Euskara

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.com | 2012-05-08 | Euskara

Urteroko legez, igandean, hilak 13, iparraldeko ikastolen aldeko eguna, Herri Urrats ospatuko da Senpereko aintziran. Aurtengo leloa Elkartuz zabaldu da. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du eta 09:00etan irtengo da, anbulatorio aurretik. Itzulera, berriz, 18:00etan izango da. 

Izena eman nahi dutenek, maiatzaren 10a, osteguna, 18:00ak bitartean dute ...

»» Segi irakurtzen

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatuz kanpaina abiarazi du Udalak

Uztarria.com | 2012-04-20 | Euskara

Iaz Azpeitian aurkeztu ziren 7.803 aitorpenetatik 2.260 izan ziren euskaraz, %29a. Hamar mila biztanletik gorako herrien artean, batez beste, Azpeitian aurkeztu zen euskarazko aitorpen kopuru altuena, baina zenbaki hori urtetik urtera hazten joatea da helburua. Gipuzkoako Foru Aldundia edozein foru departamendurekin harremana euskara hutsez izan nahi duten herritarren errolda osatzen ari dela ere gogorarazi du Ainhoa Beristain Udaleko Euskara batzordeburuak.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Enekoitz Esnaola)

Hiromi Yoshida: "Hizkuntza ez jakitea eta ez erabiltzea, biak gauza bera dira"

Urola Kostako Hitza | 2012-03-01 | Euskara

1995etik ia urtero etortzen da Azpeitira hizkuntzalari japoniarra; Azpeitiko hizkeraren inguruan egin zuen tesia, eta ordutik ikertzen jarraitzen du; bi aste igaro ditu herrian, eta larunbatean etxerako bidea hartuko du.

"Azpeitiko hizkera egun nola dagoen ikertzen ari naiz. Batez ere gramatikalki eta fonetikoki interesatzen zait; azentua eta halako gauzak. Azpeitiko gazte batekin ari naiz lanean. Hark nola hitz egiten duen aztertzen dut, gero ikerketa egin, eta ondorioak ateratzeko".

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Txerk)

UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta laster udal gehiago izango dituela iragarri du

Uztarria.com | 2012-01-16 | Euskara

UEMAko ordezkari politikoek 2012ko egitasmoa eta aurrekontua onartu zituzten zapatuan, hilak 14, aho batez Zumaian

Azpeitia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da 2008ko apirilaren 5etik

 

»» Segi irakurtzen

Herriko 47 enpresa, denda eta entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Uztarria.com | 2012-01-12 | Euskara

Banaketa ekitaldia eguerdian egin dute Sanagustinen

2010az geroztik egindako sustapen lanaren ondoren Azpeitian ziurtagiria dutenen kopurua bikoiztu egin da

 

»» Segi irakurtzen

Azpeitiko Udaleko telefonoek euskaraz jardungo dute

Uztarria.com | 2011-12-02 | Euskara

Gaur, ostirala, sinatu dute hitzarmena Azpeitiko Udalak eta Euskaltel enpresak

Udaletxeko telefono guztietan telefono operadoreagandik jasotzen diren ahozko dei eta sms mezu guztiak euskaraz bakarrik jasoko ditute

 

»» Segi irakurtzen

Euskara hitzean eta hortzean

Urola Kostako Hitza, uztarria.com | 2011-11-30 | Euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an da, eta ostiralean, hilaren 2an, ospatuko dute aurten ikastetxeetan

Hainbat ekimen antolatu dute ostiralerako

»» Segi irakurtzen

Hiru urteko lanaren ostean, Azpeitiko ahozko ondarea jasota

Uztarria.com | 2011-11-18 | Euskara

Gaur, ostirala, proiektua bukatutzat eman dute Badihardugu elkarteko kideek eta Udaleko ordezkariek

.75 herritarren lekukotasunak jaso dituzte hiru urteotan

 

»» Segi irakurtzen

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eskerrak eman dizkie Kilometroetan lagundu zuten guztiei

Uztarria.com | 2011-11-18 | Euskara

Guztien lana "eskertu, zoriondu eta ospatzeko" bazkaria antolatu dute

Kiruri jatetxean izango da azaroaren 26an

»» Segi irakurtzen

Azpeitian hitanoa landu eta bultzatzeko egitasmoa aurkeztu dute

Uztarria.com | 2011-10-24 | Euskara

Udaleko Euskara Patronatuak eta Mintzola Fundazioak herriko ikastetxeekin elkarlanean garatu dute

