Geltoki hutsak

Argazkiak: Gaizka Otamendi. Testuak: Ainitze Agirrezabala

Duela 85 urte, 1926ko otsailaren 22an, inauguratu zen Urolako trenbidea. 60 urte egin zituen martxan; gero ordezko autobusak jarri ziren.

Agur trenari
Agur trenari.  60 urtean zerbitzuan egon ondoren, 1986ko uztailaren 14an bere azken bidaia egin zuen Urolako Trenak, eta 1988an betiko ixtea erabakia hartu zen, herritar asko eta asko trena kentzearen aurka azaldu bazen ere. 60. hamarkadan merkantzien garraioa errepide bidezko garraioak ordezkatu zuen, trenari nabarmen eraginez. 
Zubirik zubiri...
Zubirik zubiri....  Trenbideari izena emango zion Urolako ibaiaren bidea egiten zuen, zubien bidez batetik bestera zeharkatuz ibilbide osoan. Metro zabaleko trenbidea zen. 
Material mugikorra
Material mugikorra.  Bidaiarientzako zazpi automotore elektrikok eta 21 bagoik eta merkantziarentzako hiru automotorek eta 80 zamabagoik osatzen zuten material mugikorra. 
36 kilometro
36 kilometro.  Zumarraga-Zumaia arteko trenbidea 36,613 kilometrokoa zen. 20 zubi eta 29 tunel zituen. 17 geltoki eta geraleku zituen. Aurreneko urtean 200 lagunek jardun zuten lanean. Gerra Zibilaren ondoren 100 pertsonara murriztu zen langileria. 
Ahuntzak langile bakar
Ahuntzak langile bakar.  Denborarekin usteltzen joan den trenbidea bidegorri eta pasealeku bezalako onddoekin hornitu da. Beste leku asko igarotzea ezinezkoa da, lurrez betetako tunelak edo sasiak jandako bideak daudelako. Ahuntzak dira horien eguneroko garbitzaile bakarrak. 
Merkantzien garraiorako
Merkantzien garraiorako.  Eusko Jaurlaritzaren Merkantzien Negoziorako Planak, Pasaiako portua eta Irun eta Azpeitia arteko garraioa jasotzen ditu, txatarra eta siderurgiako produktuen trafikoa erraztuz. Hainbatek salatu dute Corrugados Gallardo enpresarentzat soilik jarri nahi dela trena, pertsonen garraioa baztertuz. 
Trenaren itxieraren kontrako pintadak
Trenaren itxieraren kontrako pintadak.  1986. urtea erabakiorra izan zen Urolako trenarentzat, bertako langileen nahiz bizilagunen manifestaldi eta mobilizazioek ezin izan zuten trenaren itxiera saihestu. Egun, geltoki asko hutsik daude; beste asko, birziklatu egin dira: musika taldeentzako entsegu lokalak, etxebizitza okupatuak... dira. Trenaren Museoa ere bada Azpeitian, tren-linearik ez dagoen herrian. 
Geltokian, trena noiz iritsiko
Geltokian, trena noiz iritsiko.  AHTren eraikuntzak tren sozialaren aldeko eztabaida piztu du. Urolako trafiko arazoak bistakoak dira, eta mugimendu horrek gero eta oihartzun handiagoa du bailaran, herrien arteko trenbide sare eraginkorraren eskaera goraka baitoa. Beraz, geltokian geratuko gara zain, trena iritsi arte.