Eguna: 6-9

  • 2007-6-9. Gorka Karapetok mutilen elite mailako probako lehen postua lortu zuen Diman (Bizkaia) Rockmaster Eskalada Txapelketan.
  • 1990-6-9. Sanjuandegin, Aitonena II jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
  • 1967-6-9. Zaborrak erretzeko labea egitea enkantean adjudikatu zioten Legorretako Juan Sanchezi.
  • 1963-6-9. Udalak parrokiak herriko hilerriari buruz eginiko uzketa onartu egin zuen.
  • 1927-6-9. Luis Lopetegi 'Agerre I.a' kirolari handia jaio zen.
  • 1924-6-9. Lazaretoa egiteko obrak adjudikatu zizkioten enkantean Gregorio Segurolari.
  • 1913-6-9. Jakoba Macia y Mir lekaimeak egin zuen baimen eskaera Jesus eta Maria ordenako mojak eraikin bat herrian egiteko. Baiezkoa eman zioten.
  • 1902-6-9. Etxebizitzetara ura zabaltzeko arautegia onartu zuten; hau da, argitaratu eta zabaltzea erabaki zela.
  • 1875-6-9. Parrokiko apaizak adierazi zuen hurrengo eguneko elizkizuna San Agustingo elizan goizeko bederatzietan izango zela. Zortzi eta erditan Udala biltzea erabaki zuten, korporazioan zain egoteko giltzarekin elizako sarreran. Ondoren erretoreari eskainiko zioten giltza. Korrejidoreari eta herrian zen komandanteari gonbitea pasatzea erabaki zuten.
  • 1804-6-9. Manuel Furundarena apaizak egiaztatu zuen Elormendiko San Pedro ermitaren egoera larria. Apaiza Iruñeko apezpikuari bidaltzea erabaki zen, antzeko ermitak profanatuak izan zirela jakinarazteko, elizari ezinezkoa egitean zutik edukitzea.
  • 1755-6-9. Kontseilu Nagusiak hilaren 2an emandako ordenaren berri eman zuten. Orden horrekin lau maraiko zerga ezartzeko eskubidea zuten herrian sartzen zen pitxar ardo, pattar eta mistelari. Zerga horrek hamar urteko ahalmena zuen. Bertatik lortutako dirua derrigorrez San Martin ospitalean sortu nahi zuten Errukietxean izango ziren behartsuei laguntzeko erabili behar zen.
  • 1743-6-9. Diputazioaren albistea iritsi zen, prestatuta zegoen konpainia Getarira joateko aginduz. Agindua betetzea erabaki zuten.
  • 1713-6-9. Herritarrei saldutako egurraren kontuak eman zituzten ezagutzera. Guztira 2.404 erreal, Urbi, Iturrikoa eta Narzabal basoetan.
  • 1688-6-9. Elur hornitzaile Joseph Abarrategi kexatu egin zen, Izarraizko izoztegian ura gelditzen zelako. Horren ondorioz, hark ez zuen izango biderik kanporatzeko elurra urtzean. Beraz, bide hori ahalik eta azkarren egokitzea eskatzen zuen. Izoztegia ikusi eta neurriak hartzea erabaki zuten.
  • 1688-6-9. Arrantzarako sareak zituzten guztiei agindu zieten sareak ikusteko udaletxera eramateko ostegun goizeko bederatzietarako. Agindua betetzen ez zuenak bi mila maraiko isuna eta zortzi eguneko kartzela zigorra bete beharko zuen. Parrokietatik egin zituzten deialdiak.
  • 1680-6-9. Onartu egin zuten Joseph Iturriagak eginiko proposamena, zilarrezko 70.000 erreal eskainiz herriaren baso eta mendiak erosteko. Hamabost urteko epea eman zioten ikatza ateratzeko.
  • 1591-6-9. Marina Agirreri eman zioten baimena parrokian kapera bat egiteko. 150 dukat elizari ordaindu zizkion eta astean behin bi meza errezatzeko kapilautza sortu zuten.
  • 1568-6-9. Ikatzarentzat beste herrietako neurri bera erabiltzea erabaki zuten, kontuan izanik burdinarena zerbait igo egin zela eta ikatzarenak berdin jarraitzen zuela.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan