Munduari bira

Arantxa Aldalur

Orkatz Kultur Elkarteak uda honetarako lehiaketa antolatu zuen, presoen aldeko banderolarekin argazki onenak nork atera munduan zehar.

Shaduak
Shaduak.  Koldo Eizmendik atera zuen argazki hau, India eta Nepalera udan egin duen bidaian. Kuriosoa da benetan hiru shadu hauen irudia. Shaduek erlijio hinduista praktikatzen dute eta aberastasun guztiei uko egin eta beraien jainko garrantzitsuena den Shibari errezatzen bizi dira. Bigarren saria eskuratu du lehiaketan. 
Betrainiako gazteluak
Betrainiako gazteluak.  Argazki hau, Ioritz Igarataundik ateratakoa da, Bretainian. Gaztelu ikusgarriak bisitatzeko paradaz gain, argazki eder hau atera zuen. Lehenego saria irabazi du lehiaketan. 
Urpean
Urpean.  Venezuelako ur gardenetan atera zuten argazki hau Leire Ibarguren eta Haizea Egigurenek. Hirugarren saria eman diote. 
Handitasuna
Handitasuna.  Argentinan ateratako irudia. Koldo Eizmendik ederki jakin zuen desertuaren handitasuna argazkian erreflejatzen, zeru urdinaren azpian eta lur siku hoien gainean banderola jarriz. 
Josi eta josi
Josi eta josi.  Nepaleko kaleetan aurkitutako jostun irribarretsu honen irudia ekarri zuen Koldo Eizmendik bidaitik bueltan. Ez dakigu banderola josi beharrean al zen, baina irudi polita lortu zuen behintzat. 
Animo motel!
Animo motel!.  Iņigo Karrerak Alpeetan atera zuen argazki hau, Tourrean, aldapa nahiko gogorrean gora zijoazen txirrindulariak animatu asmoz. 
Ama, zer da hori?
Ama, zer da hori?.  Perun ateratako argazki xarmangarri hau Gorka Beobidek aurkeztu zuen.  
Dotore asko
Dotore asko.  Indiako bi gaztetxo hauek dotore asko jarri ziren kamera aurrean, Koldo Eizmendik atera zien argazkirako.