Martxoak 8, urteroko aldarria

Ihintza Agirretxe

Urtero bezala, emakumearen nazioarteko eguna dela-eta ekitaldiak antolatu dituzte Udalak eta Izarraizpeko Sorginek

 
 
 
 

Martxoaren 8a egun seinalatua da mundu guztiko egutegietan; izan ere, emakumearen nazioarteko eguna ospatzen da. Ez da seinale ona izaten urtean egun bat bakarra izatea zerbaitez gogoratzeko, baina egun horretan behintzat normalean iristen ez diren lekuetara iristen da oihartzuna.

Egun horretan, emakumearen eskubideak aldarrikatzen dira, berdintasunerako eskubideak. Izan ere, nahiz eta XXI. mendean sartuta egon eta berdintasunean bizi garela pentsatu, oraindik asko falta da benetazko berdintasunera iristeko.

Zenbat emakume ikusten ditugu eraikuntzan lanean? Zenbat empresaburu? Zenbat kiroletik bizitzen? Horrelako galdera asko daude, baina ondorengo asteetan ahaztu egiten dira.

EKITALDIAK. Emakumearen nazioarteko eguna dela medio, herriko zenbait taldek ekitaldi edo ekintzak antolatu dituzte. Horrela, Udaleko Gizarte Zer-bitzuak hitzaldiak eta mahainguruak antolatu ditu. Mahain-guru horietako batean, herriko zenbait emakume kirolari izango dira beren iritziak eta bizipenak azaltzen eta eztabaidatzen.

Beste aldetik, Izarraizpeko Sorginak Taldeak, urtero bezala kartel lehiaketa bat antolatu du. Horretaz gainera, beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte egun horretarako: sagardotegi batera irteera, esate batera- ko.

Beraz, Azpeitian ere ez dira faltako ekitaldiak martxoaren 8an. l