Klik

Uztarria

Lan gogorra
Lan gogorra.  Luis Mari Arregi eta haren emazte Cristina Murillok baratzan gogor jarduten dute lanean. Izan ere, lan asko egin behar da baserritik bizitzeko; ia egun guztia pasatzen dute barazkiekin lanean. 
Baratzetik garbitzera
Baratzetik garbitzera.  Baratzan garaian garaiko barazkiak bildu, kaxetan sartu eta inguruan duten txabolaren atarira eramaten dituzte barazkiak. Argazkian, kaxarekin bidean. 
Lehen garbiketa
Lehen garbiketa.  Porruak lurretik atera eta baratza aurrean duten txabola txikiaren aurrean ematen diete lehen errepasoa. Han lokatza handienak-eta kentzen dizkiete. 
Errekako uretan
Errekako uretan.  Txabola aurretik errekara jaisten dira –bertan dago– eta ur gardenean garbitzen dituzte euren berdura guztiak. natural-natural. 
Goiz-goizetik
Goiz-goizetik.  Goiz hasten da Luis Mari Arregi lanean. Furgoneta bete, ordenatu... lan asko egin behar da azokan saltzen hasi aurretik. Furgoneta gainezka ekartzen du hark. 
Lanean
Lanean.  Ia ez da ikusi ere egiten kaxen artean! Baina ohituta dago horrelako dorreekin alde batetik bestera ibiltzen. Izan ere, horrenbeste urtean plazara etortzen asko ikasten da. Denetik, gainera. 
Plazan
Plazan.  Eskaileretan gora eskuetan, eta gero arrastaka. Kaxei bultzaka iristen da bere posturaino Luis Mari. Azoka plaza osoa aldez alde zeharkatu behar izaten du horretarako.