Eguna: 6-2

  • 1990-6-2. Fausto Mugerza eta Xabier Mindegia neurtu ziren 20 enbor kana erdikoekin. Lehenenak 56.11 behar izan zituen lana amaitzeko eta bigarrenak 62.04.
  • 1958-6-2. Suteak erretako Erdi kaleko 8. zenbakia zuen etxearen tokian beste bat altxatzeko baimena eman zioten Luis Lizasori.
  • 1902-6-2. Azoka plazan iturri bat jartzea erabaki zuten eta bertako komunetara ura sartzea.
  • 1868-6-2. Diputazioari eskerrik beroenak ematea erebaki zuten idatzi bidez, maiatzaren 31n ospatuko zen elizkizunerako gonbitea ontzat hartu zuelako. Elizkizun horretan, San Inazio Gasteizko apezpikutzako, Gipuzkoako eta Bizkaiko apezpikutzako patroi izendatu zela ospatu zuten.
  • 1868-6-2. Loiolako erretoreari baimena eman zioten Loiolara ura sartzeko, egin beharreko lanak aurrera eramateko.
  • 1865-6-2. Udala batzar berezian bildu zen, nafarreria zuten pertsonak bakartu eta zainduak izan zitezen lokal bat aurkitu nahian, izurritea ez zabaltzeko. Alkateak adierazi zuenez, herriz kanpo zegoen Etxebeltz baserriko jabearekin hitz egin zuen. Hari etxea eta baratza urtebeterako alokatzeko eskatu zion. Etxebeltzekoak honako hau eskatu zion: bi mila erreal ordaintzeko nafarreria zuen inor gerturatzen ez bazen, eta gerturatzen bazen sei mila erreal. Alkateari gehiegizkoa iruditu zitzaion eta San Miguel baserriarekin pentsatzen hasi zen, erabili aurretik beharrezko obrak eginda. Bertan bizi zirenekin ere hitz eginda zegoen alkatea eta, gainera, tratu batera iritsi zen, une batetik bestera lanean hasteko baimenarekin. Denen aldetik onartu zen alkateak eginiko gestioa.
  • 1790-6-2. Parrokiko apaizei idaztea erabaki zuten, errogatiba egiteko eskaera zuzenduz Olazko ermitara, bertan den Andre Mariaren irudiari erregutzeko eguraldia hobetzeko, herritarrek era guztietako behar handiak zituztelako.
  • 1656-6-2. Urrestillako parrokiko etxezainaren eskaera onartu zuten: Susparainera herriaren basoetako egurra eramatea ordaintzea.
  • 1640-6-2. Nafarroako Priore Handiak -Kantauriko armadako armen gobernadoreak- idatzitako idatziaren berri eman zuten. Bertan, probintziak erregeari eskainitako 20 konpainia eskatu zituen. Herritar guztiei hilaren 6rako deialdia egitea erabaki zuen Udalak, gaiari buruz neurriak hartzeko.
  • 1599-6-2. Herria atzeratzen joan zelako, Felipe III.aren aldeko pendoaik altxatzeko ekintza ekainaren 3an egitea erabaki zuten, Gorputz egunean.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan