Ekonomia

Negoziazioa Euskal Herrira ekartzea eskatu dute Corrugados Azpeitiako eta Lasaoko langileen ordezkariek

Uztarria.com | 2013-05-16 : 12:04 | Ekonomia

Herenegun, asteartea, Corrugados Azpeitiako eta Corrugados Lasaoko langileen ordezkariek bilera egin zuten Madrilen, Gallardo Taldeko buruekin. Azpeitiko eta Lasaoko langileak kaleratzeko Gallardo Taldeak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Txostenaren (LET) negoziaketen barruan, hirugarren bilera izan zen asteartekoa.

 

»» Segi irakurtzen

Merkatariek inbertsioak egiteko diru laguntza eska ditzakete dagoeneko

Uztarria.com | 2013-05-16 : 10:18 | Ekonomia

Gutxienez 600 euroko inbertsioak egin nahi dituztenek eskatu ahal izango dute laguntza, ekainaren 17a baino lehen.

»» Segi irakurtzen

Maiatzaren 30ean greba orokorrererako deia egin dute ELA eta LABek

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2013-05-15 : 13:10 | Ekonomia

 

Herritarrak maiatzaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarera atxikitu daitezen mobilizazioak hasi dituzte sindikatuek; LAB eta ELAk elkarretaratzeak egin dituzte goizean Azpeitian, bakoitzak bere aldetik, baina biek ala biek egin die ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Domusakoak energia berriztagarrien gaineko jardunaldian

Gaur Donostian energia berriztagarriei buruzko jardunaldi bat izan da, eta Euskal Herriko eremu batzuetako esperientziak azaldu dituzte, hala Hegoaldekoak, nola Iparraldekoak. Tartean, Domusa Errezilgo kooperatibaren berri eman du bertako ordezkari ...

»» Segi irakurtzen

Lan hitzarmena sinatu dute San Martin Egoitzan

Aurreko astean sinatu zuten akordioa Eneko Etxeberria San Martin Egoitza Fundazioko lehendakariak eta egoitzako langileen ordezkariak (argazkian). "Hitzarmena sinatzea garrantzitsua da -adierazi dute udal arduradunek-, izan ere, uztailaren 7a baino ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (faborez)

Manresatik Azpeitira, Azpeititik Manresara joateko

Uztarria.com | 2013-05-07 : 16:56 | Ekonomia

 

Manresako turismo enpresa bat Inaziotar Bidea autobusez egiteko bidaiak antolatzen hasi da. Joan den maiatzaren 1ean iritsi zen Azpeitira ibilbide hori egingo duen lehen taldea, eta Loiola bisitatzeaz gain, Sanagustin ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lantegia ixteko arriskuan dagoela uste dute Corrugados Lasaoko langileek

Uztarria.com | 2013-05-03 : 10:32 | Ekonomia

Lasaoko enpresak merkatua baduela, bideragarria dela eta etorkizuna duela esan dute langileek. Mobilizazioekin hasi dira, eta aurrerantzean, egoerak horrela jarraitu bitartean, elkarretaratzeak egingo dituzte astearte eta ostegunetan, Lasaoko lantegi ondoko errepidearen alboan, 13:30etik 14:30era bitartean.

 

»» Segi irakurtzen

Landa-paisaien balioez jabetzeko egitasmoa hasi du Urkomek

Urola Kostako Hitza | 2013-05-02 : 16:39 | Ekonomia

Baserri-paisaiak mantentzeko proposamenak jasoko dituzte hilaren 9an Sindikatu Zaharrean egingo duten saio irekian. Ondoren, iritziak aztertu eta eskualdeko erakundeei eta eragile sozial eta ekonomikoei aurkeztuko dizkiete, "hurrengo urteetan ekimenak gauzatu ditzaten".

»» Segi irakurtzen

Nazioartekotzea jomuga

2013. ekitaldirako Nazioartekotzeko Beken Programa deialdia egin du Loiola Berrikuntza Fundazioak. Beka horiek eskatzeko epea irekita dago maiatzaren 20ra bitartean. Informazio eta xehetasun gehiago behar duenak 943 854011 edo 620048897 ...

»» Segi irakurtzen

Bukatu da Informatika Astea

Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHIko informatika alorrak antolatuta, VIII. Informatika Astea izan zen joan den asteartetik ostegunera bitartean. Herrixen eta Bertan merkatari elkarteekin lankidetzan antolatu zituzten hitzaldiak eta jardunaldiak, eta batez ...

