Igoerako festa

Maiatzaren 20an partida erabakigarria jokatu zuen Iraurgi saskibaloi taldeak: jokoan EBArako igoera zuen. Jendetza bildu zen kiroldegian, eta irabazle, Iraurgi

Azkeneko minutu gogorrak.
Azkeneko minutu gogorrak..  Azkeneko minutuetan nerbiok aidean izan zituzten Iraurgikoek eta jarraitzaileek. Aurretik ziren bailarakoak, baina garaipena ez zegoen ziurtatuta, aldea txikia zegoelako markagailuan.  
Bukatutakoan, okerrena.
Bukatutakoan, okerrena..  Partida bukatu eta afaltzera joan aurretik trasteak jaso behar izaten dituzte, eta Iraurgi taldekoek beraiek egin behar izaten dute lan hori. Argazkian, Josu Arozena. 
Txarangarekin giroa.
Txarangarekin giroa..  Jendea girotzeko txaranga ere izan zen kiroldegian. Jarraitzaileak kantuan gustura aritu ziren Lan Mobel Iraurgi taldea animatzen. 
Ez ahanzteko moduan.
Ez ahanzteko moduan..  Joxe Luis Zubizarreta *Xubi*, Iraurgi Saskibaloi Elkarteko lehendakariak, ez zuen partidako detaile bat bera ere galdu. Ohi bezala, bideoan grabatu zuen partida historikoa.  
Taldea ez da ahanzten.
Taldea ez da ahanzten..  Ikusle asko izan ziren kiroldegian, eta, nola ez, garai bateko jokalariak ere azaldu ziren bertara. Argazkian, Iñaki Uria —betaurrekoduna— pibot historiko azkoitiarra. 
Zaleak.
Zaleak..  Kirol guztietan daude zaletuak, eta Iraurgikoek ere badituztela ederki nabaritu zen kiroldegian. Batzuk besteak baino sutsuagoak dira, eta bakoitzak bere erara animatu zituen jokalariak. 
Ondoren.
Ondoren..  Partidako tentsioak alde batera uzteko ez dago afaltzera joatera bezalakorik. Lan Mobel Iraurgi taldekoek horixe bera egin zuten, eta argazkia ikusita, ongi pasatu zutela esan daiteke.