Eguna: 4-6

  • 2003-4-6. Korrika 13 igaro zen herritik.
  • 1991-4-6. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak antolatutako III. Mintegi Historikoari amaiera eman zioten.
  • 1951-4-6. Ramon Martiarena arkitektuari proiektu batzuk egitea eskatu zioten: maisuentzat etxebizitzak izango zituzten eskolak eta Institutu Laboral bat sortzeko proiektua, gimnasio bat, igerileku publiko bat, etxebizitzak, suhiltzaileentzako tokia eta abar.
  • 1910-4-6. Herriko garbitegiko arautegia onartu zuten. Joxe Arruti -unean ganaduen hiltegiko guarda zen- izendatu zuten garbitegiko zaintzaile. Egunean pezeta erdi bat gehiago ordaindu zioten.
  • 1857-4-6. Herriak Plaza Txikian zuen kartzelari buruz Fernando Etxeberria arkitektuak eginiko txostena ikusirik eta, berri bat egitea derrigorrezkoa zela jabetuz, Santo Domingo komentua izandakoa horretarako baliagarria izan zitekeen jakitea erabaki zuten.
  • 1815-4-6. Herrian egon zen 'Guadalajara' erregimenduak alde egiteko asmoa zuela ikusirik, egokia iruditu zen hari emandako olio, egur eta lastoaren agiriak jasotzea eta Gerrarako komisario Lorentzo Tagleri erakustea, horren guztiaren berri jakitean hark errezibu bat sina zezan.
  • 1811-4-6. Herriko agintariei herriarenak ziren lurrak saltzeko baimena eman zieten, zor ziren kontribuzioei aurre egiteko.
  • 1731-4-6. Alkateari Badiola baserriaren inguruan gertatutako sutearen errudunak gogoan edukitzeko agindu zioten, kanpaiak jo ondoren sua itzaltzen aritu zirenei emandako freskagarria ordain zezaten.
  • 1644-4-6. Enparantzari beharrezko zabalera emateko, Juan Larralderen etxea eta haren kontra zen Juan Ilarrazarenak lurreratzea derrigorrezkoa zen. AlcaƱices eta Oropesako (Espainia) markesari eta Matias Inazio Zuazola eta Loiolari idaztea erabaki zuten, Loiola etxearen jarraipenari buruzko auzia zutelako.
  • 1564-4-6. Antxieta, Orendain eta Landeta zubiak konpontzea erabaki zuten.
  • 1541-4-6. Parrokiko patroi bezala Loiola jaunak bertarako organo jolea izendatzeko eskubidea zuela adierazi zuen, eta Hondarribiatik ekarri zuten Alontso Salinas. Honi ordainketa egin zioten, herriarekin bat eginik.
  • 1528-4-6. Pedro Larrarte apaizari Gipuzkoako Batzar Berezia Olazko ermitan bildurik zela meza eman zuelako ordaindu zioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan