Antonio Aldalur:

Nerea Uranga

Zelatungo txabolazalie. Azken 25 urtien Azpeitiyen bizi dan errrezildarra, lanbidez kamiolaye da. 27 urtien Zelatunen jaten eta edaten ematen du, asteburutan jairik gabe.

  (Nerea Uranga)

Izetez errezildarra...

Errezilko Baldarrain baserrikue. 25 urte dira, oraintxe abuztuan, Azpeitira etorri nintzela. 31 urterekin ezkondu eta orduantxe etorri nintzan.

Zelatunen dauden hiru txabolatatik bat zurea da.

Bai, lehen Joxe Aiertzarena zan. Harekin kamioian ibili nintzan hamabost urtian eta hortik ezagutzen nuen. Berak saldu zizkidan txabola eta terrenok.

Noizko kontuek die hoiek?

1974an, eneruan, hasi nintzan txabolan, oraintxe dala 27 urte.

**Zelatuneako pistie’re beranduokoa da ba...**

Hasera batian bizkarrean igotzen nituen janak. Lanbatian urdaiazpikoa, xolomoa-eta, eta jai goizeako uzten nituen ogik. Makina bat buelta emandakoa naiz. Oin pista dao eta osasuna ere ez daukagu lehen bezalakoa.

Sanidadekuekin nahiko kontu izan dezue ba jaten ematen dezuen mendiko-txaboletakuok.

Legal jartzeko eskatzen ziguten, hortako obrak ein beharra zaon. 2003ako ez zegola presaik esan ziguten; guk lehenago ein deu, dana legal jarri deu, jatekua eta emateko permisue lortu deu. Errezilgo alkatiek ere esan zidan jana eman neikela.

Beti irekita izaten al dezu txabolie?

Urte guztin irekita eta Saninaziotan jai. 27 urtien hala izan deu; lehen eguerritatik erregenak artien irekita izaten genun, baina orain 7-8 urte, egualdi txarra izaten baita han, eta ixten hasi ginen.

Iraileko jayetan makina bat jende izengo da han.

Egualdi ona izaten danien jende asko ibiltzen da, eubi egiten dunien kitto.

Lehengo Zelatungo erromeyek zerikusi handik ez debe izango oinguekin.

Leno soinujolea ematen zuten, neure anaiek-eta’re makina batetan eman izan zuten. Ordun denak dantza eiten zuten, dantza iten zunai intsigni txiki bat jartzen zitzaion eta dantza eiteatik kobratu. Hola ordaintzen zien soinujoliek. Oin geuk txabolazaliek ematen ditugu eta geuk pagatzen ditugu.

Azpeitiar dezente hurreatukoa ba Erniyoaldere?

Azpeitiar asko izaten da han, batzuk joera handia dute hara joateko.

Zelatun zerbait izango da zuretzat?

Txiki-txikitatik asko gustatzen zitzaten, umetan Errezildik askotan izaten baiginen, eta hantxe txabola erosteko kapritxo hori nuen. Gaur’e asko gustatzen zaiten lekua da.