Itsasi, 25 urteko ibilbidea dantzan

Irailaren 14ean, Aitonenako aretoa jendez gainezka zela, Itsasi Dantza Taldearen ibilbidea jasotzen duten liburua eta bideoa aurkeztu ziren Itsasiren 25. urteurreneko ekitaldien barruan. Liburuaren egileak Nekane Larraņaga eta Joxe Luis Aizpuru dira, taldeko kide ohiak. Bideoaren egileak, berriz, Xabier Briz (Itsasiko kide ohia) eta Agustin Lizarralde dira. Biak salgai daude Iratzar, Martinez, Eklipse eta Belaetxe liburudendetan.

Aurrekariak
Aurrekariak.  1926. urteko argazkia. Dantzari azpeitiarrak Eskustan. Pedro Etxeberria *Pedrotxo*, lehen lerroan, eskuinetik bigarrena. 
Hasierak.
Hasierak. .  1977ko Saninazioetako umeen egunean egin zuen bere lehen emanaldia Itsasi taldeak. Iņaki Letamendia, ikurrina astintzen.  
Ttuntturroak
Ttuntturroak.  Itsasiko ttuntturroen taldea.  
Atzerrian
Atzerrian.  Parisen, Sidmouthetik bueltan (Erresuma Batua). 1987 urtea.  
Herriari begira
Herriari begira.  Zinta dantza. Azpeitia Dantzan 2000.  
Herriko beste taldeekin
Herriko beste taldeekin.  Zuhaitzari omenaldia dantzatzen, Maiatza Dantzan-en. 1987an plazan.  
Gaur egun
Gaur egun.  Gaur egun Gaur egungo Itsasi Dantza Taldeko musikariak. 
Kontrapas-museta
Kontrapas-museta.  Gipuzkoako dantza. 25 urteko ibilbidean, handik eta hemendik ikasiz, batak eta besteak erakutsiz jaso ditu gaur egun bere altxorra osatzen duten dantzak.  
Ezpata dantza
Ezpata dantza.  Gipuzkoako dantza. Itsasi Dantza Taldeak, sortu zenetik, Euskal Herri osoko dantza landu eta ikasi ditu.