Azpeitiari itzulia

Argazkiak: Lagun Onak MB. Testuak: Ainitze Agirrezabala

Azpeitiaren mugak ezagutzeko lau irteera antolatu ditu Lagun Onak MBak, Udalarekin elkarlanean, 700. urteurrenaren baitan.

Loiola, lainopean
Loiola, lainopean.  Ateri, baina lainope esnatu zen eguna azaroaren 6an, Mugaz Muga Azpeitiko herriari itzulia emateko lehen etapan. Sei-zazpi orduko ibilbidea zuten aurretik. Berrogeita hamar lagunetik gorako taldea, adin guztietako jendeak hartu zuen parte. Goizeko 08:00etan plazatik atera eta, Loiolatik barrena, Berrosuetatik, Txalintxora igo ziren. Gero, Munohaunditik gora, Mendizabal eta Igatera. 
Atasarea, mendiko ataka
Atasarea, mendiko ataka.  Bidean lokatza ugari, Samiño gainera igotzeko malda gogorrak igo eta larre zabalak igaro zituzten. Ailegatzen aurrenak zirenek taldeari itxaron zioten, denak Samiño gainean elkartu arte. Argazkian, baserritarrak lurrak bereizteko jarritako hesia pasatu ahal izateko jendea atasaretik pasatzen. 
Izazpi (973)
Izazpi (973).  Samiñoko tontorretik Pagotxetara jaitsi eta bidean aldapa gogorrrak igotzen sufritu ondoren, eguneko tontor nagusira igo zen taldea: Izazpira (973 m). Han goian ere mugarriak zeuden, Goierri eta Azpeitia bereiziz. Eguneko argazkia tontorrean atera, modakutxoa egin eta behera, etxerako buelta. 
Mendiaren ahoan barrena
Mendiaren ahoan barrena.  Herriko mugak igarotzeko hirugarrengo txango honetan, Ibarbia auzotik Lasaora arteko ibilbidea egin zuten. 
Matxinbentatik Errezilera
Matxinbentatik Errezilera.  Martin Alegriak txistu hotsekin ongietorria eman zien bigarren etapa egiteko plazan elkartu ziren 60 lagun ingururi. Autobusa hartu eta Matxinbentara. Egin beharreko ibilbidea: Matxinbentatik Errezilgo Ibarbia auzora, lau-bost ordu. Argazkian, Matxinbenta. 
Paisaia ikusgarria
Paisaia ikusgarria.  Eguraldi paregabea, ederra, garbia egin zuen bigarren etapan. Beraz, bazterrak eta inguruak ikusteko ezin hobeto. 
Sañoa tontorrean
Sañoa tontorrean.  Eguraldi hotzak eta euriak beldurtuta edo, aurreko bi etapetan baino jende gutxiagok hartu zuen parte –41 lagunek– hirugarrengo honetan. Ibilbidean, altuera irabazi ahala euria elur bihurtuz joan zen. Sañoa tontorrean atera zuten eguneko argazkia, taldean. 
Etxerako buelta, trenean
Etxerako buelta, trenean.  Mendizale denak helmugara, Lasaora, ailegatzean, etxerako bidea Urolako trenean egin zuten. Mugaz muga, Azpeitiko herriari itzulia emateko laugarren eta azken ibilaldia falta zuten egiteko aldizkaria inprentan sartu zenean: abenduaren 4an, Lasaotik Azpeitirako zatia.