Azaroan hasiko dira ikastetxeetan lantzen, DBHko 3. eta 4. mailatako ikasleekin

 

»» Segi irakurtzen

Stephanie Thurman: "Gazteleraz ulertu egiten dut, baina hitz egitea kostatzen zait"

Urola Kostako Hitza | 2011-10-20 | Euskara

Boisen jaioa da Thurman, baina Euskal Herrian bizi da azken 24 urteetan; euskara ikastera etorri, eta bertan gelditu zen

Orain ingeles akademia dauka Azpeitian, beste bi lagunekin batera

 

»» Segi irakurtzen

'Hi ere hikaz', Azpeitiko hitanoaz aritzeko tailerra

Uztarria.com | 2011-10-14 | Euskara

Koldo Aldalurrek emango du eta urriaren 19an hasiko da

"Ideia da talde bat osatzea eta, ahal bada, leku eta adin ezberdinetako jendearekin osatzea", azaldu du Aldalurrek

»» Segi irakurtzen

Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute

Urola Kostako Hitza | 2011-10-11 | Euskara

Tafallan izango da Nafarroako ikastolen aldeko festa, igandean

Autobuserako izena emateko Azpeitiko Ikastola Ikasberrira zuzendu edo 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu behar da

»» Segi irakurtzen

Badatoz Kilometroak, badator festa giroa

Uztarria.com | 2011-09-12 | Euskara

Zapatuarako, hilaren 17rako, egun guztiko egitaraua antolatu dute XJ auzolaneanek, Kilometroak 2011ko antolatzaileek, Tabernarien Elkartekoek eta Azpeitiko Udalekoek elkarlanean

Hala, puzgarriez, herri bazkariaz, Xake Txapelketaz, kontzertuez... gozatzeko aukera egongo da egun guztian

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria, sokamuturzalie)

Kilometroen harira, mendi proiekzioak eskainiko dituzte

Uztarria.com | 2011-09-08 | Euskara

Datorren asteazkenean eta ostegunean, hilaren 14an eta 15ean, izango dira emanaldiak 21:00etatik aurrera, Sanagustinen

Asteartean Benantxio Iruretak Pakistani buruzko proiekzioa eskainiko du; asteartean, Broad Peak mendiaren ingurukoa Juan Vallejok

 

»» Segi irakurtzen

Kilometroak 2011ko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Uztarria.com | 2011-06-29 | Euskara

Gaur, asteazkena, izan da aurkezpena Donostiako Ikastolen Etxean

Abestiaren hitzak Pako Aristirenak dira eta Ze Esatek! taldeak musikatu du

»» Segi irakurtzen

Kilometroak-eko metroak babesteko ekimena abiatu du Ikasberri ikastolak 'Berria'-ren babesarekin

Berria.info | 2011-06-17 | Euskara

Aurtengo Kilometroak jaiak aukera emango die enpresa, saltoki eta elkarteei Internet bidez festaren metroak babesteko, Klikmetroak ekimenarekin

Modu birtualean metro bana egingo duten pertsonak eta metro horiek ordainduko dituzten babesleak elkartu nahi ditu ikastolak

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Gurutze)

'Antzerkiklik!'-erako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.com | 2011-06-17 | Euskara

Zer egunetan ospatuko da aurtengo Kilometroak festa? galderaren erantzuna Urriak 2 da

Asier Osa, Jon Garate, Ioritz Aizpuru eta Ane Senperena dira irabazleak

»» Segi irakurtzen

HABEren 3. maila eta EGA lortzeko ikastaroak izango dira udan

Uztarria.com | 2011-06-07 | Euskara

Ekaina eta uztaila bitartean eskainiko dira ikastaroak

Dagoeneko eman daiteke izena udal euskaltegian

»» Segi irakurtzen

Korrikari harrera beroa

Uztarria.com | 2011-04-13 | Euskara

Jendetza batu da Azpeitiko kaleetan euskararen alde

Ikusi argazki bilduma

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (IrekiAteak, ezgeratuixilik)

Emaitzak: 357 | Orriak: 1 2 3 4 ... 15 16 17 18