Eguna: 7-16

  • 1981-7-16. Osasun Zentroa Azpeitian kokatzea erabaki zuten, Azkoitiak baino biztanle gehiago zituelako eta aurrera begira ere aldea handitzen joango zela pentsatuta.
  • 1976-7-16. Manuel Altuna zinegotziak aurkeztutako mozioa onartu zuten eta, beraz, Udalak aho batez erabaki zuen Espainiako erregeari udaletxe guztietako balkoietan ikurrina zintzilikatzea onartzeko eskatzea -Espainiako banderarekin eta herrikoarekin batera-. Hegoaldeko lau euskal probintzietako udaletxe guztietara eskaera horren kopia bidaltzea ere onartu zuten.
  • 1976-7-16. Udalak Inazio Belokiren orubea erostea erabaki zuen.
  • 1975-7-16. Arte eta Kultur Ondareko zuzendari nagusiak Basazabal etxeari buruz bidalitako idatzia irakurri zuten. Udalari etxe hori erosteko prest izango ote zen galdetu zioten, eta Udalak herriari ordaintzea ezinezkoa zitzaiola erantzun zuen. Udalak egokiagotzat zuen berritze lanak egin ondoren eraikina herriari eskaintzea, kultur ekintzak aurrera eramateko.
  • 1944-7-16. Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkari batekin bildu ziren Lagun Onak Futbol Taldeko kide batzuk.
  • 1923-7-16. Hilaren 9an Altxor Publikoko zuzendari nagusiak alkateari herritik Loiolara bitarteko errepidea egiteko dirua lortzeko, hiru auto eta hiru lote ganaduren zozketa egiteko emandako baimenaren berri adierazi zuten.
  • 1892-7-16. Herriko lehen instantziako Epaitegia ezerezean utzi zuen erreal dekretua eman zuten.
  • 1811-7-16. Hil honen 6an erabakitako kontribuzioa kobratzea erabaki zuten, eta atzeratutakoei adierazi zieten hiru egun igaro ondoren diruzaina etxeetara joango zela, diruaren ordaintzat garia bahitzera.
  • 1773-7-16. San Agustin eta Santo Domingo komentuei uztailaren 30 eta 31ko gauetan argiak pizteko eskaera egitea erabaki zuten.
  • 1745-7-16. Azkoitiko herriak Munategi ingurura bitartean bide zabal bat egin zuen, eta hura jarraituz Loiolara bitartekoa egitea erabaki zuten, herrian dirua aurreratuko zuenik bazen-eta. Zubi berria egitea ere komenigarria iruditu zitzaien, eta erabakia hartzeko abuztuaren lehen egunean udalbatzar nagusia ospatzea erabaki zuten.
  • 1719-7-16. Ormaetxe baserrian zen haur utzia, Blas Etxanizen emazteari ematea erabaki zuten, hazi zezan.
  • 1706-7-16. Donostian ospatutako Gipuzkoako Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren berri eman zuten. Herri guztietako biztanleak armekin prestatuta izatea eskatzen zuten, sendi bakoitzean gutxienez alkabuz, moskete edo fusila izan behar zen, 50 errealeko isunaren azpian. Deialdia hil honen 30ean egitea erabaki zuten, egun guztian udaletxera sendi bakoitzetik bakar bat armak erakustera agertuko zen, eta horrela guztien zerrenda osatu.
  • 1599-7-16. Herriz kanpo bizi zirenek nahiko lan zuten soroetako uzta jasotzen eta gaizki etortzen zitzaien izurriteagatik guardiak egitea. Beraz, herriak guardiak, oraingoz, barruan ziren biztanleek soilik egitea erabaki zuen. Izurriteak bereganatu zituela iruditzen zitzaien pertsonek Idiagirre baserria erabiltzea erabaki zuten.
  • 1515-7-16. Herriaren aginduz haur utzi bat hazten ari zen emakumeari agindutakoa ordaindu zioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan