Gizartea

Atzerrian eginiko ikasketen homologazioan laguntzeko zerbitzua martxan da Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | gaur | Gizartea

Atzerrian egindako ikasketen homologazioari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri da Emakumeen Txokoan. Gainera, homologazio prozesua martxan jarri nahi dutenei prozesuan zehar kudeaketarako laguntza eskainiko zaie.

Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak hala erabakita, eta emakumeen jabetze prozesua indartzeko helburuarekin, abiatu da zerbitzua. Zerbitzua Bidez Bide elkarteak kudeatuko du. Emakumeen ...

»» Segi irakurtzen

Gaur hasiko dira hondakinen inguruko batzarrak

Uztarria.com | atzo | Gizartea

Gaur, asteazkena, egingo dute hondakinen kudeaketaren inguruko aurreneko batzarra. Guztira bost batzar egingo dituzte eta gaur izango da lehenengoa Urrestillan, 20:30ean hasita.

»» Segi irakurtzen

Solasaldia izango da Emakumeen Txokoan, gaur

Uztarria.com | atzo | Gizartea

Denak al gara Mariren alabak? izenburupean, 19:30ean hasiko da hitzaldia, Emakumeen Txokoan. Margaret Bullen eta Jone Hernandez izango dira hizketan.

»» Segi irakurtzen

Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra

Uztarria.com | 2012-05-15 | Gizartea

Ander E. azpeitiarrak adingabeen egoitza batean hamar urte egin beharko ditu, eta beste bost urtez zaintzapeko askatasuna izango du, urruntze aginduarekin

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (aerol, iber)

Txolarte egun jendetsua

Uztarria.com | 2012-05-14 | Gizartea

 

Joan den zapatuan, hilak 12, ospatu zuten Azpeitian aurtengo Txolarte Eguna. Gipuzkoako zein eskualdeko 400 lagun bertaratu ziren urteroko festaz gozatzera. Udaletxeko balkoitik jaurti zuten suziriarekin eman zioten hasiera egunari. Aurrez, hitz batzuk egin zituzten Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak eta Txolarteko kide Iban Goenagak. Alkateak "eskerrak" eman zizkion elkarteari egunero ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Urolako Trenaren inguruko erakusketa zabaldu dute Trenaren Museoan

Uztarria.com | 2012-05-14 | Gizartea

Erakusketa bi zatitan dago banatuta; kanpoan jarri dituzten panel batzuetan 30 argazki daude ikusgai, eta tren bateko bagoian ikus-entzunezko lan bat ikusi daiteke.

 

»» Segi irakurtzen

Hondakinak gutxitzeari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.com | 2012-05-10 | Gizartea

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean. Ekoshopper nola egin erosketa, zaborra ez erosteko izenburupean emango dute hitzaldia Sanmarko Mankomunitateko kideek.

»» Segi irakurtzen

Bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azoka maiatzaren 18an izango da

Uztarria.com | 2012-05-09 | Gizartea

Bertan saltokia jarri edo saltzeko bigarren eskuko materialak eman nahi dituztenek, informazioa jaso edota erreserbak egiteko epea irekita dago. Azoka 17:00etatik 20:00etara egingo da, herriko plazan, eta karpak eta mahaiak Udalak jarriko ditu.

 

»» Segi irakurtzen

Asteburuan jazotako gertaeraren harira, Eztabaida Foroa antolatu du Bilgune Feministak

Uztarria.com | 2012-05-09 | Gizartea

Herriko emakume guztiak deitu dituzte zapatu goizean, hilak 12, Emakumeen Txokoan egingo den Eztabaida Forora. Bilgune Feministak esan duenez, "zuen ekarpena garrantzitsua da eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu".

»» Segi irakurtzen

Saninazioetako ekitaldi antitaurinoak antolatzeko bilera, gaur

Uztarria.com | 2012-05-09 | Gizartea

20:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean.

»» Segi irakurtzen

Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute ostegunean

Uztarria.com | 2012-05-08 | Gizartea

Urola kalea 6ko udal biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin beharko dute.