»» Segi irakurtzen

Zaplastekotik esnatzen

Urola Kostako Hitza | 2013-04-25 : 17:35 | Ekonomia

Krisia gogotik ari da astintzen Azpeitia. 1.059 langabeturekin, beste 300 langile kalean gelditzear dira, eta dendak bezeroz husten ari dira. Pixkanaka bada ere, erakundeak eta norbanakoak erreakzionatzen hasiak dira.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (baita, kantabresa, batgeyo, mallaskue...)

"Etorkizunerako eredua ez da soldatak jaistea, baizik eta produktu berriak sortzea"

Tolosaldeko Hitza | 2013-04-24 : 16:32 | Ekonomia

Unibertsitateko ikerlaria eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendaria da Mari Jose Aranguren urrestildarra. Tolosaldeko Hitza-n elkarrizketatu dute, Zizurkilen emango duen hitzaldi bat dela eta.

»» Segi irakurtzen

Corrugadosetik langileak kaleratzeko txostena aurkeztu dute Madrilen

Uztarria.com | 2013-04-24 : 10:50 | Ekonomia

Atzo, asteartea, aurkeztu zuen Alfonso Gallardo Taldeak lau enpresari (Corrugados Azpeitia eta Lasao, tartean) eragiten dion Lana Erregulatzeko Txostena, Madrilgo Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioan. Ostiralean  Madrilen bilera dute, eta enpresa bakoitzarekin banaka negoziatzeko eskatuko dute Azpeitiko bi lantegietako ordezkariek.

 

»» Segi irakurtzen

Merkatariak sare sozialak lantzen

Sare sozialei etekina ateratzen ikasteko aukera berria dute egunotan Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek -orain bi hilabete ere aritu ziren-. Atzo, astelehena, hasi zen Urola Ikastolak antolatu eta Bertan eta Herrixen ...

»» Segi irakurtzen

Ehunka lagun Corrugados ixtearen kontra

Uztarria.com | 2013-04-20 : 16:32 | Ekonomia

Gaur, zapatua, Corrugados enpresa ixtearen kontrako manifestazioa egin dute ehunka lagunek. 12:00etan abiatu dira plazatik, eta bertan bukatu dute Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeko ELA eta LABeko kideen agerraldiaren ostean.

# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (Miren Alcedo)

Eusko Jaurlaritzari "urgentziazko bilera" eskatuko dio Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeak

Uztarria.com | 2013-04-18 : 17:44 | Ekonomia

"Bi norabidetan" hitz egin nahi dute gobernukideekin: enpresaren bideragarritasunaz Industria sailarekin, eta "denon artean prozesua hona ekartzeko" Enplegu sailarekin. Lana Erregulatzeko Txostenean (LET) lau enpresa batera sartzea eta txostena Madrilen aurkeztearen arrazoiak eta ondorioak kritikatu dituzte berriro.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (balaike, gazte82, batgexo, corrugadosezitxi)

Corrugados Azpeitiako 300 langile eta Lasaoko 38 kaleratzeko txostena aurkeztuko du Gallardok

Uztarria.com | 2013-04-17 : 20:28 | Ekonomia

Azpeitikoei eragingo dien txosten berean Extremadurako beste bi lantegitako beharginen lan-eteteak ere sartu ditu enpresa taldeak, Lana Erregulatzeko Txosten (LET) bateratuan. Gallardo Taldearen ordezkariek gaur, asteazkena, aurkeztu dizkiete agiriak langileen ordezkariei, Madrilen.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 12 (Burdinola, Karmelo, juancarlos, Betikue...)

Zerbitzu orokorretako peoien lan poltsa osatzeko onartuen behin behineko zerrenda kaleratu du Udalak

Uztarria.com | 2013-04-12 : 12:28 | Ekonomia

Hemen onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak. Interesatuek bost egun (apirilaren 15a arte) dituzte erreklamazioak aurkeztu edo zerrendatik kanpo izatea eragin duten akatsak zuzendu ahal izateko.

»» Segi irakurtzen

Bertso berriak, Corrugadosi jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2013-04-11 : 23:41 | Ekonomia

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (corrugadosezitxi)

Corrugados Azpeitiakoek manifestazioa deitu dute hilaren 20rako

Uztarria.com | 2013-04-10 : 11:51 | Ekonomia

Hilaren 20an, zapatuan, izango da manifestazioa Azpeitian, "eskualdeko etorkizun industrialaren alde". Manifestaziorako deia egiteaz gain, "langileen zein eskualdearen etorkizunaren aldeko lana egin dezaten" eskatu diote udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, eta Alfonso Gallardo Taldeak lantegia ixteko erabakia hartu zuenetik, ez dutela "berri gehiago izan" gaineratu dute.

 

»» Segi irakurtzen

Emaitzak: 427 | Orriak: 1 2 3 4 ... 19 20 21 22