Denboraldi bat Espainiako Urrezko LEB Ligan aritu ostean, Zilarrezko LEBera jaitsi zen Sammic ISB saskibaloi taldea.
  • 2013-4-27. Asier Cuevasek 100 kilometroko Europako txapelketa irabazi zuen, Belvesen (Frantzia).
  • 2012-4-27. Joxe Takolo Beka jaso zuten Igor Mendizabalek, Jokin Larrañagak, Javier Garciak eta Alvaro Ortizek, 'Circo de las Inescalables(Norte-Yukon-Canada lurraldeak/2012ko uztaila eta abuztua' proiektuagatik.
  • 2012-4-27. Urola Kostako ekoizleen on line gida aurkeztu zuen Urkomek.
  • 2011-4-27. Espainiako Estatuaren Abokatuak inpugnazioa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean Bildu koalizioak 2011ko maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden kontra, tartean Azpeitikoa.
  • 1986-4-27. Lapatx zabortegiaren aurkako manifestazioa egin zuten.
  • 1985-4-27. Herriko Osasun Zentroa inauguratu zuten, ofizialki.
  • 1980-4-27. 'Arriya I.a' harrijasotzailea omendu zuten Donostian, Karmelo Balda frontoian.
  • 1956-4-27. Institutu Laborala egiteko obrak adjudikatu zirela jakinarazi zuen zuzendari nagusiak.
  • 1931-4-27. Alkateak esan zuen 'Alfonso XIII.a' deituriko pasealekua izenik gabe zegoela eta 'Foruen Ibilbidea' jartzea proposatu zuen, deitura horrek euskal talde politiko guztiak bat egiten zituela-eta. Silbestre Madrazo zinegotziak 'Euskadi' pasealekua proposatu zuen, eta erabakia beste batean hartzekotan geratu ziren.
  • 1931-4-27. Suhiltzaileen arautegi bat prestatzea erabaki zuten, derrigorrezkoa ikusi baitzen.
  • 1931-4-27. Espainiako Gobernuko Heziketa Publikoko ministroari Euskal Herriko ikastetxeetan eta eskoletan elebitasuna agintzeko eskatuz telegrama bidaltzea erabaki zuten, euskaldun guztien nahia zelakoan elebitasuna.
  • 1925-4-27. Juan Joxe Iriartek Perez Arregi enparantzan 70 metroko burdin baranda jartzea proposatu zuen, eta aho batez onartu zuten.
  • 1925-4-27. Perez Arregi enparantzan bertan gasolina hornitegia jartzeko baimena eman zioten Bixente Giberti. Urtean 50 pezeta ordaindu beharko zituen honek.
  • 1914-4-27. Herriko Udaltzaigoaren arautegia onartu zuten.
  • 1908-4-27. Loiolako Ikastetxeko erretore Zesareo Iberok gutun batean zioen Aita Agustin Kardaberaz zenaren hezurrak Loiolan maiatzaren 2rako espero zituztela, eta elizkizun bereziak ospatuko zirela. Gutuna jasotzean, Udala korporazioan joatea erabaki zuten.
  • 1903-4-27. Zezen-plaza berria inauguratu behar zutela-eta, saninazioetarako zezenketak antolatzeko batzordea sortzea erabaki zuten.
  • 1889-4-27. Manuel Zelaia Zendoia jaio zen. Medikuntzan lizentziatua eta idazlea izan zen. 'Apokalipsis' euskaratu zuen eta 1964an argitaratu.
  • 1885-4-27. Alzola ingeniariak gutun baten bidez esan zuen maiatzaren lehen egunetik zeukala asmoa Urola trenari buruz ikerketak egiten hasteko. Herriak erabaki zuen proiektuan interesa zeukaten herri guztiei jakinaraztea hori, lehen zatia hari ordaintzeko dirua eman zezaten.
  • 1863-4-27. Maiatzaren 23a, osteguna, aukeratu zuten Aszensio Inazio Altuna alkate zenaren hileta elizkizuna ospatzeko.
  • 1805-4-27. Oñatz eta Elosiagako elizak egokitzea erabaki zuten, eta apaizek zeuzkaten etxeak ere txukundu zituzten.
  • 1783-4-27. Pedro Saizek, ikusirik ardo oparoa oso gutxi saltzen zuela, ardo txikia saltzeko baimena eskatu zuen. Baimena eman aurrez hornitzaileekin harremanetan jartzea erabaki zuen Udalak.
  • 1680-4-27. Joxe Mandiolazak bere baserri Txalintxoro berritzeko egurrak ebakirik zituen, baina herriari iruditu zitzaion artean behintzat ez zuela hasteko asmorik. Hala, Matias Alzagari Erdi kalean etxebizitzak egiteko egur berak ematea erabaki zuen.
  • 1590-4-27. Parrokiko aldare nagusia egiteko gastuak onartu zituzten, baita beste erretaulak tokiz aldatzeko gastuak ere.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan