Hirigintza

Igerilekuko energia kontsumoa aurrezteko geotermia instalazioa egiten hasiko dira astelehenean

Uztarria.com | 2014-11-21 : 12:48 | Hirigintza

Barrenetxe auzoan, trenbide zaharraren azpian, dagoen iturburuko ura erabiliko dute energia kontsumoan aurrezteko. Barrenetxetik igerilekura 300 bat metroko hodi isolatua jarriko dute, eta igerilekuan bero-ponpa. Egun igerilekuko gas naturalaren kontsumoa 111.380 eurokoa da, eta bero-ponparen instalazioa egindakoan 23.000 eurokoa izango da.

 

Erdi Kalean itundutako zazpi etxebizitza libre egiteko hitzarmena sinatu dute

Uztarria.com | 2014-11-20 : 11:18

Atzo sinatu zuten Erdi Kalean itundutako zazpi etxebizitza libre egiteko hitzarmena, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Arrite SL enpresako Fernando Arakistainek. Erdi Kaleko 17 eta 19 zenbakietan hamabi etxebizitza berri ...

Basarte industriaguneko errepidea txukunduko dute Azpeitiko eta Azkoitiko udalek

Uztarria.com | 2014-11-10 : 12:08 | Hirigintza

Bi udalek hitzarmena sinatu dute, eta Azpeitiko Udalak lanen aurrekontuaren %31 ordainduko du; gainerakoa, berriz, Azkoitikoak. "Utzikeria egoeran" zegoen industriaguneko errepidea txukund dute.

Hasi dira Alberdineko etxea botatzen

Uztarria.com | 2014-10-22 : 12:48 | Hirigintza

 

Gaur, asteazkena, hasi dira Artetxe hotelaren aurrean dagoen Alberdineko etxea botatzen. Izan ere, plaza eraberritzeko lanak direla eta galduko diren aparkalekuak, etxe hori dagoen tokian egokituko duten gunean ordezkatuko dituzte ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bi fasetan egingo dituzte plaza eraberritzeko lanak eta zortzi hilabete iraungo dute

Uztarria.com | 2014-10-16 : 11:55 | Hirigintza

Lanak datorren urteko ekainean amaitzea aurreikusten dute. Hainbat neurri hartu ditu Udalak plazako lanak martxan diren bitarterako. Azokako postuetan, plazako aparkalekuetan eta Done Jakue kaleko aparkalekuetan eragingo dute lanek.

 

Hasi dira plazako lanekin

Uztarria.com | 2014-10-14 : 18:29

Herriko plazako obrekin hasi da dagoeneko Altuna y Uria S.A. enpresa. Urriaren 10ean, ostiralean, eman zuen ebazpena Udalak; eta gaur, asteartea, hasi dira martxan langileak. Udalak 730.000 euroko ...

Berdura plazako teilatuko lanak geldirik, amiantoa kentzeko baimena iritsi bitartean

Uztarria.com | 2014-10-08 : 15:18

Uztailean hasi ziren Berdura plazako teilatuko lanekin, eta uztailaren bukaeraz geroztik geldirik daude, amiantoa zegoelako Berdura plazaren teilatuan. Udalak amianto hori kendu eta lanekin jarraitzeko baimena uztailean bertan eskatu zuen ...

Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria itxiko dute hiru egunez, garbiketa lanetarako

Uztarria.com | 2014-09-03 : 10:53 | Hirigintza

Ostiralean, hilak 5, eta astelehenean eta asteartean itxiko dute bidegorria erabiltzaileentzat, 08:00etatik 18:00etara bitartean. Sastraka kentze eta garbiketa lanak egingo ditu egun horietan Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Madalenako ospitale berritua zabalduko dute udan

Uztarria.com | 2014-07-24 : 16:18 | Hirigintza

Azpeitiko Udalak eta Jesusen Lagundiak sinatu dute hitzarmena, bisitariak "Loiolatik Azpeitira gerturatzeko nahiarekin". Abuztuaren 31 bitartean joan daiteke eraikina bisitatzera, eta aurki argitaratuko dituzte egutegia eta ordutegiak.

 

Pasabidea, Elizkaletik Done Jakue kalera

Uztarria.com | 2014-07-21 : 09:28

Elizkale eta Done Jakue kalearen artean zegoen eraikin bat bota dute azken asteetan. Udalak jakinarazi duenez, "eraikuntza enpresak lur zati horretan, epe motzean, ez duenez ezer eraikiko, Udalari eman dio ...

»» Erantzunak: 1 (jmk)

Madalena auzoko hoditeria aldatzen ari da Udala

Uztarria.com | 2014-07-17 : 10:46

Denon Artean parte-hartze prozesuaren barnean egindako eskarien harira, Madalena auzoko hoditeria berritzen ari da Udala. Lanak aurreko astean hasi zituzten eta uda amaitu aurretik bukatzea espero dute. 80.000 euro ...

Datorren astean hasiko dituzte igerilekuaren eraikina handitzeko lanak

Uztarria.com | 2014-07-11 : 12:24 | Hirigintza

Hasi dituzte lanak abiatu aurreko egokitze lanak. hilaren 21etik aurrera eta lanek irauten duten bitartean, igerilekuko edo gimnasioko erabiltzaileek ez dute ohiko sarreratik sartu beharko, eta sarrera berriak egokitzen ari dira jada. Egokitze eta handitze lanak zazpi hilabetean bukatzea aurreikusten du Udalak, eta 1.600.000 euroko aurrekontua dute obrek.

 

Espaloi berria egiten ari dira Landeta auzoan

Uztarria.com | 2014-07-11 : 15:21

Hasi dira Landetan espaloi berria egiteko lanekin. Zerrategiko gunean ari dira espaloia egiten; izan ere, oinezkoentzat egokitu gabe dago zati hori, eta auzoko bizilagunek eskatu dute moldaketa. Denon Artean aurrekontu ...

Berdura plazako teilatuko lanekin hasi dira

Uztarria.com | 2014-07-10 : 14:22

Hasi dira berdura plazako teilatuko lanekin. Bigarren solairua husten eta barruko konponketak egiten ari dira orain, eta saninazioak amaitu ostean hasiko dira teilatua berritzen. Hain zuzen, abuztuaren 4an eramango dute ...

Igerilekuaren eraikina handitzeko lanak diruz lagunduko ditu aldundiak

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2014-06-26 : 10:03 | Hirigintza

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014-2016 Kirol Ekipamenduen Plana aurkeztu du, eta eskualdeko hainbat proiektu lagunduko du diruz. Tartean, Azpeitiko udal igerilekuaren eraikina handitzeko proiektua. Lanak "ahalik eta azkarren hasi eta bukatzea" espero dute udaleko kirol arduradunek.

 

Aldundiak bidegorria argiztatzeko diru-laguntza emango dio Udalari

Uztarria.com | 2014-06-23 : 12:55 | Hirigintza

Argiztatze lanek 16.808 euroko aurrekontua dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 5.546,50 euroko diru-laguntza emango dio Azpeitiko Udalari.

Gauetan itxita egongo da Bustunzuriko Errebala, hiru astez

Uztarria.com | 2014-04-30 : 16:04

Kalea 23:00etatik 7:30era itxiko du Udalak, Naturgasen eta Euskaltelen kutxatilak konpondu bitartean. Arazoaren ondorioz, txaparekin estalita egongo da errepideko zuloa, hurrengo hiru asteetan.

Autoek zarata atera ohi dute ...

Anardi industrialdea txukundu du Udalak

Uztarria.com | 2014-03-14 : 17:00

Anardi industrialdeko goiko gune berrira doan errepidearen egokitze eta argiztatze lanak egin ditu Udalak. Landeta Burdinlanak enpresak gune berri bat muntatu zuen industrialdean, eta hori dela eta, Udalak enpresaren aprobetxamenduaren ...

Urrestillako plaza oinezkotzeko lanak, martxan

Uztarria.com | 2014-02-20 : 12:17

2013ko Denon Artean prozesu parte-hartzailean adostu eta urtean zehar Urrestillako Herri Batzordearekin gaia landu ondoren, Urrestillako bizilagunek ontzat eman dute plaza oinezkotzeko proiektua, 2014ko Denon Artean prozesuaren baitan. Azpeitiko Udalak ...

Soreasu auzoa oinezkoentzat egokitzen eta txukuntzen

Uztarria.com | 2014-02-18 : 10:38

Soreasuko bizilagunek Denon Artean prozesu parte-hartzaileko bileretan hala eskatuta, auzoa oinezkoentzat "egokitzeko eta txukuntzeko" lanak aurrera doaz. 2012an egin zen lanen lehen fasea, eta orain, abian da bigarrena. Egiten ari ...

Emaitzak: 266 | Orriak: 1 2 3 4 ... 11 12 13 14