»» Segi irakurtzen

Hasi da 2012ko Gazte Astea

Uztarria.com | 2012-05-07 | Gizartea

 

'Asko dago ikasteko. Asko dago irabazteko. Animau hai gazte!' idatzita zuen pankartaren aurrean txupinazoa bota eta martxan jarri dute Gaztetxeko kideek aurtengo Gazte Astea. Igandea bitartean (maiatzak 13) egunero izango da hitzorduren bat. Ikusi egitaraua hemen: http://uztarria.com/aktualitatea/1336126170

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Azkueren hilketaren auziko helegitearen gaineko saioa bukatu da

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-05-07 | Gizartea

Epaizain geratu dira bi aldeak. Maiatzaren 17an epai finkorik ez balego, Ander E. aske gera liteke. Martxoan Nuarben erasotu zuten emakumeak deklaratu du lekuko gisa eta defentsa abokatuak erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (Lotsie, iber)

Asteburuan emakume batek jasandako "eraso sexista larria" salatu du Udalak

Uztarria.com | 2012-05-07 | Gizartea

Gaur, astelehena, plazaratu duen salaketa oharrean, emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko protokoloa onartu eta martxan jarriko duela ere aurreratu du.

»» Segi irakurtzen

Azpeitiko Udalak hondakinen kudeaketaren inguruko batzarrak egingo ditu herritarrekin

Uztarria.com | 2012-05-07 | Gizartea

Hondakinen kudeaketaren eztabaidaren harira, Bilduk prentsaurrekoa eman du. Bildukoek diotenez, "urteak daramatzagu Azpeitian nahiz inguruetako herritarraen hondakinak zabortegian pilatzen. Gaineratu dute, "papera, ontziak, beira eta organikoa nahasita botatzen aritu gara eta ari gara gaur egun ere". Gauzak "gaizki egiten ari garela eta "ondorioak larriak" izangi direla jakinarazi dute oharrean.

 

»» Segi irakurtzen

Txolarteko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, bihar

Uztarria.com | 2012-05-07 | Gizartea

Txolarteko Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga elkarrizketa on-linean izango dira bihar, asteartea, 19:00etan hasita. Bidali zuen galderak hona.

 

»» Segi irakurtzen

Bi gizonezko atxilotu dituzte bart, emakume bat sexu harremanak izatera behartzeagatik

Uztarria.com | 2012-05-06 | Gizartea

Bart goizaldean gertatu da erasoa. Senarrak emakume bat behartu du berarekin eta bere lagunarekin sexu harremanak izatera. Emakumea ukatu, eta eraso egin zion senarrak. 39 eta 42 urte dituzte bi atxilotuek.

»» Segi irakurtzen

Elkartasun 'flash mob'-a

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-05-04 | Gizartea

Azpeitiko Elkartasun Egunerako (maiatzak 19) abesti lehiaketa Skandalue taldeak irabazi zuen 'Distantziak laburtuz' abestiarekin. Elkartasun egunean 'flash mob'-a egingo da Azpeitiko plaza Nagusian 18 ...

»» Segi irakurtzen

Astelehenean aztertuko dute 'Azkue auzia'-n defentsaren helegitea

Urola Kostako Hitza | 2012-05-04 | Gizartea

Defentsa abokatuak akusatua absolbitzeko eskatu dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiari; saio irekia izango da. Joan den hilean epaileak hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (iber)

Astelehenean hasiko da Gazte Astea

Uztarria.com | 2012-05-04 | Gizartea

Astelehenean, hilak 7, hasiko da Gaztetxeak antolatuta, 2012ko Gazte Astea. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik igandera bitartean. Besteak beste, hitzaldia, mahai-ingurua, dokumental emanaldia, bazkaria, bertso trama izango dira datorren astean.

 

»» Segi irakurtzen

Emaitzak: 860 | Orriak: 1 2 3 4 ... 40 41 42 43