Eguna: 6-15

  • 2019-6-15. Nagore Alkortak, Azpeitiko lehen emakume alkateak, aginte makila jaso zuen Eneko Etxeberriaren eskutik, 2019-2023 agintaldiko udal berria eratzeko udalbatzarrean.
  • 2017-6-15. Arkupehotsak egitasmoa aurkeztu zuen Kulturaz kooperatibak, Sanagustingo oholtza txikiaren bidez musika sortzaile hasiberriei "plaza duin bat" eskaintzeko helburuarekin.
  • 2014-6-15. Azpeitian herri galdeketa egin zen aurrenekoz. Plaza nola eraberritu erabakitzeko egin zen galdeketa, eta oinezkoentzat eta kioskoduna izatea bozkatu zuen hauteslekura joandako herritarren gehiengoak.
  • 2010-6-15. Olatz Izagirre azpeitiko bizilagunaren kontrako euroagindua onartu zuen Paueko auzitegiak.
  • 1998-6-15. Joxe Urbieta 'Takolo'-k eta Benantxio Iruretak McKinley gailurra (6.194 metro) lortu zuten.
  • 1991-6-15. Lino Xoxoteko artzainari omenaldia egin zioten.
  • 1959-6-15. Herriko bariantearen proiektua onartu zuten.
  • 1925-6-15. Euskaltzaindiko lehendakariak adierazi zuen Karmelo Etxegarai jauna bertako kide izendatzeko eguna atzeratu zeneko arazoak alde batera gelditu zirela. Hilaren 25eko arratsaldeko zazpietan ospatuko zen ekintza, eta aho batez onartu zuen Udalak.
  • 1908-6-15. Korporazioan joatea erabaki zuten parrokian abestuko zen 'Te Deum' elizkizunera, kontuan izanik bederatzigarren hilean zela haurdun erregina.
  • 1891-6-15. Herriko urtegiak eta ur banaketa-sarea zaindu beharko zituen lanpostuaren baldintzak eta arautegia onartu zituzten.
  • 1813-6-15. Gerra komisarioak eskatu zuen 600 zatikoa Antzuolara bidaltzea. Batzordeari erantzutea erabaki zuten, egiten ari ziren gestioen berri emanez, eskaera ahalik eta azkarren erantzuteko. Eskaeraren zati bat bidali zuten, ogia eta haragia bakarrik bidaliz arratsaldeko seietarako, ardoa eta pattarra bidaltzea ezinezkoa zitzaielako.
  • 1775-6-15. Ardoa, pattarra eta mistelari lau maraiko zerga ezartzeko baimenaren luzapenaren berri eman zuten. Bildutakoa errukietxerako izango zen.
  • 1775-6-15. Manuel Altuna Osa eta Antonio Eizagirrek idatzitako gutunen berri eman zuten. Altunaren gutunean apezpikuak Sigueza (Espainia) katedraleko doktore izendatu zuela zioen. Eizagirrerenean, berriz, AƱover del Tajoko (Espainia) apaiz izendatu zuela erregeak. Biak zoriontzea erabaki zuten.
  • 1744-6-15. Ondarru etxeari altuera kendu nahi zioten eta etxearen zati handiena bota egin zuten. Azpian bi langile harrapatuta gelditu ziren, eta etxea guztiz bota behar izan zuten bi langileak ateratzeko. Udalak Inazio Ibero maisuari eskatu zion herrian arriskuan ziren etxeen berri emateko.
  • 1719-6-15. Gerrako Diputazioaren albistea jaso zuten. Bertan erregeak Tolosara iristear zirela esaten zen eta hornikuntzek ongi eginda egon behar zutela. Ardo eta haragia hornitzen zuten herriei albistea pasatzea erabaki zuten, behar zen guztia ekartzeko, 50 duketako isunarekin.
  • 1714-6-15. Pedro Martin Goikoa margolariak Urrestillako parrokirako egindako margoak egokitzat hartu zituzten. Erabaki hori Joseph Loza margolariak eta Juan Apaeztegi arkitektuak ikusi ondoren hartu zuten.
  • 1712-6-15. Enparan errotako presa berria egitea eta Soreasu erretakoan konponketak egitea erabaki zuten.
  • 1685-6-15. Harakinak ahariaren tokian ardia saldu zuela jakin zuten. Alkateari harakina zigortzea eskatu zioten.
  • 1665-6-15. Arrantza egiteko ibaia gelditu zutenak askatzea erabaki zuten, lau errealeko isuna ordainduta.
  • 1640-6-15. Herriaren beharrei erantzuteko, zuhaitz landaketak derrigorrezkoak ikusi zituzten. Gai horretako adituak hurrengo egunean egingo zen bilerara deitzea erabaki zuten, zuhaitz landaketak non egin erabakitzeko.
  • 1562-6-15. Loiolako jaunak jakinarazi zuen igandean Urrestillako mezan izan zela. Urrestillan, bertakoekin hitz egin zuen parrokiko etxezain auziarekin amaitzeko. Abokatu batengana jotzea erabaki zuten, bere iritzia jakiteko eta gaiarekin jokatzeko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan