Eguna: 5-6

  • 2018-5-6. Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi zuen Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera .
  • 2013-5-6. Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten.
  • 2012-5-6. Arkaitz Duranek irabazi zuen txirrindularientzako Urrakiko XLI. Igoera.
  • 2011-5-6. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko bidea ireki zuen, Auzitegi Gorenak ebatzitako debekuaren kontra Bilduk jarritako helegitea aintzat hartuta.
  • 2010-5-6. Maider Egiguren absolbitu zuten.
  • 2007-5-6. Hizkuntz Eskubideen Eguna egin zuten Azpeitian, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.
  • 2003-5-6. IƱaki Iribar Salegi Glual Hidraulica S.A. enpresako kudeatzaile ohiak Joxe Mari Korta 2002 saria jaso zuen.
  • 1994-5-6. Lagun Onak Futbol Taldearen ereserkia inauguratu zuten, 50. urtemuga ospatzeko egindako musika jaialdian. Jose Luis Frantsezenaren musika eta Xabier Euzkitzeren letra zeukan.
  • 1959-5-6. Hilaren 24an Anai Maristen Arte eta Ofizio Eskolan irakasle lanean urteak egin zituen Manuel Ferrer hil ondoren, haren omenaldiarekin bat egitea erabaki zuen Udalak. Lan bikaina eskertuz domina eskaini zion.
  • 1926-5-6. Elkarrekin inolako simetriarik ez zutenez eta itxura berriz ere nahiko kaskarra, Loiolako zelaian ziren kioskoak egokitzeko Probintziako Batzordeak ematen zuen baimena ikusirik, ikerketa egitea erabaki zuen Udalak.
  • 1925-5-6. Enparan kaleko 2. zenbakia zuen etxearen behean zumitz tailerra zabaltzeko baimena eman zioten Anastasio Egigureni.
  • 1925-5-6. Harzubiko plazan gasolina hornitegia jartzeko baimena eman zioten Inazio Irureri.
  • 1925-5-6. Perez Arregi enparantzatxoa lauzatzeko baldintzak onartu zituzten.
  • 1912-5-6. Udal Ordenantza berriak onartu zituzten, eta indarrean jarri bitarteko gestioak egitea erabaki.
  • 1790-5-6. Frantzisko Ibero maisuak parrokiko obrak jarraitzeko hutsuneak egiten zituenez, hari idaztea agindu zioten eskribauari. Gero norbaitekin bidaliko zuen gutuna. Eskutitza jasotakoan herrira itzultzeko esango zioten, beste gauza batzuetarako ere haren beharra zegoelako. Bertaratzean hutsunerik egin gabe parrokiko obrak zaintzeko agertzea erabaki zuten. Horrela izan ezean, herriak beste maisu bat izendatu beharko zuen.
  • 1739-5-6. Erdi kalean hilaren 2an izandako sutean egindako gastuak ordaindu zituen Udalak.
  • 1739-5-6. Sute bat gogoan izanik, parrokiek zera jakinaraziko zutela erabaki zuten: ez zedila inor ausartu tabako hostoa erretzen herri barruan eta Urrestillan -bereziki taberna eta solasaldietarako etxeetan, arrisku handia sortzen zelako-, bi mila maraiko isuna eta zortzi eguneko kartzela jaso nahi ez bazen.
  • 1734-5-6. Pedro Lopez Garin eta haren emazte Millian Goiazek sortutako kaperautzako patroia herria izanik, Zabalia baserria alokatzea erabaki zuen. Juan Egibar eta Maria Juanisek sortutako kaperautzako Larrea baserriarekin ere gauza bera egin zuen.
  • 1733-5-6. Bustinzuriko Gurutzearen estalpeari gainean beruna jartzea erabaki zuten.
  • 1719-5-6. Herriko Artxiboan zeuden herritar eta biztanleen 40 eskopeta eta gehiagoren konponketa ordaindu zuen herriak.
  • 1719-5-6. Herritar soldaduz osatutako konpainia kanpoan zegoen eta, bere kapitainak laguntza eskatu zuenean, zama bat ardo eta beste zama bat ogi bidaltzea erabaki zuen herriak.
  • 1692-5-6. Parrokiko erretaula nagusia aztertzeko, Felipe de Castillo arkitektua izendatu zuen herriak.
  • 1357-5-6. Soreasu errota egitea erabaki zuten.
  • 1319-5-6. Enparan errotan aleak ehotzeko agindua eman zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan