Hamarkada: 1510

  • 1519-8-15. Carlos I.ak emandako erreal zedula baten bidez Juan Antxieta musikaria berrabildu zuten, Errege Katolikoa hiltzean ondorioak jaso baitzituen.
  • 1518-8-15. Parrokiko Ibarluze kaperan meza santuak ematen hasi ziren.
  • 1518-3-5. Martin Garcia Oñazek maiorazkoa sortu zuen, bere oinordeko Beltran Oñaz izendatuz.
  • 1517-8-31. Langile batekin eta herriaren aginduz Domingo Eizagirreri Burgosera (Espainia) egindako bidaiaren gastuak ordaintzea erabaki zuten. Parrokiak izan beharreko itxuraz harginen artean iritziak jasotzera joan ziren.
  • 1517-5-13. Zurbanoren kapera parrokian egiteko baimena eskatu zuen Pedro Eizagirrek. Baietza eman zioten.
  • 1517-3-16. Behobiako gotorlekurako 12.604 marai eman zituen herriak.
  • 1516-9-26. Tuyko apezpiku Martin Zurbanok testamendua egin zuen.
  • 1516-8-26. Nafarroako matxinadara joan ziren 79 herritarrei ordainketa egitea erabaki zuten.
  • 1516-3-4. Ordainketa batzuk egin zituen Azpeitiak, izurritea zen herrietatik hurbiltzen zirenak zaintzen guardia egin baitzuten herriaren sarreretan.
  • 1516-3-4. Burutik erabat nahasturik herrian agertu zen fraide bat Iruñera eraman zutelako, 2.000 marai ordaindu zizkioten Juan Martinez Larraar-i.
  • 1516-3-4. Herrian ziren txerrien zerrenda osatu zuten, 865 txerrirentzat jasotako ezkurra banatu ahal izateko.
  • 1516-3-4. Leizeaga eta Ixtioren artean bidea egitea erabaki zuten, baita herria eta Badiola tartean ere.
  • 1515-7-16. Herriaren aginduz haur utzi bat hazten ari zen emakumeari agindutakoa ordaindu zioten.
  • 1511-10-5. Juana erreginak pribilejio bat sinatu zuen, herrian Frantziskanetako lekaimeekin zer gertatzen zen galdetuz.
  • 1510-8-25. Maria Lasao, Domingo Usarragaren alargunak, Frantziskanetako lekaimeek erosi zioten lurraldearen eskritura sinatu zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan