Kirolak

Mila esker Jorge Arzallus

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2014-04-24 : 10:43 | Kirolak

Jorge Arzallus entrenatzaileak gure artean ia hamar urte egin ondoren, Pazko Aste hau izango du ...

Unai Iparragirre: "Nire ilusioa da etxeko zaleen aurrean lehiatzea, eta haientzat lan ona egitea"

Uztarria.com | 2014-04-23 : 20:54 | Kirolak

Unai Iparragirre 'Txipa' Belgikan bizi da, Start Cycling taldearekin fitxatu ostean. Denboraldia hasi zenetik, hamairu lasterketatan parte hartu du, Europan eta Afrikan. Berarekin hitz egin du Uztarria.com-ek.

Ostiralean hasiko da Azpeitia Cup

Uztarria.com | 2014-04-23 : 12:58 | Kirolak

Ostiraltik igandera bitartean jokatuko da alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketa, Garmendipen, eta 32 talde ariko dira nor baino nor bigarren fasera sailkatzeko lehian. Maiatzaren 1ean, berriz, alebin nesken aurreneko Azpeitia Cup jokatuko da, eta 21 taldek eman dute izena.

 

Iritsi da lehena!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2014-04-23 : 10:01 | Kirolak

Aste santuan ere ez du etenik gure lanak eta lan horrek fruituak eman ditu, izan ere denboraldiko lehen garaipena iritsi baita Lagun Onakera. Asteburua Durangon hasi zela esan dezakegu, izan ere ostegunean Durangaldeko Itzulian parte hartu zuten jubenilek.

 

Aritz Aldalur: "8a jarriko nioke taldeari, oraindik denboraldia ez da amaitu eta aukera dugu 10era iristeko"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-22 : 10:12 | Kirolak

Aritz Aldalur azpeitiar gaztea Movilquick Azpeitia ISB junior nesken taldearekin denboraldi historiakoa burutzen ari da Euskal Ligako lehen postuan amaituz. Nesken lana goraipatu du, baina oraindik jokoan asko dagoela eta , lanean gogor jarraitzeko asmoz dago.

 

Joseba Ibargutxi: "Ez dakit nola eta noiz, baina gure bideak gurutzatuko dira berriro"

Uztarria.com | 2014-04-16 : 17:30 | Kirolak

Bederatzi denboraldi egin ditu Joseba Ibargutxik (Legazpia-Donostia, 1982) Azkoitia Azpeitia ISB taldean, eta agur esateko unea iritsi zaio. Jokalari ohiak oraindik hunkituta hitz egiten du larunbatean klubak egin zion omenaldiaz, etxean bezala sentitu baita Iraurgin urte horietan. 

 

Arrakastatsua Santa Engrazira antolatutako ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2014-04-16 : 09:26

09:00etan 120 lagun bildu ginen Azpeitiko enparantzan. Horietatik lau lagunek soilik egin zuten Santa Engrazirainoko ibilbidea oinez. 

Gainontzekoak, 70 gaztetxo eta 50 bat heldu, Zestoaraino autobusez joan ziren. Bertan ...

Lauko finalera!

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-15 : 16:47 | Kirolak

Zurt Taberna ISBk Donosti Basket Bera Berari 50 eta 44 irabazita matematikoki eskuratu du igoera fasera sailkatzeko play off-ak jokatzeko txartela.

 

Lagun Onakek eta Pasajesek ligako neurketa jokatuko dute gaur, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2014-04-15 : 23:16 | Kirolak

Lagun Onakek eta Pasajesek ligako partida jokatuko dute gaur, asteazkena, 20:00etan hasita, Garmendipe futbol zelaian.

Gipuzkoarren arteko derbirako Asier Olaizolak zuzenduriko taldeak ez du ez Iosu Aranburu eta ez ...

Ainhoa, Jon eta Oihana, gustura etorri dira Palma de Mallorcatik

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2014-04-14 : 15:14 | Kirolak

Joan berri den astean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatu da Palma de Mallorcan. Gipuzkoako ...

Mikel Perezek irabazi du XXIII. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2014-04-14 : 14:17 | Kirolak

Joan den zapatuan, hilak 12, jokatu zen XXIII. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 22 arrantzalek hartu zuten parte. Guztira, 46 amuarrain harrapatu zituzten. Infantil mailako Mikel Perez izan zen irabazlea, Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Amuarrain handienaren saria, berriz, Eneko Larrañagak eskuratu du, 707 gramoko amuarraina arrantzatuta.

 

Beste urtebetez Hirugarren mailan izango da Lagun Onak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2014-04-14 : 11:15 | Kirolak

Lehen minutuetan Bizkaiko taldeak izan zuen baloiaren jabetza eta, horren ondorioz, baloia gehiago egon zen ...

Azpeitiarrak nagusi, getariarren kontrako xake erronkan

Uztarria.com | 2014-04-14 : 10:39 | Kirolak

 

Apirila hastearekin, Getariako KETA xake taldeak erronka bota zion Azpeitiko xake taldeari. Erronka atzo, igandea, izan zen, eta talde bakoitzeko bost kidek hartu zuten parte, 10 minutuko bost partida jokatuta ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Agur denboraldia, agur Joseba!

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-14 : 09:44 | Kirolak

Azpeitia Azkoitia ISBk etxeko lanak ondo bete ditu Araberriri 79 eta 61 irabazita, baina Zornotzak ez du huts egin eta play off-etatik kanpo gelditu dira Iker Buenorenak.

 

 

Azpeitia Azkoitia ISBk igoera faserako txartela izango du jokoan, biharko partidan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-11 : 11:58 | Kirolak

Azpeitia Azkoitia ISBk zaleen babesa beharko du playoffetara sailkatzeko. Horregatik, sarrera doan izango da bihar, larunbata, 20:00etan, Araberriren aurkako lehian.

 

Iraurgi SBkoak Liverpooleko Litherland High Schoolekoekin hartu emanean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-11 : 09:16

Kirol Aukera ISB taldeko jokalarien gurasoen ekimenez, Liverpooleko Litherland High Schooleko talde batekin hartu-emana sortu da. Hori dela eta, Ingalaterrako 16 urteko mutil talde bat egon da egun hauetan gurean ...

Gerdau Azkoitia ISB Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-04-10 : 10:16 | Kirolak

Luis Agirreren neskek sailkapeneko lehen postuan amaitu dute pasa den asteburuan bi partida irabazi eta gero.

 

Euskadiko selekzioarekin jokatu du Oier Ibargurenek Valladolideko Memorial Angel Lozano lasterketa

Uztarria.com | 2014-04-09 : 18:03 | Kirolak

Sei txirrindularirekin osatu du taldea junior mailako Euskadiko selekzioak. Horietako bat da Oier Ibarguren, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko ziklista.

 

Santa Engrazira irteera egingo du Lagun Onakek, igandean

Uztarria.com | 2014-04-09 : 16:24 | Kirolak

Bihar, apirilak 10, da izena emateko azken eguna, eta mendi bazkunaren elkartean edo webgunean dago horretarako aukera.

Gola eta puntua partidako onena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2014-04-08 : 18:46 | Kirolak

Ez zen partida ona izan larunbat arratsaldean Garmedipen ikusi genuena. Orokorrean, esan daiteke, zati bat ...

Emaitzak: 2808 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 ... 138 139 140 141