Nire leihotik

Magia

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2020ko abe. 7a, 15:51

Alaitz Ruizek 2020ko azaroko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

"Zer dute argazki hauek guztiek komunean?", galdetu ziguten argazkilaritzako lehenengo klasean. "Argazkia ateratzeko momentuan argazkilariak kamera soinean zeramala", izan zen erantzuna.

Zeinen sinplea, ezta? Bada zer pentsaturik, ordea.

Teknologiaren menpe bizi garen egunotan, kamera onenaren, objektiborik argitsuenaren edo teknikarik berritzaileenaren bila aritzen gara (neu barne), baina baita horren guztiaren funtsarekin ahaztu ere. Mezua, kontakizuna, sentipenak. Argazkiaren magia.

Nork ez du irribarre baten soinua entzun, edo orbel umela usaindu, edo zimurtutako esku bat sentitu, argazki bat ikustean? Nork ez du pertsonaren bat oroitu argazki bat ateratzerakoan edo ikusterakoan? Hau zuretzat da, Juan Joxe. Eskerrik asko.

 

Lekua: Izarraitz.
Argazki kamera: telefono mugikorra.