Eguna: 5-5

  • 2021-5-5. 'Koiteretzia' aurkeztu zuen IƱaki Segurolak, bere lehen eleberria.
  • 2017-5-5. Azpeitiko lehendabiziko liburutegi libreak aurkeztu zituzten. Sanagustinpean, kiroldegian, igerilekuan eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietan jarri zituzten liburuak trukatzeko guneak Udalak eta Udal Liburutegiak.
  • 2012-5-5. Joxe Labakak eta Eli Bergarak irabazi zuten Azpeitiko XIII. Rallysprint-a.
  • 2011-5-5. Udalak, lehiaketa bidez, Kultur Mahaiaren kooperatibari adjudikatu zion Sanagustin kulturgunearen kudeaketa.
  • 2005-5-5. Beterriko liburua saria irabazi zuen Pako Aristik. Saria 2004an irakurleek gogokoen izan zuten liburuari eman zioten. Aristiren 'Gauza txikien liburua' izan zen gustukoena.
  • 2001-5-5. 'Azpeitia iruditan' liburua aurkeztu zuen Udalak, herriko Argazki Elkarteko kideen artean osatua.
  • 1994-5-5. Martzial Uzin enpresarentzat lurraldeak aurkitzeko gestioak egiten hastea erabaki zuen Udalak.
  • 1915-5-5. Plaza Txikiko 1. zenbakian Azpiroz alargunaren etxearekin bat eginik ziren harrizko aulkiak kentzea erabaki zuten.
  • 1897-5-5. San Agustin elizako sakristiko obrak adjudikatu zituzten.
  • 1897-5-5. Loiolako zelaiak postuak zituzten saltzaileen arteko eztabaidak mozteko izendaturiko batzordeak akordiora iritsi zela adierazi zuen. Modesto Amenabarri postu bat eman zioten, beste guztiei bezala. Herriak ontzat hartu zuen eginikoa.
  • 1873-5-5. Diputazioak Udalari emandako baimenaren berri adierazi zuten. Biztanleei kontribuzio bat ezartzeko edo diru prestamen bat har zezan baimena eman zion Udalari. Prestamenak ondorenean aurreratu beharko zituen haragi eta ardo zatikoak ordaintzeko ziren, lehen ere zor handiak zituenez.
  • 1819-5-5. San Pedro eta San Miguel ermitak ikusteko batzordea izendatu zuten, ondoren bertan konponketa lanak egiteko.
  • 1771-5-5. Parrokiaren atariko obrak zuzentzeko izendatutako batzordeak materiala eskatu zuen. Frantzisko Ibero maisuak eginiko materialen zerrenda aurkeztu zuten, haren iritziz Loiolako Ikastetxe Errealetik har zitezkeenak tasatu ondoren. Udalak erabakiko zuen Martin Arzadun eta Xabier Inazio Etxeberria izendatzea materialak ikusi eta tasatu ondoren batzordeari eskaintzeko.
  • 1692-5-5. Juan Apaeztegi eta Martin Olaizola maisuek parrokiko errataula nagusia amaiturik zutenez, albistea pasatzea erabaki zuten, haiek izendatutako maisuek eta herriak izendatutakoek bat eginik lanaren azterketa egin zezaten.
  • 1638-5-5. Probintziaren mugak defenditzeko maiatza bitartean Irunera 200 soldadu bidaltzeko erabakia hartua zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Bakoitzari egunean bi errealeko laguntza emango zieten. Herriari tokatzen zitzaizkion 11 soldadu izendatu zituzten, guztiak boluntarioak. Bakoitzari dukat bat gehiago ematea erabaki zuten.
  • 1561-5-5. Elolako kaperauak hutsune asko egiten zituela esan zuten, eta kobratzean zin eginaraztea erabaki, hutsuneak ordaindu gabe utzirik.
  • 1556-5-5. Haragi hornikuntza egiteko baldintzak izendatu zituzten, batez ere ahariari dagokionez.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan