Herria
Zubi lana egiten ez duen zubia
| 2013-05-16 : 18:25 | Herria
Amueko zubiak Azpeitiko herriaren historiaren bilakaera jasotzen du, XVI. mendetik gaur arterainokoa. Altzairutegi handi baten itxierak itxi zuen zubia, eta orain lantegia da ixtear dagoena.
Plan Estrategikoa osatzeko bigarren bilera izango da gaur
| 2013-04-29 : 11:36 | Herria
Ekintza Plana definitzeko lehentasunezko eremuak zehaztu eta osatuko dituzte gaur, astelehena, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da bilera.
Plan Estrategikoa osatzeko lehen bilera
Udala 2025. urteari begira Azpeitirako Plan Estrategikoa osatzeko lanean hasia da. Horretarako, aurkezpenean azaldu zuten bezala, udal ordezkariak udal langileekin eta herritarrekin arituko dira lanean. Herritarren parte-hartzeari dagokion prozesuaren lehen ...
Madalenako errepide zaharra itxita dago, baratzeetan izandako luizi batengatik
| 2013-01-22 : 16:16 | Herria
Joan den igandean, San Sebastian egunez, luizia gertatu zen Madalenako baratzeen muinoaren goikaldean. Udaltzaingoa bazkalondoan jabetu zen gertatutakoaz eta suhiltzaileei deitu zieten. Luizia goian egon arren, harkaitz handiak solte gelditu ...
Luizi batek harrapatu du Urrestillako Zuola baserria
| 2013-01-16 : 09:25 | Herria
Bart gertatu da, 04:30ak aldera. Baserri zaharraren ondoan eraikitako etxe berria da kaltetutakoa. Bertan bizi ziren sei lagunak onik daude, baina kalte materialak handiak dira.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Lagun Onak Futbol Taldea)
Alde Zaharreko Mahaia osatu eta aurreneko bilera egin dute
| 2012-11-30 : 17:42 | Herria
Hainbat eragilek, bizilagunek eta Udalak osatu dute taldea. "Alde Zahar biziagoa lortzea" dute helburu, elkarlanaren bidetik. Lehentasunak finkatu eta 2013rako landu beharreko hainbat kontu dituzte esku artean.
Alde Zaharreko bizilagunen elkartea sortu asmoz bilera deitu dute asteazkenerako
| 2012-10-23 : 17:53 | Herria
Baigera I-eko aretoan izango da, 20:00etan. Bilera irekia da eta "parte hartzeko gonbita bizilagun orori" luzatu diote antolatzaileek.
Udal liburutegiak, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik aurrera
| 2012-09-03 : 11:06 | Herria
Barruko igerilekua abuztuaren 20an ireki zuten eta gaur arte, goizez soilik egon da erabilgarri. Estaligabeko igerilekua, berriz, irailaren 16an, igandea, itxiko dute.
Nuarben auzotarren batzordea osatu eta auzo-alkatea izendatzeko bilera egingo dute ostegunean
| 2012-06-27 : 16:20 | Herria
Batzarra 21:30ean izango da, sokatira taldearen egoitzan. "Auzo-alkatea aukeratzea baino garrantzitsuagoa dela deritzogu talde edo batzorde sendo eta irekia osatzea, eta ondoren izendatzea auzo-alkatea, halaxe eskatzen zaigulako Udaletik", esan dute bilera deitu duten herritarrek.
Aratzerrekan, Lasaon, Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan auzo-alkateak izendatzeko prozedurak abian daude
| 2012-06-22 : 17:34 | Herria
Uztail erdi alderako guztiak izendatuta egotea aurreikusten dute Udalean. Auzoetako antolaketa parte-hartze ordenantza berrian jasota dago eta, Ainhoa Beristain arloko batzordeburuaren esanetan, jendeak "begi onez ikusi" du auzoetan batzordeak eratu eta auzo alkateak aukeratzeko prozesua abian jartzea
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Betikue, inakius)
Udala herriko bide guztiak jabari publikoko ondasun gisa inbentariatzen hasi da
| 2012-04-24 : 10:15 | Herria
Udalaren helburua da herri-bide horiek zeintzuk diren behin betiko erabakitzea, lege nahiz administrazio aldetik nolako balioa duten finkatzea eta behar bezala inbentariatzea. Horrela, Udal tresna erabilgarria eta erabakigarria izateko.
Pixkanaka biluzten ari den etxea
Barrutik erorita dago Buztinzuriko errebaleko etxe bat. Ez dauka teilaturik, eta barrenean dauzka, puskatuta eta lurrera erorita habeak eta paretak. Aurreko astea bitartean zinta jarrita izan du inguratuta, kanpoaldean. Fatxada ...
Igandetik asteartera inauteri festak izango dira
| 2005-01-31 : 13:01 | Herria
Kaldereroen ondoren inauteriak, eta horiekin batera zezenak hiru egunetan
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 16 (Uztarria.com...)
Euria eginez gero ere danborrada irten egingo da hemendik aurrera
| 2005-01-28 : 11:01 | Herria
- Danborradaren orduan euria eginez gero, Udalak zirak banatuko dizkie talde guztiei
- Herenegun San Sebastian bezperako danborradako taldeetako zuzendariek eta Udaleko Festa Batzordeak batzarra egin zuten
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 5 (Uztarria.com)
Habeak "herriaren erabakia errespetatu eta errepresioa gelditzeko" eskatu du
| 2005-01-28 : 11:01 | Herria
- "Eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioetan ertzainen agerpena itogarria" dela salatu du
- Ezker abertzaleak Anoetan egindako bake prozesu proposamena ekarri du gogora
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)
Kaldereroak datoz asteburuan
| 2005-01-28 : 10:01 | Herria
- Bihar (larunbata) izango da desfilea, 22:30ean
- Aurten Jose Ignazio Alberdi eta Jose Mari Eizagirre izango dira omenduak
Landetako saihesbidearen lanak 2006an hasiko dira
| 2005-01-27 : 11:01 | Herria
- Atzo Sanjuandegiko biribilgunea inauguratu zuten Aldundikoek eta Udalekoek (Urola-Kostako Hitza)
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Uztarria.com)
Aitonenako kuoten kobraketa otsailaren 1ean hasiko da
| 2005-01-24 : 16:01 | Herria
- 2005 urteko kuota lau eurokoa da
- Astelehen karnabalean Aitonenako bi egoitzetan afaria izango da
San Sebastian bezperan pankartak jartzean "ertzainen jazarpena itogarria" izan zen
| 2005-01-21 : 17:01 | Herria
- Hiru "pankartetan iritzi politikoa zegoen"
- Azoka plazan zegoen jendea "harrituta gelditu zen burua estalita zuten ertzainekin"
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 19 (Uztarria.com...)
Euritan, baina festa aurrera
| 2005-01-21 : 16:01 | Herria
- Haurren danborrada egin ala ez erabakitzeko bilerak egin ziren atzo, baina euria gogor ari bazuen ere kalera irten zuten danbor-jotzaile gazteenek
- Karrozak Maristak, On Manuel Ferrer eta Institutu Laborala zuen gaia.



